MINDFULNESSI BURUZKO TAILER ARRAKASTATSUA IZAN GENUEN hilaren 26an.

MINDFULNESS zer da? Zertarako da onuragarria? Nola praktikatzen da? Eta haurrekin? Nola gauzatzen dugu ELKAR HEZIn?

Galdera hauek izan genituen hizpide azaroaren 26an ELKAR HEZIN antolatu genuen tailer teoriko-praktikoan.

20 bat lagun elkartu ziren “kontzientzia osoz”. Azalpenak mindfulnesseko hainbat praktikarekin osatu genituen. Gainera, haurrekin, ikastetxean meditazio teknika nola bideratzen dugun  ezagutzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

HITZALDIA ABENDUAREN 13an: Bullying-a nola prebenitu

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen formazioaz arduratzeko osatu duen lan-mahaiak honako saio hau antolatu du:
Gaia: Bullying-a nola prebenitu.( errepikapena)
Eskola jazarpena edo bullying-a presente dago gure seme-alabek bizi ditzaketen arriskuen artean. Baina zer da bullying-a? eta nola prebenitu dezakegu?
Gaiari buruz hausnartzen, egunerokotasunean sortzen diren egoerak aztertzen, orientabideak ematen eta izan ditzakezuen zalantzak argitzen saiatuko gara hitzaldi honetan.
  • Dinamizatzailea: Lidia Agilera, NORGARA
  • taldeko psikologoa. 
  • Hitzaldiaren hizkuntza: Euskara.
  • Eguna: Abenduaren 13a.
  • Ordua: 18:15ean.
  • Lekua: Euskaldunberria gela, Bidebarrieta 18. 

AZAROAK 30ean emango zaio hasiera TRADIZIO ESPIRITUALETAKO TESTU FUNDATZAILEEN BERRIRAKURKETA ikastaroari

Espiritualtasuna XXI ikastaroarekin abiaturiko bideari jarraituz, eta 2018-19ko ikastaroaren egitarauaren 2. atal bezala, AGORA Elkarteak,  EREITEN Fundazioak eta GUNE Elkarteak lankidetzan, Oñatiko Udalaren babesaz, beste urrats bat proposatzen dizu: 

Tradizio espiritual nagusietako testu fundatzaileen berrirakurketa II:  EKIALDEKO TESTUAK

INFORMAZIOA:

 

 

AZAROAK 30ean emango zaio hasiera TRADIZIO ESPIRITUALETAKO TESTU FUNDATZAILEEN BERRIRAKURKETA ikastaroari

Espiritualtasuna XXI ikastaroarekin abiaturiko bideari jarraituz, eta 2018-19ko ikastaroaren egitarauaren 2. atal bezala, AGORA Elkarteak,  EREITEN Fundazioak eta GUNE Elkarteak lankidetzan, Oñatiko Udalaren babesaz, beste urrats bat proposatzen dizu: 

Tradizio espiritual nagusietako testu fundatzaileen berrirakurketa II:  EKIALDEKO TESTUAK

INFORMAZIOA:

 

 

Kolonbiako haur eta nerabeekiko sentsibilitate kanpaina

Asteazkenean 2 bisita berezi izan genituen Elkar Hezin. Lehenbizi goiz partean, jatorriz Kolonbiakoa den Klaudiak, pequeñas voces proiektuaren inguruan hitz egin zigun eta izen bereko dokumentala ikusi genuen.. Proiektu honen funtsa, haur eta nerabeak sentsibilizatzea da Kolonbiako hainbat haur eta gaztek bizi duten egoera lazgarriaren aurrean. 

Honetaz gain, Combos elkarteko bi kideren bisita jaso genuen SETEM, irabazi asmorik gabeko erakundearekin lankidetzan. Combos ere, Kolonbian aurki dezakegun elkartea da. Bertan, erakunde honek  abian duen proiektuaren bidez, zailtasunak dituzten haur eta nerabeei laguntza ematen zaie pairatutako guztia kontatzera emanez eta babesa eskainiz.

Eguardian, Comboseko eta SETEMeko ordezkariak BHko eraikinera hurbildu ziren Batxilergoko ikasleei proiektuaren berri ematera eta arratsaldean, HH eta LHko irakasle talde batek formakuntza saioa jaso zuen Combosekoen partetik.

 

 

DROGEN KONTSUMOAREN GAINEKO HAUSNARKETA EGIN DUTE BATXIKO IKASLEEK

Pasa den astean Elkar Hezi ikastetxeko Batxilergoko ikasleek drogen kontsumoaren inguruko hausnarketa kritikorako eskolaz kanpoko bi saio ezberdin izan zituzten.

Asteazkenean, hilak 13an Aita Menni ospitalerako bisitaldia izan zuten. Bertako psikologo batek gaur inguruan eta eskura izan ditzaketen drogei buruzko  hitzaldi tailerra eskaini zien. Taldeka solasaldia izan eta gero drogomenpekotasunaren ondorioak pairatzen ari diren hiru erabiltzaile boluntarioen esperientzia partekatzeko aukera izan zuten. 

Ostiralean, bestalde, Oñatiko Santana antzokian Zaldi Urdina antzez-saioaz gozatu zuten. Berriz ere, gaur inguruan izan ditzaketen arriskuen gainean ohartarazteko helburuz sortutako antzezlana hain zuzen. Bide batez klase orduetan euskara, filosofia eta mundu ikuskerak ikasgaitan gaian sakondu egin dute.       

Elkar Hezi 2019-11-19 12:26:22

Eztitxu Alzuri eta Natalia Salaberria  ELKAR HEZIn egon dira, STARTinnova  programa barruan egiten diren hizketaldigitaleetako bat ikastetxean izan da eta.

Batxilergo 2 mailako ikasleekin ekintzailetasunarekin loturiko jokabideak  lantzen dira. Hainbatetan gure taldeak finalisten artean gelditu dira, eta iazko edizioan ELKAR HEZIko talde batek lortu zuen lehen postua.

Horrela jarraitzeko asmoa dugu, ikasleen hezkuntza prozesuan garrantzitsua ikusten dugulako jarrera ekintzailea izatea.

MINDFULNESS TAILERRA Azaroaren 26an.

MINDFULNESSI buruzko TAILERRA antolatu dugu:

  • Azaroaren 26an.
  • 18.00etan.
  • Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikinean.
  • ZAINTZA ZERBITZUA EGONGO DA.

Saioa Mindfulnessera lehen hurbilpena izango da: zer den, zertarako den onuragarria… azaldu eta eskolan gauzatzen ditugun dinamikak aurkeztuko ditugu. Praktika pare bat ere egingo ditugu.

Aukera paregabea da MINDFULNESS teknikan murgiltzen eta seme-alabekin nola praktikatu ikasten hasteko.

IZENA EMATEKO: 943 71 82 72 edo idazkaritza@elkarhezi.eus

Animatu eta parte hartu!