ARANTZAZU HARRIZ HERRI dokumentala proiektatuko da urriaren 29an.

ARANTZAZU HARRIZ HERRI dokumentala proiektatuko da urriaren 29an, arratsaldeko 19:30etan Oñatiko Kultur Etxean. Nabarralde.

  • Jakinian zauzei?
  • 50 urte hemen, zutik. Gogora ekartekua.
  • Eta kunetan botatako 14ak?
  • 12 barik, 14 Oteizak. Horra gure grazia.
  • Debekuen gaindi, 14ok zutik diraugu.
  • Memoria geuk elikatu daigun, bestela, gureak egin dik.

 

MAKER EGUNEAN PARTE HARTU DUTE ELKAR HEZIKO 4 IKASLEK

BATXI 1eko INDUSTRI TEKNOLOGIAKO 4 IKASLEK ETA IRAKASLEAK HARTU DUTE PARTE MAKER EGUNEAN.

Enpresagintza fakultateak eta Oñatiko udalak antolatzen duten ‘Elkarrekin Ekin’ programaren baitan, ‘Maker Eguna’ egin zen pasa den astean. Maker munduan adituak diren zenbait pertsonen esperientziak ezagutu eta Enpresagintza fakultateak egokitu duten ‘Maker gunea’ ezagutzeko aukera izan zuten Elkar Heziko 4 ikaslek.

Pertsona batek bere kabuz nekez eros ditzakeen tresnak dira, oso garestiak direlako, baina maker gunean erabiltzeko aukera izango dute, beste ikasle batzuekin partekatuta. Modu horretan, teknologiari beldurra galtzeko aukera izango dute leinner edo ekintzaileek, eta aukerez beteriko mundu berri bat deskubritu eta jorratu ahal izango dute beraien sorkuntza prozesuetan.

Maker gune berria LEINN graduko ikasleengan pentsatuta dago, noski, baina ez da horretara bakarrik mugatuko. Enpresagintza fakultateko eta ekintzailetza graduko arduradunen asmoa da espazio irekia izatea, eta interesa edo beharra duen edozein herritarren eskura jartzea. Horren adibide da ‘Maker Eguna’.  

ELKAR HEZIko DBH 2ko IKASLEAK OTEIZAREN ESTATUARIARI BURUZKO ERAKUSKETAN.

Elkar Hezi ikastetxeko DBH 2ko taldeak Gandiaga Topagunean izan dira.

Bertan, ‘Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969’ erakusketa gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Bisita gidatu batekin eman zioten hasiera antolatutako egitarauari. Horren ostean, esperimentazio lantegia egin zuten erakusketan ikusitakoa barneratzeko xedez.

Eskerrik asko talde osoari, plazer handia izan da.

Aurten ere WELLCOME TO OÑATI!

Dagoeneko hasiera eman diote DBH 2ko ikasleek WELLCOME TO OÑATI proiektuari.

Lege Soziologiako Institutuko ikasleekin elkarlanean burutuko dute lan hau. Helburua, hainbat herrialdetatik etorritako gazte hauek Oñati hobeto ezagutzea eta beraien zaletasunak kontuan izanda, bertan emango dituzten hilabeteetan herriaz gehiago gozatzeko aukerak aurkeztea.

Argazkian, proiektuaren aurkezpen eta elkar ezagutza saioa.

Elkar Hezi HUHEZIra gerturatu genuen pasa den asteartean.

Irailaren 24an ELKAR HEZIk HUHEZIk antolaturiko topaketan parte hartu zuen (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean).

Eskolako bi ordezkarik, ELKAR HEZIko zutabe diren 3 proiektu aurkeztu zizkieten Haur Hezkuntzako ikasketak burutzen ari diren ikasleei.

MINDFULNESSA zer den eta egunero 3-18 bitarteko geletan, zein lankideen artean nola gauzatzen den azaldu zuten lehenik.

Jarraian, ESTIMULAZIO GOIZTIARRAren oinarriak planteatu eta haurrekin aurrera eramaten diren ekintzak erakutsi zizkieten.

Azkenik, IKAS KOMUNITATEAk zer diren azaldu, hauen oinarri diren 7 printzipio dialogikoak aipatu eta burutzen ditugun JARDUERA ARRAKASTATSUAK aurkeztu zituzten: Talde Elkarreragileak, Liburutegi tutorizatuak, Tertulia dialogikoak, Gurasoen formakuntza, Batzorde mistoak eta  Biolentzia 0, 0 urtetik ekimenak, hain zuzen ere.

Gainera, egun bat Haur Hezkuntzan nolakoa den ikusteko aukera ere izan zuten etorkizuneko irakasleek.

 

 

 

top@DIPC – Zientziarekin solasean! izan da ELKAR HEZI.

Ohitura den bezala, Batxilergoko 2. mailako ikasle taldetxo batek aurtengo top@DIPC – Zientziarekin solasean! topaketan parte hartu du. Bertan, ikasleek aukera izan dute giro lasai eta atsegin batean lehen mailako zientzialariekin, tartean hainbat Nobel Saridunekin, solasteko eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko.

Topaketa hauen helburu nagusia,  Euskal Herriko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea da eta ezagutzarekiko pasioa piztea. Gonbidatuek zientziarekiko eta ikerketarekiko pasioari buruz hitz egingo dute eta beren bizipenak eta ibilbide profesionalean bildutako esperientzia sorta partekatuko dituzte bertaraturiko ikasleekin haien galderei erantzunez.

Donostiako ikertzaile gonbidatuak, Dame Jocelyn BELL BURNELL astrofisikaria, Jean Pierre SAUVAGE kimikaria  (Kimikako Nobel Saria 2016) eta Ignacio CIRAC fisikari-teorikoa izan dira.