KORRIKA!

Korrika igaro zen Oñatitik apirilaren 12an. Honen harira, ostiralak 11 lehenengo, LHko ikasleek korrika txikian parte hartu zuten herriko beste bi ikastetxeetako ikasleekin batera. HHko haurrek, eskolan bertan egin zuten korrika. 

Hurrengo egunean, korrika Oñatira iritsi zen. Eguardiko 12:00ak aldera herrira sartu zen eta Elkar Hezik lekukoa 12:15 aldera hartu zuen Mendizabal dendaren parean. Aurten, talde elkareragiletan boluntario bezala ari direnak omendu nahi izan ditugu. Hau dela eta, elkar heziri zegokion kilometroa boluntario hauetako bik eraman zuten. Gora Korrrika! Gora euskara eta aupa Elkar Hezi! 

DBH4ko ikasleak GaldeGazten

DBH 4.mailako ikasleek, GALDE GAZTEn hartu dute parte. Kasu honetan Aretxabaletako Kepa Errasti aktorea elkarrizketatu dute. Aldez aurretik, Aretxabaletan egon ziren Keparen lagunak, irakasleak eta famliakoak elkarrizketatzen. Lortutako informazioarekin bideoak ekoiztu zituzten, eta honako hauek, programan zehar ikusteko aukera izango dugu. Elkarrizketa egiteaz gain, Goiena kazetaritza taldeko eraikina ezagutzeko aukera izan dute. Esperientzia izugarria, aberasgarria eta errepikatzeko modukoa izan da.

ESPAZIOARI BURUZKO PROEIKTUAREN AURKEZPENA EGIN DUTE HAUR HEZKUNTZAKO HAURREK

Haur Hezkuntzako haurrek, azken asteetan ESPAZIOAri buruz landu duten proiektuaren emaitza aurkeztu zieten gurasoei pasa den ostegunean.

“Eguzkia izar eder argitsu eta handia…”  hitzekin eman zioten hasiera emanaldiari 3 urteko gelakoek. Abesti bidez Eguzki  Sistemako astro nagusiak aurkeztu zituzten. 4 urtekoek lekukoa hartu eta planeten ezaugarriak azaltzeko antzerki bat eskaini zieten ikusleei. Azkenik 5 urtekoek, gaian gehiago sakonduz, prestatuta zeukaten bideoa proiektatu zuten. Honetan planetez gain, espazioarekin lotutako beste hainbat kontu izan zuten mintzagai, hala nola, Laika txakurra, lehen astronautak, konstelazioak…

Emanaldia amaituta, erakusketaz gozatzeko aukera izan zuten familiek. Eskolan zein etxean familian, haurrek gaiarekin lotuta egindako eskulanak zein bildutako materialak ikusi ahal izan ziren: Eguzki Sistemaren gisa guztietako irudikapenak, liburuak, marrazkiak, gaua eta egunaren izaera azaltzeko maketak, konstelazio nagusien mural erraldoia, astronauta ospetsuen argazkiak, espaziontziak…

Haur Hezkuntzako hezitzaileek eskerrak eman nahi dizkiete haur eta familiei izan duten ilusio eta inplikazioagatik.

ARETOKO EMANALDIAREN BIDEOAK IKUSI

 

 

Antzerkia ostiralean Bea Insa-ren eskutik

Martxoaren 8ko emakumeen eguneko ekintzen harira, Elkar Hezi ikastetxeko kultura klasikoko ikasleek antzerki emanaldia antolatu dute. Bea Insa aktorearen eskutik “Paradigma” antzezlana ikusteko aukera izango da MARTXOAREN 1, OSTIRALA, ARRATSALDEKO 19:00TAN SANTA ANA ANTZOKIAN. Antzezlan honen bitartez protagonistak, genero ikuspegitik egungo gizartearen kritika egiten du, neoliberalismoak emakumearengan duen eragina salatuz.