MASKULINITATE BERRIEI BURUZKO HITZALDIAK- Charlas sobre NUEVAS MASCULINIDADES.

Etxean orduak luze egiten zaizkizuenontzat, ELAKR HEZIren hezkuntza proiektuaren zutabe garrantzitsua den BIOLENTZIAREN PREBENTZIORAKO ETA KUDEAKETARAKO EREDU DIALOGIKOAren barruan txertatzen den MASKULINITATE BERRIEI buruz azken urteetan antolatutako bi hitzaldi:

 

MASKULINITATE BERRIAK. Biolentziarik gabeko gizarterako giltza. Harkaitz Zubiri. EUSKARAZ

 

MASKULINITATE EREDU BERRIAK. Marcos Castro Sandua. GAZTELERAZ

ELKAR HEZIK, ETXETIK BIZI ETA HEZI sormen lehiaketa antolatu du.

Covid 19ak eragindako egoerak etxean konfinaturik egotera eraman gaitu, bai.

Horrek baina, ez du esan nahi ondo pasatzeko aukerarik ez dagoenik! Ikusi besterik ez dago zenbat eta zenbat ekimen jarri diren martxan: balkotik balkoirako BINGOAK, Musika saioak, Bertso saioak, Bikoizketa txapelketak, Gazteak Etxean…. eta nola ez, Sare Sozialek ere honetarako abagune aparta eskaini dute.

Aste honetan bertan, 2017ko UZTAko neska koadrilak egin duen bideoa ikusi ahal izan dugu. Protagonista, kumuneko papela! Itzela izan da zuek horrela ikustea neskak! 

HORREGATIK…

…ELKAR HEZIK, ETXETIK BIZI ETA HEZI sormen lehiaketa antolatu du.

A. Egin marrazki bat, bideo bat grabatu, olerki bat idatzi…edo nahi duzuena.

B. Zuen Sare sozialetara igo eta ELKAR HEZI “etiketatu” (Twiter, Facebook edota Instagram).

ATSEGIN DUT gehien lortzen duena…IRABAZLE!

Hemen uzten dizkizuegu alde abtetik, ANTIXENA GAZTETXIAK antolaturiko GAZTE (AK) ETXETIK  ekimenaren barruan  ELKAR HEZIko parte direnen orain arteko bideoak. Mila esker gaztiak, ederra izan da zuek entzutea!

Ondo izan, zaindu eta gozatu!

 

 

ETXETIK IKASTEKO ETA GOZATZEKO MATERIAL BILDUMA ANTOLATU DUGU

Gune honetan jartzen dugu guztion erabilerarako, sarean dauden hainbat eskola-materiali buruzko webguneen zerrenda. 

Coronavirusa dela eta etxean egoteak, ez du esan nahi ikaste prozesua eten behar denik. 

Dibertitu gaitezen guztiok batera ikasten, momentu hau ere ona izan daiteke oraindik ezagutzen ez ditugun altxorrak bilatu eta barruan ditugunak azalerazteko.  

Hemos organizado en esta web materiales que, durante estas semanas de confinamiento, os pueden resultar útiles.

El tener que quedarse en casa a causa del Coronavirus, no significa que debamos dejar a un lado el proceso de aprendizaje. 

Divirtámonos aprendiendo juntos, este momento puede ser de gran valor para descubrir tesoros que aún desconocemos y para mostrar los que llevamos dentro.