Askasibar kuadrillako lehenengua. Jone kopa eta guzti etxera

Zelango Halango kopi-paste bat egin eta gero etara dittugu denborak-eta http://www.quebrantahuesos.com/ webgunetik.

Lehenengo izena agertzen da. Gero, zenbagarren egin daben, zenbatetik bai generalian eta baitta kategorixan be. Eta azkenengo, denboria.

Zerrenda ofiziala (ojo,
txip aldaketekin)

  • KANTOI: 910 de 5643, 434 de 1741tik. Denbora: 7:11:20
  • ASKASIBAR: 1483 de 5643, 633 1741tik, 7:34:21
  • OTO: 4274 de 5643, 1435 1741tik. Denbora 9:37:10
  • LARRA: 4275 de 5643, 1548 2025tik. Denbora 9:37:10
  • VILLA: 4276 de 5643, 1436 1741tik. Denbora 9:37:11
  • FILE: 4277 de 5643, 1437 1741tik. Denbora 9:37:11
  • JONE: 45 de 729, 1 44tik. Denbora 2:41:26
  • * Askasibar eta Kantoiren postu ofizialekin ojo. Txipa aldatuta fan ziran, eta, bene-benetan, Askasibar heldu zan lehenau metara. Iñaziok ez dau amaittu ze sillinian zeozer pasau ei jakon.

Hemen zerrendan bi txapeldun: Jone eta Askasibar

Askasibar kuadrillako lehenengua izan da eta Treparriscos-eko errekorra egin dau Jonek. Jonek kriston denboria egind dau iaz baino hogetaka minutu gutxiaguan egin dau markia. Txalo zaparrada haundixak bixendako eta zelan ez, beste danendako be. Mundiala!

Berrogei gradu be hartu zittuan egunak aldaparen baten. Kriston berua! Argazkixak, komentarixo profesionalak eta holakuak editore jaunaren esku.

A! Enrikek diño aurten neska gutxi zeguala bide baztarrian. Oin, gure mutillak sasoian daude.

2 iruzkin “Askasibar kuadrillako lehenengua. Jone kopa eta guzti etxera” bidalketan

  1. Altube

    Zorionak danoi!!…eta batez be sufrituenei.

    Zuekin etxaok kuidaurik. Hurrengo urtian 8 edo 9 kuadrillako; eh Dani?

    Iñaxio: Berrizera juatiak ez huan mesederik ein. Gerturatu ari berriro Gipuzkua aldera ze hire inguruan etxaok gauza onik…

    Beno, hurrengo asteburuan beste bat, ala? zeintzuk zoiazie Extremera?

    Erantzun
  2. Iban Arantzabal

    Ez berba bakarrik. Kamisetaren baten be ikusi dot…

    Zelan deittu quebrantahuesos horri euskaraz… Badihardugu taldeko lagun batzuri galdetu dotset eta erantzun batzuk jaso dittut. Esaten doste ugatz dala izen egokixa… Eta beste lagun batek, Asier Sarasuak esaten dosta:

    Quebrantahuesos hori, ez da hamengo hegaztixa, eta bertako izenik ezin euki.

    Baina “alimoche” esateko “arrano zurixa” edo “sai zurixa” esaten danez gure inguruan, ez da txarto geratzen “arrano gorrixa” edo “sai gorrixa” esatia.

    Gainera, azken urtiotan Pirineuetan ugaritzen hasi da, eta nahiko normala da Gipuzkuan ikustia, mendirik altuenetan. Batek daki, biharbada
    egunen baten Intxorta tontorrian be ikusiko dogu, eta ordurako izena
    bihar 🙂

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude