Bagoiazak Euskal Herrira arrimatzen

Huelvatik ibilli giñan, baiña gero Portugaleruntz juan giñan. Eta punta-puntara fatia erabaki giñuan. Olalla izeneko herrixan marisko eguna zan eta aprobetxau giñuan ba mariskuarekin sartu bat egitteko. Txosna pilla bat eta danetan kozinero pilla bat mariskua preparatzen. 5.000 lagunendako zeguan preparauta dana. Eta bertan kontzertu bat. Te cagas, kontzertuko jendia Gigik bakarrik ezagutzen zeban hasieran, baiña gero… Village people zan taldia: Macho-Macho man eta YNCA kantatzen debenak. Bat bonbero jantzitta, beste bat polizia, beste bat indixo… en fin. Albufeiran be egon giñan. Turista leku oso haundixa, baiña politta. Euskaldun batzuk ikusi giñuazen han be. Eta lo-lekua… lo-lekua oso politta. Bertatik, Punta Sagres-era. Han hippy-surfero… kontzertu batian egon giñan. Bueno, ez giñan sartu barrura (zahartuta-edo… 🙂 Baiña kriston girua zeguanik ezin ukatu eta kanpuan be bazeguan zelan gozau. Bazeguan bai zelan gozau, baiña…

Gero pare bat egun Alentejon. Kostia dauka eta trankil egon gara. Olatu haundixak (Gigin ustez 100 metrokuak), ondo jan, irakurri, euzkixa eta hippy giroko hondartza eder bat (Oskarren ustez hippy-patetiko girokuak).

Handik hona etorri gara, Torrejon el Rubiora. Alberge interesante eta trankil bat dago. Parke natural baten barruan dago **Monfragüen**. Horra aurretik egin doguz hainbat geldialdi, gaztelu… Evoran be egon gara eta oso herri-hiri interesantia da.

Eta bueno, argazki dezente eta pasadizoren bat be badakaguz, baiña horrek kontauko dittugu Elgetatik. Faka-fakako Flickrren

Senegalekuena dakiguna da Elgetan zagoziela, ezta? San Rokiak-edo Goikokalekuak-edo, ondo? Egon zan bizikleta karrerarik? Irakurri dogu sahieskixa preparatzen diharduzuela… Akelin, Josetxo: Gosiak ez goiazak, baiña…

3 iruzkin “Bagoiazak Euskal Herrira arrimatzen” bidalketan

  1. oto

    Hau dok hau, loturia jarri flickr-en sartzeko eta ez dozue argazkitxo bat be sartu! Gehitxuau espero najuan, hainbeste free eta free baiña gero ezebez!

    Erantzun
  2. Iban Arantzabal

    Elgetatik kontauko dittugula ba… erretratu dezente dittuk eta lana eskatzen jok hori egittiak. Argazkixak ordenau, izendatu, karpetetan sartu… Editore ofizial eta bakarra horretan jarriko dok, baiña ahal dabenian. 🙂

    Animo Askasibar! DVDa hartu juat autua entregau aurretik. Gero emongo dostat.

    Sartuko jittuau erretratuok. Ia zuetakoren batenak be heltzen diran. Dozena bat nahikua litzokez… 🙂

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude