Egunerokoa: Bost euskaldun Berlinen

Ez gare ezta mozkortuta be! Bi egun gare Berlinen eta ez dogu litro bat zerbeza edan. Bueno, ez dogu mozkortzeko beste edan be. Egon gara zerbeza ferixan, hala eta be. Talde kutreren bat entzun-eta…

Ondiokan ez daukagu gure boliduaren arrastorik. Bihar hasiko gara horren atzian. Gure editore ofiziala ohera juan da eta harek bai, harek pilak kargauta eruango dittu bihar goizian eta hasiko da BMW edo Vito edo dana dalako batzuk begira. Ia negoziantiek zer egitten deben.

Akelinek insistitzen dau auto zahar bat edo autobus bat eruan bihar dogula Elgetako kataittik harekin sartzeko. Ikusiko dogu. Bueno, ezer ganorazko gutxi idatzi dogu, badakit. Bihar gehixago eta hobeto. Eta zuek?, zelan hortik? feedback piska bat bihar dogu? Zelan Greziakuak? Italiakuak? Elgetakuak? bestiok? emon erantzun batzuk dedio!

Gaur gauza oso interesgarri bat egin dogu. Bizikletan ibili gara eta ikusi dogu Berlineko harresia, goittik-behera. Bueno, harresixana geratzen dana. Hala eta be, amaitzen dago konexino ordua eta laster esango dosta bale! Bueno, beste ordu ordu laurden pagau dogu eta hauxe emon dau:

Harresixa ikusten

Tourra egin doskun neskatua demasa zeguan. Kriston biajia emon dosku. Gustora juan gara bere ipurdian atzian. Pedalan erritmua ez dogu galdu be egin. Jode! berba jarixo haundikua be ez zan, baina espainolez be ondo moldatzen zan. Sobrauta ibili gara pedaleuan, bueno, txakalaldixa emon dotsan Askasibar kenduta. Gigik erruberan juan da. Ja,. ja, ja.

Kieto! Akelinek be esan gura dau zehozer:

Autobusanak jarraitzen dau holan izaten, baina mozkorbusa deittuko dotsagu. Hori bai, aplikazino bat dauka: Espaloiari alkilauko dotsagu jendia kontzertutara eruateko, dino.

Ederra tipua dagola eginda hau. Leire dalako batekin (ezin zeban beste izenik euki…) liau zan abioian. Ixiltzeka jardun zeben hau gora eta hau behera, badakizue, gora eta behera. Eibartarra bera, baina euskara batuan jarduten zeban. Gaizkak, zelan ez, behinberriz esan bihar gauzak… baina bueno, moldau ziran bai, ya lo creo!

Perun ligia

Hau be tipikua da. Beti, han edo haruntzago ikusten dittugu euskaldunak. Ezagunak be makina bat bihar. Notizia: ez ziran Arantzabalen ezagunak, Akelinen ezagunak ziran gaur metruan ikusi dittugunak. Eskolako lagunen bat.

Euskaldunak ikusi

Hizkuntziarekin onduen komunikatzen diranak Peru eta Gigi dira. Honek dake jarduna!

Azkenengo detailliak, bi

Bigarrena, biharko laga dogu Gay tourra. Horren aukeria be bazeguan, baina biharko hori.

Bueno, bagoiaz, edarra neskatua pasau da oin be!

7 iruzkin “Egunerokoa: Bost euskaldun Berlinen” bidalketan

  1. Billa

    Gutten Morgen!!
    Gu gaur gabian gaz Holanda alders urtetzekuak.
    Lehenengo Brujas inguruan 9tik 11ra.
    Gero 12-14ra K1.
    Ta 15tetik 20ra Amsterdam-en ibiltzeko asmua jakagu.
    Alemania gertu jaok (Amsterdam>Hannover±300Km) parian toka eskero ¿?
    Zuek beheruntz ala goruntz joateko asmua?
    Ondo ibili!!
    Oi!

    Erantzun
  2. Altube

    Ieup,

    Hemen etxaok barririk eta zeuek bialdu biharko dozuez kronikak sarri sarri.

    Zuek juan zarienetik (eta gaur Villa be bajoiak) Elorrixokuen artian pasatzen juat denporia. Hau osasunerako ez dok ona, fijo, baina es lo que hay!

    Zainduko juat herrixa eta ez hartu prixaik bueltatzeko. Laster grieguok be badatozela uste juat eta hemen nahikua gaitxuk billar partida batzuk bota eta zine klubian bultua egiteko.

    Nik aholkatu baneike autobusan alde egiten juat. Hurrengo urtian sagardotegira eta bodegara bertan juango gaitxuk. Espaloiari alkilatu etxakixat baina Elorrixokuei merketxuago egin ezkero urtian behin behintzat alkilauko jotzeu. Peru be gustora juango litzakek neska (ezkondu eta neskazar) artian.

    Ondo izan eta idatzi hiru egunetik behin edo.

    Elorrixokua onduan jaukat eta etxakixat zeozer esan nahi daben…

    Peru ikusten dot zu neska jatorrengana hurbiltzen zaiela, Leire izen biher hori be.

    Ni be autobusan aldekua naz, guri prezio polittian (politikuan) alkilatu biher badozkuzue behintzat.

    Bueno, ondo ibili eta zerbeza alemanak dastatziaz gain neska alemanak be dastatu.

    Txus (zelan idazten dok hau?)

