Hezkuntza komunitateek familien partaidetza bultzatzen dute

Hezkuntza komunitateen ekimenaren barruan, familien partehartzea bermatzen dugu ikasleen ikaste prozesuan. Talde elkareragileak eta tertulia dialogikoak bezalako ekimenek, familien partaidetza sustatzen dute. Oso garrantzitsua da Elkar Hezik abian duen ikas-komunitateen proiektuaren barruan guztion partehartzea bideratzea, haurren eta ikasleen hezkuntza ez baita soilik, ikaste tradizionalaren prozesura limitatzen.

Elkar Heziko elkartasun azoka ospatu zen larunbatean

Larunbata, hilaren 15ean, Elkar Hezi ikastetxeak urteroko Elkartasun Azoka ospatu zuen Oñatiko Foruen plazan. Eguraldi txarra eta hotzari aurre eginaz, jente ugari bildu zen bertan. Hainbat erakunde ezberdinetako eta GKE-tako ordezkariak etorri ziren beraien ekimenei buruz informazioa helarazi eta produktuen inguruko berri ematera. Hauen artean, Hotz Oñati, 7 Udaberri, edo Mali Elkartasuna bezalako erakundeetako ordezkariak izan genituen gure artean. Gainera, bigarren eskuko materialaren salmenta eta gozogintza bezalako tailerrak izan ziren. Oñatiko Natur Eskolako kideek ere, naturarekiko sentsibilizazio tailerra eskaini zuten LHko haurrentzat. Azokan bildutako dirua aurten, Larrañako errefuxiatuendako bideratuko da.

 

Durangoko azokara irteera

Aurreko ostegunean, hilak 6, ikastetxetik Durangoko Azokara bisita antolatu zen. HH, LH eta BH-ko ikasle, irakasle eta gurasoen artean 42 pertsona joan ziren.

Goizean zehar, azoka ikusi eta erosketak egiten, edo bertako produktuei begira egon ziren. Honetaz gain, adin guztietarako Azokak antolatutako ekintzetan ere parte hartzeko aukera izan zuten: ipuin kontaketa, liburuen aurkezpenak eta zuzeneko kontzertuak.

DBH4 Mailako Ikasleak “Aniztasunetik eraikiz” programan 2.Saria

Abenduak 10, Nazioarteko Giza Eskubideen Egunean, Aniztasunetik Eraikiz programa-didaktikoaren sari banaketa izan zen Donostiako Kursaal-ean. Bertan, Elkar Heziko dbh 4.en mailako ikasle talde batek, 2.en saria eskuratu zuten. Gainera, sari-banaketaren ostean, ikasleek, beraiek izandako bizipenen testigantza partekatu dute Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusiarekin. Beraien artean, gure ikasle diren Maddi Altolagirre eta Naia Lasagabaster izan ziren. Olanok ikasleei dei zuzena egin zien “konpromiso aktiboa” hartu dezaten, eskubideen eta berdintasunaren alde.

Aniztasunetik Eraikiz, giza eskubideen inguruan hausnartu eta gazteen artean konpromisoa sortzeko ekimena da. Irailetik abendua bitartean, bigarren hezkuntzako, 14-15 urte bitarteko, 10 ikastetxeetako 390 ikaslek, ikus-entzunezko proiektu didadikto bat garatzeko aukera izan dute beste hainbat ekimen ere jorratuz, aniztasuna eta giza eskubideen aldeko sentsibilizazioa bermatzeko.

0 Urtetik 0 Biolentzia

Ikastetxeko helburu pedagogikoen baitan, Hezkuntzako hainbat Jarduera Arrakastatsu martxan ditugu. Horietatik bat, gatazken prebentziorako eta kudeaketarako eredu dialogikoa.

Asanblada eta elkarrizketa parte-hartzaileen bidez, gure egunerokotasuneko jarrerak aztertzen eta biolentzia zer den eta zer ez den hausnartzen ari gara. Hementxe gure lan batzuk!