ESPAZIOARI BURUZKO PROEIKTUAREN AURKEZPENA EGIN DUTE HAUR HEZKUNTZAKO HAURREK

Haur Hezkuntzako haurrek, azken asteetan ESPAZIOAri buruz landu duten proiektuaren emaitza aurkeztu zieten gurasoei pasa den ostegunean.

“Eguzkia izar eder argitsu eta handia…”  hitzekin eman zioten hasiera emanaldiari 3 urteko gelakoek. Abesti bidez Eguzki  Sistemako astro nagusiak aurkeztu zituzten. 4 urtekoek lekukoa hartu eta planeten ezaugarriak azaltzeko antzerki bat eskaini zieten ikusleei. Azkenik 5 urtekoek, gaian gehiago sakonduz, prestatuta zeukaten bideoa proiektatu zuten. Honetan planetez gain, espazioarekin lotutako beste hainbat kontu izan zuten mintzagai, hala nola, Laika txakurra, lehen astronautak, konstelazioak…

Emanaldia amaituta, erakusketaz gozatzeko aukera izan zuten familiek. Eskolan zein etxean familian, haurrek gaiarekin lotuta egindako eskulanak zein bildutako materialak ikusi ahal izan ziren: Eguzki Sistemaren gisa guztietako irudikapenak, liburuak, marrazkiak, gaua eta egunaren izaera azaltzeko maketak, konstelazio nagusien mural erraldoia, astronauta ospetsuen argazkiak, espaziontziak…

Haur Hezkuntzako hezitzaileek eskerrak eman nahi dizkiete haur eta familiei izan duten ilusio eta inplikazioagatik.

ARETOKO EMANALDIAREN BIDEOAK IKUSI

 

 

Antzerkia ostiralean Bea Insa-ren eskutik

Martxoaren 8ko emakumeen eguneko ekintzen harira, Elkar Hezi ikastetxeko kultura klasikoko ikasleek antzerki emanaldia antolatu dute. Bea Insa aktorearen eskutik “Paradigma” antzezlana ikusteko aukera izango da MARTXOAREN 1, OSTIRALA, ARRATSALDEKO 19:00TAN SANTA ANA ANTZOKIAN. Antzezlan honen bitartez protagonistak, genero ikuspegitik egungo gizartearen kritika egiten du, neoliberalismoak emakumearengan duen eragina salatuz.  

Pentsiodunak Elkar Hezin

Pasa den ostiralean, hilak 15, Oñatiko 3 pentsiodunen bisita izan genuen. Batxiko ikasleak parte hartu zuten hitzaldian pentsiodunek, beraien aldarrikapenaz eta eskatzen duten pentsio duinaren inguruan hitzegin zuten. Bestalde, hausnarketarako puntu paregabea izan zen gerora begira, pentsioekin gaur egun dugun arazoa, guztion arazoa izango dela azpimarratuz.

 

Pentsiodunak Elkar Hezin

Ostiralean, otsailak 15ean, Elkar Hezi ikastetxeko Batxilergoko 1go eta 2.mailako ikasleek Oñatiko Pentsidun Duhinen aldeko mugimenduaren berri izateko aukera izango dute. Goizeko 10:00etan Santa Marinako eraikinean Ekonomia zein Enpresa ikasgaietan prestaturiko saioei bukaera emateko Jose Felipe Díez de Tuesta, Jose Antonio Amundarain eta Itziar Usandizagarekin elkarrizketan beraien kezka eta zalantzak argitu eta gure pentsiodunen aldarrikapenak zuzenean jasotzeko parada izango dute. 

ATE IREKIAK urtarrilaren 27an

Urtarrilaren 27an, Elkar Hezik ate irekien jaia ospatu zuen. Bertan, goizeko 11tan hasita, guraso berriei eskolaren antolamendua eta proiektuez hitzegin zitzaien eta eskola-eraikina ikusteko aukera izan zuten. Honetaz gain, 12tan, POTX eta LOTXen emanaldi berezi bat izan genuen HH eta LHko haurrentzat. Kantuan eta dantzan guztiok bikain pasatu zuten. Ordu berean hasita, gaztetxoendako scratch programazio ikastaroa izan zen eta 1tan, salda eta txorizoa Gasca-ren eskutik. Eguraldiak asko ez lagundu arren, goiz borobila izan zen eta bertaratu ginen guztiok ederki ospatu genuen. 

NONDIK enpresarekin formakuntza

Urtarrilak 11, NONDIK enpresarekin espazioaren berrantolaketaren inguruko formazio saioa izan genuen Elkar Hezin. Ikastetxeko espazioaren berdisienua eta eskolako proiektuen bideragarritasuna bateratuz, proposamen ezberdinak jaso eta konpartitu genituen. Prozesu partehartzailea izanik, Elkar Heziko komunitatea osatzen dugun irakasle ta gurasook ere, izan genuen zer esan eta pentsatu. Ostiralean izandako lehen formazio-saioak jarraipena izan zuen hurrengo asteetan antolatu ziren bi saio gehiagotan.