Salbadorko jaixak

Urtero moduan Abuztuan 6an Salbador jaixak ospatzen doguz beheko kalian.

Goizian meza eta pintxuak egon diaz eta arratsaldean urteroko moduan txirrindulari lasterketa.

Aurten gure kuadrillako ** Iñaki Askasibar** izan da azkarrena.

Iñaziok, beste lehiakideak Salbadorko malda gogorretan atzean utzi ditu. Aurtengoa da Iñazioren lehen garaipena Salbadorretan. Beste kuadrillakuak be oso ondo ibili diaz. 2. Larra, 5. Oto eta 8. Altube.

Lasterkearen ondoren bola jokua egon da eta bertan ez dogu zorte haundirik eduki.

Gabian erromerixia Elustondo anai-arrebekin. Bertako berri ba …

Egunez ateratako argazkixak.

Iruzkin bat “Salbadorko jaixak” bidalketan

  1. Altube

    ZORIONAK IÑAZIO!!!

    Onena haiz.

    Ekipo gogorra egin giñuan Iñazioi aurre eitxeko: Oto, Larra eta hirurok bere kontra. Eta ezin.

    Iñazioi etxakuan sillina mobidu eta hola irabazi juan.

    Antolaketiai be esan gura dotsagu karreria oso laburra izan zala eta guk, dieselok, luziagua nahiko giñukela.

    Hori bai, irteeria puntual emon juen eta Samu, irteerara bost minutu beranduago heldu zuanez, kanpuan geratu zuan bere bizikleta eta guzti.

    Hurrengo urtian danok berriro.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude