Haurrekin ESTANPAZIOA landu nahi?

Etxean egiteko moduko jolas-jarduera duzue hemen.

Iruditan, HH1eko haur bat tenperarekin estanpazioa lantzen, urez betetako puxika txikiak erabiliz. Koloreak, textura ezberdinak, manipulazioa eta margotzeko teknika ezberdinak lantzen dira.

Zuen txikiekin egiten dituzuenen argazkiak bidali eta web gunean zein sare sozialetan argitaratuko ditugu! 

Oharra: haurren aurpegiak agertzen diren argazkiak ez dira argitaratuko.

 

Elkar Heziko bi talde GAZTEA GOT TALENTeko finalean. Eman LIKE BANA irabaz dezaten!

Batxilergo 2 mailako ikasleek Gazte G talent lehiaketan parte hartu zuten martxoaren 6an. Enpresa munduarekin lotuta dauden hainbat erronkari aurre egin behar izan diote, erosi, saldu, inbertitu, negoziatu, …  Elkar Heziko bi talde gelditu dira finalisten artean. 

Talde irabazlea LIKE gehien duena izango da, instagram edo youtuben bitartez eman LIKE BANA, Madril edo Bartzelonara bidai bat dago jokoan!