Elkar Hezi 2019-11-19 12:18:49

Guraso, aittona-amona, ikasle ohi…Danak batera talde elkarreragileei buruzko formazioan.

Pasa den asteartean, azaroak 12an TALDE ELKARRERAGILEEI buruzko formazio saioa egin genuen ELKAR HEZIn. Bertan, dinamizatzailearen funtzioa izan genuen hizpide.

Dagoeneko, dinamika martxan jartzeko prest gara!

Zuetaz harro gaude boluntario koadrila!

TALDE ELKARRERAGILEETAN, DINAMIZATZAILE bezala parte hartu nahi duzu? Deitu 943 71 82 72 telefonora eta eman izena!


IKAS KOMUNITATEAK eta JARDUERA ARRAKASTATSUAK – AURKEZPEN OSOA.

4 URTEKO NESKA-MUTILAK NATUR-ELTZIAN IZAN DIRA

Pasa den asteartean, azaroak 12an 4 urteko gelako neska-mutilek Natur Eskolakoekin goiz-pasa ederra egin zuten. Lehenik, eskolatik irten eta San Martinera joan ziren. Handik, auzoko baratzak zeharkatu, Olakuara jaitsi eta Eltziara. Ibilbidean zehar, udazkenean naturak bizi duen egoera behatzeko aukera aparta izan zuten. Gainera, hainbat  koloretako hostoak zein fruituak batu zituzten, arratsaldean gelan eskulan bat egiteko.

Natur Eltzian, uzkur bana landatu zuten yogurt poteetan. Azkenik, Oñatiko baso zein mendietan ikus ditzakegun animalliak ezagutu zituzten.

Mila esker Natur Eskolako lagunak!

4 URTEKO NESKA-MUTILAK NATUR-ELTZIAN IZAN DIRA

Pasa den asteartean, azaroak 12an 4 urteko gelako neska-mutilek Natur Eskolakoekin goiz-pasa ederra egin zuten. Lehenik, eskolatik irten eta San Martinera joan ziren. Handik, auzoko baratzak zeharkatu, Olakuara jaitsi eta Eltziara. Ibilbidean zehar, udazkenean naturak bizi duen egoera behatzeko aukera aparta izan zuten. Gainera, hainbat  koloretako hostoak zein fruituak batu zituzten, arratsaldean gelan eskulan bat egiteko.

Natur Eltzian, uzkur bana landatu zuten yogurt poteetan. Azkenik, Oñatiko baso zein mendietan ikus ditzakegun animalliak ezagutu zituzten.

Mila esker Natur Eskolako lagunak!

JOKU HEURISTIKOAK urte beteko gelan.

Urte beteko gelan, Joku Heuristikoa burutu dugu eguneroko hainbat objetu erabiliz.

Ekintza honen bidez objetuen ezaugarraiak aztertu ditugu eta naturaren hainbat legez konturatu eta hauekin esperimentatzen aritu gara: gauzak beste baten barruan sartzen diren ala ez ikusten, pilatzen diren edo ez, batzuk besteak baino handiagoak diren ala ez, buelta ematerik daukagun edo ez….Gainera, bide batez, pintza erreflexua eta manipulazioa ere landu dugu.

Argazkian, haur taldetxo bat jolasean, esperimentatzen…

KLERA GORDETZEKO KUTXA FABRIKATU DU BATXI 1eko ikasle talde batek.

Pasa den hiruhilabetekoan, 1go Batxilergoko Industria Teknologiako lau ikaslek proiektu interesgarri bat burutu zuten. Produktu baten fabrikazio prozedura landu ondoren, klera gordetzeko kutxa bat diseinatu eta ondoren fabrikatu dute 3D inprimagailu bati esker. 

Lehenik eta behin, ikastetxeko beharrak ikertu zituzten eta klera gordetzeko eta hautsa biltegiratzeko objekturik ez zegoenez, horrelako bat egitea pentsatu zuten. 

Proiektuak 3 aste inguru iraun du diseinua egitetik produzitu arte. Produkzioaren iraupena 5-6h-koa izan da eta horretarako, Mondragon Unibertsitatean kokatuta dagoen MAKER GUNEko 3D inprimagailuaz baliatu dira. 

Lanari amaiera emateko, beraien gelakideekin egindako bidearen inguruko informazioa partekatu zuten ahozko aurkezpen baten bitartez.

Beraientzat MAKER GUNEAn lan egitea oso aberasgarria izan da,asko ikasi dute beste batzuen esperientzietatik beraz,  bertara joatea animatzen zaituztete.

“Bizitza Zientifikoen” 9. Topaketan parte hartu dute DBHko 4. mailako ikasleek .

Eureka! Zientzia Museoak “Bizitza Zientifikoen” 9. Topaketa antolatu du eta DBHko 4. ikasleek parte hartu dute.
Jarduera honek, helburu nagusia du: ikasleen arteko topagunea izatea, irakasleek lagunduta, eta Zientziarekin lotutako hainbat arlotan beren lana garatzen duten profesional desberdinak ezagutzea, Teknologia eta / edo Ikerketan ari direnak.
Gauzak horrela, bokazio zientifikoak sustatu nahi da ikasleen artean. Hau   ikasleei Zientzia, Teknologia eta Ikerketari buruzko ikuspegi erreala eskainiz egiten da, baita ikasketak amaitu ondoren dauden aukera eta lan aukera zabalak erakutsiz ere.
Horretarako, zientzia eta teknologia arlo desberdinetako profesionalekin zuzenean hitz egiteko aukera izan zuten.
Horrela, Zientziarekin erlazionatutako ikasketak buruan dituzten ikasleek etorkizuneko lan-aukerak ezagutzeko aukera izan dute, profesionalei zuzenean galderak egin, zailtasunak antzeman eta abar.

ARIMEN GAUA landu genuen ELKAR HEZIn

Aurreko egunetan gaia landu ondoren, Urriaren 31an Gau Baltza-Animen gaua ospatu genuen Elkar Hezin. Hala, LHko sarrera kalabera, kalabaza eta esames misteriotsuz bete zen. “Xanduli Manduli Kikirriki eman goxokiak guri”…
HH/LHko eraikinean argiztatutako kalabaza eta trapu zaharrez jantzitako eskeletorik ere ez zen falta izan.
Eta zuk zer egin zenuen? Sosa ala pota?
Ziria ala saria?