Izarreko errebueltan hartu zuten testigua Goibekoren izenean. Etorrek eraman zuen bai lekukoa eta baita liburu bat ere. Etorri Gorkik (tabernarien izenean) entregatu zion, Arrakalak liburuarekin batera. Etorrek, berriz, pasa zien eskolakoei herriraino eramateko ardura. Etorrek sustauta zegoen Maialeni eman zion.
Bildurrez, lotsaz, edo zegoen Maialen. Eta hori Ainararen familiakoa dela! Ikasiko du Ainarak beste zarata ateratzen. Irakasle ederra du ba! 🙂
Egun polita izan zen Elgetan. Koadrillako asko bide bazterrean. Batzuk lanetik piper eginda eta kalera aterata San Juaneko rektan, beste batzuk baserri parean jarri eta txaloka, batzuk korrika, beste batzuk txaloka… Denetik.
Hurrengoan koadrilakook animatuko gara kilometro bat erosten. Ahal bada erosiko dugu Nafarroan-edo. Konforme?