Kaka-posta edo e-posta daukazu?

Kuadrillako askok posta kudeatzeko kriston arazuak daukazue, inoiz komentau dostazue, behintzat. Ez dala sartzen bialtzen dotsuena, ezin dala konektau, Euskalteli okurridu jakola gaur ez ibiltzia, baskuenak ez darela gustora euskalerria.org-kin… ba oso analisi interesgarrixa egin dau Eroskik eta danondako be ona izango dalakuan hemen botatzia pentsau dot. Aztertu diranak duako posta zerbitzuak dira, eta tartian oso onak dare, esaterako gmail.

CONSUMER.es EROSKI-ko ikerketiak esaten da, Yahoo! eta Gmail gainerakuak baiño ahalmen askoz handixagua eskaintzen debela. baiña daozenen artian, duakuen artian edo gmail edo yahoo. Bestiak kaka morralian.

Sustatun agertzen da hau barrixau, osatuago. Nere gomendiua, lortu gmail kontu bat: edo isnoop.net webgunian edo bestela eskatu lagunen bati. Gonbidapenak jende askok dakaz, esaterako Jabi Zabalak otsaileko artikulu baten idatzi zebanez.

Klaro, batzuk jarraittuko dabe hotmail edo mixmail edo euskaltelekin. En fin. Egixa esan, nik ordaindu bat erabiltzen dot eta ondo dabil. Ez naiz pasau gmail-era, baina tentauta nago zeozer egittera spam-a ebitatzeko. Igual egingo dot oingo egunetan.

Iban Arantzabal.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude