Beti naukan tourrera juateko gogua eta azkenian aurten juan naiz,Gigi eta Jonekin. Izugarria da, ez dauka beste lasterketekin zerikusirik.
Bi egunetan egon gaz txirrindulariak ikusten, larunbatian Ax 3 Domaines eta Igandian Saint Lary Soulan. Igoera hauetan edo hobe esan etapa hauetan euskaldunak zian gehiengua, danak laranjaz jantzita.
Lehen esan moduan Tourrak ez dauka zerikusirik beste lasterketekin, denetarik ikusi giñun: soltero despedidak, jendia disfrasauta, eroskiko karruak edariz beteta ( eta ez Isostarrekin),… eta karrerako karabana, hau izan da neretako espektakularrena, edozer gauza botatzen zaben jendeangana, txorixua, gaztaia, boligrafuak, txapelak, zerbezak, ura,karameluak… lasterketa gutxiengoa da Tourrean.
Guk ikusi giñun bi portuetan, lehenengo 15 txirrindulariak kenduta beste danak larri,larri… telebiziñotik ez diaz aldapak apreziatzen…
Datorren urtean berriz !!!