Gaur Berm-en, biharko ohia Elgetan

Azkena Pragan laga ginuan…

Oin Berm-en gare. Handik idazten dihardut, alberge batetik. Hala eta be, aurretik, Lindaun , egon gara. Pare bat egun egin genittuan han. Hoten batian egon gara lo egitten eta egixa esan, ez da ez inon ametsetako lekua. Han lanian 8 urtian diharduan kubanuak esaten zoskun moduan, ez dago ezer, hemengo jendia ez da edozelakua, sosuak dira, korrektuak, korrektoegixak. Gabian ez dago ezer. Kuba dan desordenakin hemengo ordenera… Segiduan deitzen dotse Poliziari be. Puf

Lindau

Lindaon, kubanuari entzun eta erabaki ginuan han inguruko lekuren bat ikustia. Aukeran ur-jauzi bat eta gaztelu bat, Sisi-rena. Ba bigarren horretara juan ginan, Neuschwanstein -era. Kanpotik ederra; barrutik, 20 euro pagau arren, kutre samarra. Erretratu pila bat etara ginuazen han, panoramikak pila bat… baina ia ondo ateratzen diran. Auskalo! Kamariaren barri emongo dogu kafe bat hartzen garenian, hori be luze juango da.

Gabez heldu eta herrittik buelta bat emon ginuan ezer baino lehen. Kalian gindoiazela jazz-eko beste kontzertu bat ikusi ginuan. Taldeko kantaria neska polit bat, baina taldia nahikua eskasa-edo. Taldia deitzen zan Chewbacca Hau danau ziklo baten barruan zeguan antolatuta: bejazzsommer Ez gontzan kasu haundiegirik egin taldiari. Hori bai, hango girua ona zan eta han egon ginan, berba eta berba. Interesantia izan zan konbersazinua: neskak-eta. 🙂

Berm

Bai bai, Bernen arratsaldian egin dogu bueltia eta gaba zati batian. Errekia daka demasa eta bista batzuk be bai. Erdialdia ondo, erloju astronomikua, plaza zabala… afaldu dogu leku rarillo baten. Klaro, menua ez zeguan euskaraz, baina ingelesez bez… jan dogunaren pikantia ondiokan ahuan dakauela idazten dittugu honek lerruok. Goizian, hala eta be, egon gara mendi bat igotzeko asmuarekin, hiru mila metrotik gora zekazen. Dana dala, oinez igo gura ez eta harako transportia kostatzen zan 600 euro inguru (bostona). Egin dogu beste aukera bat. Beste leku batetik zihar igo dogu glaziar bat ikustera. Ia erretratuak zelan urtetzen deben. Horrek danok, editore ofizialak erakutsiko doskuz danak ordenautakuan.

Mendixan be egon gara

Bihar goiz jaiki eta Euskal Herrira. Zuzen juango gara eta ordu batzuk egingo dittugu bidian… Baina ia heltzen gazen. Audi A6 baten goiaz eta horrek be laguntzen dau. Amaitzen dago konexino ordua… kafe baten bueltan gehixago. Laster arte!!!!!

Amaittu da, akabo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude