Berlinetik Pragara kalabazak saltzera

Dobrý den,

Azkenengo egunian ikusi ginuan Berlineko Jazz Band-a. Taberna baten jo zeben 23 musikok. Kontzertu interesantia izan zan eta leku politta. Hortxe lekuan, aurreko egunian ikusi ginuazen beste 3 jazz talde. Jendez betetako kontzertua izan zan, baina egin ginuan lekutxo bat. Hala eta be, gehixen harrittu gintxuana bertako garituak izan ziran. Kale ilun batian sartu eta garaje bat sarreratzat zeukan taberna itxurako baten egon ginan goizaldian. Erdi txispauta egon ginan Gaizka eta bixok Torrente ikusten. AAAXXXXX!!!! Garito zikina, baltza, Gaizkan txatarrerixia momenturik onenetan. Elgetan ezinezkua izango zana Berlinen. Taberna moduko bat kakaz gainezka. Kumuna be tabernian parte zan, ate barik, kartoi eta tabla baten atzian… Bertakotzat hartu ginttuen. Edaten onak gazelako?

Berlinen

Garito horretara fan aurretik bostok egon ginan beste lurpeko taberna interesante batian. Egixa esan, tabernia zan interesantia ez bertan ikusi ginuazen alemanezko monologuak moduan. Bostek egin bihar zeben monologuoi, baina bi entzutera heldu ginan. Nahikua, ez? Neska alternatibak be bazeren, eskerrak! zelako guapak!!!! Ez Elgeta eta Elorrixon modukuak.

Esan biharko neuke autobusa. Hiru egunian auto baten bila ibili ostian Akelinen juergabusa izan da aukerarik bozkatuena. Bateonbat ez zeguan oso ados, baina adostasun maila haundixakin erosi dogu “Polizei” autobus bat. 16 plazakua da eta pentsau baino merkiago erosi dogu. Gaizka hasarre dago berak erabili biharko dabelako, baina bueno, zelan Inaxiok esan daben berak be egingo dabela txofer… Hori irakurri juau erantzunetan. Berde eta zuri kolorekua da autobusa eta fakabus izena jarri dotsagu. Hasi zuen juerga osteko kajak txarritxo batera botatzen. Eskatuko doguz limosnak.

Autua

Pivo batzuk edaten hasitta gare bai. Baina gaurko eguna dakau horretarako gordeta. Mapan jarri doguz 8 zerbezerixa eta horrek bisitatzera juango gara.

Pragan

Atzo egin ginuan 6 orduko bisita bat eta Markinan (Etxeberrin) egon zan gia batekin ikusi ginuan Praga. Pentsauko dozuen moduan, MCC ezagutzen zeban, baina baitta Lekeitixo, Ondarrua… Oso gia majia zan eta interesgarrixagua izan zan Praga.

Parejatxuarekin etortzeko aproposagua da hau lekuau… uuuummmm oso leku interesantiak, oso zainduta dago hirigunia, sasoi diferentietan eraikittako etxe, elixa… Oso politta da. Ikusi dittugu Pragako hainbat monumentu, Carlosen plazia, goi baten zeguan herrigune bat, Moldava errekiaren gainian dagon zubi bat, hau da, jendez betetako Carlos IV.ren harrizko zubi eder bat. Egixa esan, hobeto da abuztua ez dan beste hilabete batian etortzia. Turismua bildurgarrixa da eta kantsau egitten dau holako jendeartiak. Dana dala, badakixue langile fin askuak etorri gazela oporretara-eta… eta ba abuztuan da posible holakuak egittia.

Atzo gabian egon ginan St. Nicholass elixan. Oso akustika ona daukan elixa baten ikusi ginuan “Prague String Orchestra”. Vivaldi, Bach eta Mozarten bersinuak kantatzen zittuan koru eta orkestia. Violinistia flipantia! Logura piska bat be bagenkan, baina kalitateko kontzertua ikusi ginuan.

Nahikua lo egin eta gero, erabaki dogu armosu arin bat egin eta kriston bazkarixa egittia. Taberna baten eskaintzen dabe kiloko tajada bat. Kiloko tajada hori osorik jan ezkero duan urtetzen dau jandakuak. Pentsau dogu jatetxe horri kiebra emotia! Ze uste dozue, jango dogula tajadioi?

Gaur

Atsaldian, 8 tabernari emongo dotsagu bueltia. Bi buelta emongo dotsaguz, gainera. Ez Elgetan moduan! Lastre barik gare eta errezagua izango da, fijo! Lehenengo bueltan espero dogu kinu bat egittia neskaren batek. Ez badabe egitten, bigarren bueltan gu geu hasiko gara kinuka. Animo! (geure buruai!).

Bale! akabo!

4 iruzkin “Berlinetik Pragara kalabazak saltzera” bidalketan

  1. Gaizka

    Bihar Suitza aldera bajatuko gara. Altube, hik jakingo dok hor aldian zer ikusi, edo? Irakurtzen badok eta erantzun, ba irakurriko juau guk be.

    Erantzun
  2. Altube

    Egun on,

    Ondo zabiziela ikusten juat eta bueltatzeko asmorik barik, momentuz.

    Autobus horrena, no cuela. Nik ikusi arte etxuat sinisten. Lenau sinistuko neukek ezer barik bueltan zatoziela. Askasibarren bola borobila dalakuan najaok.

    Suizara zoiaziela baina zenbat egunetarako?

    Hor goitxik sartuta Zurich eta Luzerna behintzat ikusteko modukuak ditxuk. Eta honutz bazatozie Suizan barrena, Berna, Lausanne bera eta Ginebra be bai. Nere ustez hobe dok Berna bisitatzia Ginebra baino. Zurichen neu egon barik najaok baina entzundakuen arabera merezi ei jok.

    Guk, Lekeitixo, eta Lekeitixo, eta Lekeitixo eta Ondarrua, eta Arrasate eta… en fin holakoxe leku elegantiak bisitau jitxuau. Aurrerantzian be espektatiba haundirik ez. Baina gustora.

    Plaian irakurtzen be hasi nok. Zer egitxen daben Elorrixokuen artian egotiak!

    Hala, momentuz nahikua dok. Ondo ixan eta idatzi zuek fin fin.

    1. D.: Holandesok bizi al zarie?
    Erantzun
  3. gaizkan mobiletik

    Eskerrik asko erantzunagaittik. Ia nora faten gazen. Gaur gaztelu batera goiazak. Bihar beheko alderuntz! Ez jakau herrimin haundiegirik…

    Erantzun
  4. iban arantzaball

    Erosittako makinia a6 bat da, quattro bat. Altube, autobusana utopiatxua zuan bai. Ez jaroiagu ezer saltzeko.dios! Mobiletik idaztia rollo bat dok. Agur.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude