Landako itzulia

Azkenian 11 lagun bildu giñan Landako itzulia egiteko. Aurten matxuren ondorioz itzulio osoa egin ordez, zertxobait moztu giñun. Guztira 32 km.

Kriston eguraldia lagun, 11:00 inguruan hasi giñan pedalei eragiten eta lehenengo geldialdia Pantxoren bizikleta konpontzeko egin giñun. Pantxo ez zan gustora gelditu eta azkenian Oton bizikletiakin amaitu zeban.

Bigarren geldialdia, Kikek zulatua eduki zebalako. Zulatua Kikek ezik, beste pandillakuek konpondu zuten. Geldialdi hau zertxobait jateko aprobetxatu giñun.

Azken geldialdia, “*Pirañak”:http://www.flickr.com/photos/fakafaka/190697284/ bere indarraren ondorioz kataia apurtu zebalako. Hemen be Piraña*k ezik, beste pandillakuak ibili zian eskuak zikintzen. Hemen jateko aprobetxau ordez deskantzatzeko aprobetxau zan.

Hiru kasu hauetan bizikletak eduki zeban matxura, baina azken unean Beak erorikoa eduki zeban, zorionez ondorio larririk gabe.

Azkenian danok gustora amaitu giñun, batzuk ipurdiko miñakin baina…

Amaitu eta gero bañutxo bat hartu eta Legutiora bazkaltzera.

Landako itzuliko argazkixak.

Datorren urtian berriz !!!!!!!!!!!!!!!!

2 iruzkin “Landako itzulia” bidalketan

  1. Oto

    Egun edarra azkenian, nahiz eta konturatu naizen pixu gehixen dakenak arazoren bat izan zebela, sillina, kataia, pintxasua, frenua….dana ondo azkenian, gaba be berdin, zerbeza mordo bat eran eta konturatu orduko zezenak kalian bueltaka. Hasieran gustora klaro baiña Peruk protagonizmo gehixau izan juan beste batzuk baiño, zezena beti bera zagon lekura, zergaitxik? Aurtengo bakillak eskaxak, beti balla inguruan edo eta tablaupian.
    Etxera txoferrak lo pixkat eiñ eta gero, Oletan hamarretakua egiñaz. Anjelusa Ohian.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude