EUSKARAREN EGUNA. Abenduak 3, 19:00etan, plazan: Euskaraldia, biribilean dantzan perfomancea .

EUSKARAREN EGUNA dela eta, askotariko ekintzak egingo ditugu ELKAR HEZIn eta hauek jarraipena iznago dute herrian.

Antolatutako ekitaldien artean, aurten bada berrikuntza nagusi bat, Oñatiko Euskaraldiko Batzordeak antolatutako Euskaraldia, biribilean dantzan perfomancea (egin klik xehetasunak ikusteko).

Abenduak 3, 19:00etan, plazan

MINDFULNESSI BURUZKO TAILER ARRAKASTATSUA IZAN GENUEN hilaren 26an.

MINDFULNESS zer da? Zertarako da onuragarria? Nola praktikatzen da? Eta haurrekin? Nola gauzatzen dugu ELKAR HEZIn?

Galdera hauek izan genituen hizpide azaroaren 26an ELKAR HEZIN antolatu genuen tailer teoriko-praktikoan.

20 bat lagun elkartu ziren “kontzientzia osoz”. Azalpenak mindfulnesseko hainbat praktikarekin osatu genituen. Gainera, haurrekin, ikastetxean meditazio teknika nola bideratzen dugun  ezagutzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

HITZALDIA ABENDUAREN 13an: Bullying-a nola prebenitu

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen formazioaz arduratzeko osatu duen lan-mahaiak honako saio hau antolatu du:
Gaia: Bullying-a nola prebenitu.( errepikapena)
Eskola jazarpena edo bullying-a presente dago gure seme-alabek bizi ditzaketen arriskuen artean. Baina zer da bullying-a? eta nola prebenitu dezakegu?
Gaiari buruz hausnartzen, egunerokotasunean sortzen diren egoerak aztertzen, orientabideak ematen eta izan ditzakezuen zalantzak argitzen saiatuko gara hitzaldi honetan.
  • Dinamizatzailea: Lidia Agilera, NORGARA
  • taldeko psikologoa. 
  • Hitzaldiaren hizkuntza: Euskara.
  • Eguna: Abenduaren 13a.
  • Ordua: 18:15ean.
  • Lekua: Euskaldunberria gela, Bidebarrieta 18. 

AZAROAK 30ean emango zaio hasiera TRADIZIO ESPIRITUALETAKO TESTU FUNDATZAILEEN BERRIRAKURKETA ikastaroari

Espiritualtasuna XXI ikastaroarekin abiaturiko bideari jarraituz, eta 2018-19ko ikastaroaren egitarauaren 2. atal bezala, AGORA Elkarteak,  EREITEN Fundazioak eta GUNE Elkarteak lankidetzan, Oñatiko Udalaren babesaz, beste urrats bat proposatzen dizu: 

Tradizio espiritual nagusietako testu fundatzaileen berrirakurketa II:  EKIALDEKO TESTUAK

INFORMAZIOA:

 

 

AZAROAK 30ean emango zaio hasiera TRADIZIO ESPIRITUALETAKO TESTU FUNDATZAILEEN BERRIRAKURKETA ikastaroari

Espiritualtasuna XXI ikastaroarekin abiaturiko bideari jarraituz, eta 2018-19ko ikastaroaren egitarauaren 2. atal bezala, AGORA Elkarteak,  EREITEN Fundazioak eta GUNE Elkarteak lankidetzan, Oñatiko Udalaren babesaz, beste urrats bat proposatzen dizu: 

Tradizio espiritual nagusietako testu fundatzaileen berrirakurketa II:  EKIALDEKO TESTUAK

INFORMAZIOA:

 

 

Kolonbiako haur eta nerabeekiko sentsibilitate kanpaina

Asteazkenean 2 bisita berezi izan genituen Elkar Hezin. Lehenbizi goiz partean, jatorriz Kolonbiakoa den Klaudiak, pequeñas voces proiektuaren inguruan hitz egin zigun eta izen bereko dokumentala ikusi genuen.. Proiektu honen funtsa, haur eta nerabeak sentsibilizatzea da Kolonbiako hainbat haur eta gaztek bizi duten egoera lazgarriaren aurrean. 

Honetaz gain, Combos elkarteko bi kideren bisita jaso genuen SETEM, irabazi asmorik gabeko erakundearekin lankidetzan. Combos ere, Kolonbian aurki dezakegun elkartea da. Bertan, erakunde honek  abian duen proiektuaren bidez, zailtasunak dituzten haur eta nerabeei laguntza ematen zaie pairatutako guztia kontatzera emanez eta babesa eskainiz.

Eguardian, Comboseko eta SETEMeko ordezkariak BHko eraikinera hurbildu ziren Batxilergoko ikasleei proiektuaren berri ematera eta arratsaldean, HH eta LHko irakasle talde batek formakuntza saioa jaso zuen Combosekoen partetik.