    Erantzun
  3. Billa

    Aupa Popolo!!
    Ni heldu nok hiru zorginekin Brujasera!
    WV Touran TDI(100) baten torri gaitxuk, ke te pasas!
    Atzeko jarlekuak be etzintzen ditxuk! lo be Eaarrto!
    Hemen fresko xamar jaok, baina aguantetako moduan, Alemanian zer giro jaok, Pusky Berotuta keia darixola? ta bestiok be, bero bero neskei begira?
    Hemendik be Autobusan aldekuak gaitxuk, ta Elorrixokuei alkilatzeko, tarifa Xpezialakin izan biako da.
    Akelin Hire motorran segurua CASER zuan?
    Propuestia bialdu joztek 350Euro
    Bixar bixarkuak!!
    Oi!

    Erantzun
  4. Iñaxio eta Igor

    Iepa!hemen gaoz Elgeta aldian egixa esan nahiko lasai. Iñaxiok gaur hartu ditxu oporrak eta hemen gaoz bixok espaloian kafia hartzen. Egualdi euritsua gaurkua baina ondo egoten da.
    Iñaxiok komentatzen dau Autobus bat ekartzeko lasai asko, berak txofer eingo dabela-ta.
    Zuen abenturak ez fakafakan bakarrik, Berrian agertzen dira gaurkuan. Udako suplementuan, blogen txokuan. Euskal herri osuan dauke zuen berri.
    Iñaxiok esaten dau Gigi ohitxuta dagola nesken atzian bizikletan ibiltzen eta ez da nobedadia berandako.
    Ondo pasau gainerantzeko egunak!

    Erantzun
  5. etor eta larraitz

    Iepala!

    Ondo dabil nonbait jendea!

    Espaloiko bulegotik ari natzaizue. Etor ondoan dut bi
    kartel txukuntzen. Oxel eta biak aritu ziren aste
    hasieran. Laster jendez gainezka egongo da jatetxea
    (baldin eta egunen batean kartelak jartzen baditugu,
    noski). Oso perfekzionistak dira bi hauek.

    Beste gauzatxo bat. Faka Faka blog ezaguna da Euskal
    Herrian. Asteazkenean (eguaztena) Berriak “Bost
    mutilzahar Berlinen” izenburupearekin testu zati bat
    argitaratu zuen. Eñaut eta Gorka haserretu egingo ote
    ziren berriz?

    Etorri galdetu diot zeozer esatekorik duen. Erantzuna:
    “Ez dago inora joan beharrik disfrutatzeko. Un tablon
    y un par de tirafondos y todos contentos!”.
    Berandutxuau zera esan du, “voy a cobrar las horas
    extras”.
    Galdera bat ere badauka: “Zelan doa zuen konpria? Ez
    ziñuen dirua jan eta edanetan gastauko, ezta?”

    oharra puskirentzat. “Puski, malas noticias.
    katxarroaren dirua ez digute (etxoskuek) bueltau hire
    tarjetia ez genkalako. Hik tarjetiakin pagau banez,
    tarjetia eskatzen joskuen dirua bueltatzeko. Ez
    genkanez, bale bat egin joskuek 79 eurokua. Gastau eiñ
    biko juau danon artian. Ya hablaremos”.

    Redio! aldrebesa gero euskalkia.

    Beno, besterik ez oraingoz.
    Asteburuan Nafarroa aldera egingo dugu. Goizuetako
    jaiak, aizue!

    ala pues.
    Ondo ibili.

    Erantzun
  6. Iban

    Hasteko, egondako erantzunei erantzutia tokatzen da. Ia danoi erantzuterik dagon gutxi gorabehera.

    CASER zuan? Bai, hoixe dok. Honen erantzuna emonda genkalakuan gauazan, baina itxuria ez dok sartu. Ondo Brujas aldian? ia zeozer gehixago kontatzen dozuen. Gura badozue erantzun modura eta gura badozue mezu barri moduan (bialdu editoriari testua bere gmail.com kontura).

    Igor eta Inaxio: zuek esanda jakin dogu Berrian urten dabela gure blogak. Hau da hau! Badakizue, gauza interesante askorik ez da egoten udan… blogarixak be idazteko pistoia bajatzen dabe… en fin. Inaxio, bizikletan bisitau ginuan Praga. Hurrengo urtian Akelin, Gaizaka eta Iban be juango gaittuk 🙂

    Larraitz eta Oto: bien! muy bien! kartela egitten zabiziela irakurri dogu. Komeni zan bai. Udalaren zain bagare… gero aldundiaren zain… ba ez ginuke sekula euko kartelik. Idatziz jasota dakela izango dira 6 hilabete baino gehixago. En fin, badakizue honekin gaixokin luzatu neikela (Iban dago idazten), baina beste gauza batzutara. Oxel be ibili da kartela egitten, ba ondo, eskerrik asko.

    Goizuetara jaixetara? hau be irakurtzia gura dogu, e? Pentsatzen dot Irun-Bera-Hondarribi konexion juango zariela… ia ba zer barri dagon. Eta ez doskuela bueltau WIFI repetidorian dirua? mekauen… Ba iraila baino lehen salbador kale guztia jarri bihar dogu router batekin funtzionatzen, dedio! Oto, hire Mac elegante horretatik kriston abixadan funtzionauko dok, fijo!

    Oin beste post bat egitteko denboria emoten badozku zerbitzu honek, ba hasiko gara. Ia gure barri kontatzerik badogun: auto barrixa, Berlineko garituak, Praga, kiloko filetia…

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude