Elkar Hezi eguna 2019

Aurten ere badator Elkar Hezi eguna! Ekainaren 8an ospatuko dugu! Elkar Hezitik gonbita helarazten dizuegu egunean bertan ospatuko diren ekintzetan parte hartzera. 

Egitaraua honakoa izango da: 

11:00-13:00: askotariko ekintzak HH-LH eraikinean eta Santa Marinakoan

13:30tan hasita, kalejira HH-LH eraikinetik polikiroldegira

14:30: bazkaria

Ondoren, musika emanaldiak, batxi 2koei omenaldia, Dj festa eta beste hainbat sorpresa!

Oraindik ez baduzu ticketa lortu, hurrengo astean zehar ere bazkarirako ticketa erosteko aukera izango da. Animatu zaitezte egun ederra izango da eta! 

Informazio gehiago hurrengo estekan:

https://view.genial.ly/5c6d12f75d0e4e575e0f2283/interactive-content-elkar-hezi-eguna-2019

Trautikoen bisita

Urtero bezala, @trautihesirikgabe elkarteko kideak egon dira gurean. LH5ekoak kideekin egoteko aukera paregabea izan dute: bzizipenak elkartrukatu, oztopo ezberdinez hitz egin, Braille alfabetoa ezagutu, egunerokotasuneko argazkiak ikusi… 

Horretaz gain, Ekainak 8, larunbatean,  Elkar Hezi ikastetxeko eta Trauti elkartekoen jaia egun berean ospatuko dela jakin dugu!!

Asko ikasi dugu, mila esker zuen bisitagatik!  

Bertso jaialdia

Astelehen honetan, maiatzak 27, DBH 1.mailako ikasleek Sta Ana Antzokian ospatutako bertso jaialdian hartu zuten parte. Bertan, ikasturtean zehar ikasitakoa bertaratu zirenei erakusteko aukera izan zuten. Bertsoetan, askotariko gaiak landu zituzten: bidaiak, pertsonai historikoak eta  hau guztia doinu apartekin apainduta. Eskerri kasko, bereziki, Mirari Sagarzazuri, urte hauetan izandako pazientzia eta erakutsi digun guztgiagatik.

 

Tertulia dialogikoen VII.en kongresua

Pasa den larunbatean, maiatzaren 11a, Bilbon izan ginen Tertulia Dialogikoen VII.en kongresuan. Bertan, tertulia dialogikoei buruz gehiago ikasi eta esperientziak elkarbanatzeko aukera izan genuen. Asistentzia ona izan zen eta ikastetxetik ere irakasle talde bat bertaratu ginen. 

Gainera, gure ikastetxeko bi ikaslek, ikastetxean tertuliak nola lantzen ditugun azaldu zuten. Aurkezpen bikaina egin zuten eta geroztik, gonbidatuak izan dira beste ikastetxe batzuetan ere aurkezpena egitera. Ekainaren 25an IKASKOM, ikas komunitateen urteroko saioa izango dugu Bilbon, eta gure ikasleak bertan izango dira hizlari bezala. 

 

 

 

Txitxiburduntzi jaia

Aurten ere, Txitxiburduntzi jaia ospatuko dugu Lehen Hezkuntzara doazen txikiei agurra emateko. Aurreko urteetan bezala, haurtzaindegi eta haur hezkuntzako umeak eta gurasoak elkartuko gara Arantzazuko Ama eraikinean txitxiburduntzia prestatu eta guztion artean ospatuz jateko. 

Jaia maiatzaren 24an izango da, eta 17:00tan emango diogu hasiera disko festa txiki eta globoflexia tailerrekin. 

HH 2.en zikloan Mindfulness praktikatzen

Ikastetxeak aurrera daramatzan proiektuetariko bat Mindfulness da. Hau da, praktika honen bitartez, arreta orainera ekartzea lortzen dugu onarpena eta jarrera irekiarekin, epaitu gabe. Gure barrua berdeskubrituz bizitza, opari ederra izan daitekela ohartzen gara.

Oporretatik bueltan hemen gaude berriz ere mindfulness praktikatzen. Orain eta hemen, unean-uneko  emozioak kudeatuz.

Itxi begiak, hartu arnasa eta gozatu momentuaz gurekin.