Euripian be ederra da Praga

Atzo, berandu baten jaiki eta gero juan ginan kalera. Blog honetan mezua idatzi ostian. Eta kalian mini-buelta bat egin eta gero, fan ginan wenceslao kalian dagon jatetxera, erdi aroko jatetxe bat-edo. Zein zan egin biharrekua?

  • Kiloko tajadia jan (kilua kozinau eta gero zekan).
  • Ez laga ezta apurrik be, ez hil aktuan, ez jaiki kumunera…
  • Hau danau 40 minutuan.

Eta Gaizka animau zan. Esan zotsan lau zatittan egitteko tajadioi eta raust, raust, raust, barrura! Ona ei zeguan, eta hasieran oso gustora jan be egin zeban. Ez zan sobrau zatitxo bat be. Sobran denboria: Lau minutu.

Ez da hiru litro San Migel edatia moduan, baitta zera be! hemengo zerbeziak ez dau joten! Bueno, batzuk beste batzuk baino gehixau txispau ziran, baina lasai xamar. Ura letxe sartzen zan garagarduoi. Egon ginan oso taberna elegantietan. Sadeko Markesaren tabenan, esaterako. Marshal izeneko blusero bat entzun ginuan bertan.

Arratsaldian hiruna litro zerbeza-edo

Gero, jazza entzuten be egon ginan, Jazz eta blues klub batian. Han entzun ginuan taldia deitzen da Pert Zeman jazz quintet. Oso teklista ona, gitarra efektero bat eta saxo plasta bat. Bateria eta baxua ondo. Zerbezia zeguan onena. Hori bai, aretua petauta!

Musikiana konstante bat izan da Pragan. Ahalegin haundirik egin barik be musikia entzuten da han eta hemen. Herriko plazatik hasi eta garitoz garito dago musikia. Era guztietakua. Zuzenekuetan musikari oso onak dare, gainera. Euskal Herriko musiko askok ikusi biharko littukien musikarixak.

Praga oso politta da. Etxe elegantiak dare, gustora galtzeko moduko kaliak, plaza zabal eta erakargarrixak. Hirixa bera da ikusteko modukua. Bueno, zer esango dogu guk, museo bat be ez dogu zapaldu-eta.

Merezi dau etortzia, ya lo creo

Ba ez. Hemen be txakurrak ortotzik: eskaliak, jubilauak postalak saltzen, sexua saltzen deben neska asko…

Dana larrosa kolorekua?

Iruzkin bat “Euripian be ederra da Praga” bidalketan

  1. Billa

    Hallo!!
    Ni hemen CoffieShop baten idazten.
    Eurixa juau ta aterpian ibili biar.
    VanGojj pillo bat ikusi jitxuau, ta barko pillo bat jaok hemen. Begiratuko juat Txollon bat jaoken: domeka atsaldetan zeregina eukitzeko.
    Beno belainua sendo jaok haman ta banajoiaaaaaaaak!!
    Ondo ibili danok ta bestioi gorantziak!!
    Oi&Ai+Elorri@s es Guay!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude