Enrike Elkoro Gigi bere anaia Mikelen laguntzaz, 6. aldiz irabazi dabe Bilboko San Inazio auzoko pala txapelketa. Datorren urterako dekreto bat atera bihar dabe San Inazioko antolatzaileek : EZ ELGETAKORIK EZ ANAIRIK !!!
Partiduari helduz, hasieran orekatua juan zan, baina, azken txanpan Elgetako bikotea erraz nagusitu zan. Enrikek atzian dominau eta Mikelek aurrian tantuak amaitu. Azken emaitza 35 eta 24koa izan zan.
Txapelketa honen berezitasun bat garaikurra da, betiko trofeoaren ordez, landutako pala bat izaten da irabazleentzat.
Ondoko argazkian irabazleak dutxa on bat hartu eta gero, pala eta txapelakin auzokoen finala ikusten. Beste datu bat beroketan izandako atentatua gure argazkilariaren kontra, ixa betaurreko barik eta pintxuak jan barik bueltatzen da.
ZORIONAK !!