Frantzisko Xabierkoa, Euskararen Zaindaria

Aurreko urteetan bezala, aurten ere ospatuko dugu Euskararen eguna ELKAR HEZIn, Udalak beste ikastetxeekin batera antolatutako ekitaldietan zein barrurako gure ikasleek antolatu dituztenetan parte hartuz.

 

Dena den, gure blog honetan, Frantzisko Xabierkoa santu euskalduna ekarri nahi dugu gogora. Azken finean bera baita gure hizkuntzaren zaindaria, eta bere egunean ospatzen baitugu jai hau.

 

Frantzisko Xabierkoa

javier

 

Frantzisko, Xabierko gazteluan jaio zen 1506ko apirilaren 7an eta Txinan hil zen 1552an. Nafarroa Beherako Jasoko Joan eta Baztango Maria Azpilikuetaren semea. Martin Azpilikuetaren iloba. Xabierko Mikel Jasoren anaia.

 

Misioetan jardun zuen bizi osoan, Portugaleko erresumaren kolonietan beti ere. Hasieran, Indiako bidea hartzeko, Portugalera jo zuen (1540ko ekaina). Bertan, Aita Rodriguez ezagutu eta Joan III. Portugaleko erregearen gortean sartu zen. 1541eko apirilaren 7an abiatu zen misiotara eta Portugaleko erregeak bere kolonietarako nuntzioa izendatzea eskatu zion aita sainduari. Bost itsasontzi abiatu ziren, Indiako gobernadore Martin Alfontso Sousaren agindutara. Garai hartan oso ohikoa zen bezala eskorbutoa marinelen artean zabaldu zen. Afrikan, Mozanbiken, egin behar izan zuten 1541eko negua.Txikitatik apaiztegietan egin zituen ikasketak: Zangotzan eta Tafallan. Enrike II.a Nafarroako errege izango zena hiru urte lehenago jaioa zen Zangotzan, eta familia loturak zirela-eta oso posible da gazte garaian elkarrekin ibili izana. Nafarroa Garaiko inbasio (1512) eta Noaingo batailaren (1521) ondoren, 1524an, Parisko Santa Barbaran eta Sorbonan jarraitu zituen ikasketak. Azken horretan, gaztelarren alde egindako Loiolako Inazio ezagutu zuen (1529), Frantsesek hogeita hiru urte zituen eta Inaziok hogeita hemezortzi. Francisco Xabier “Kantabriar” bezala aurkezten zuen bere burua eta hasieran ez zuen Inazio gogoko izan; hala eta guztiz ere, horren eraginez Italiara joan eta, apaiz eta jesuita izatea erabaki zuen. Venezian apaiztu zen 1537an.

 

Itsasontziak 1542ko maiatzaren 6an iritsi ziren Portugalek kolonizatua zuen Gao-ra. Arrantzarako oso aberatsak diren Zeilango itsasertzetako Manar uhartera joan zen ondoren, parabar tribuetako lurretara. Xabierrek honakoa idatzi zuen orduan: parabarrek ez didate ulertzen eta nik haiek ere ez, hauen hizkuntza parabarra baita eta nirea bizkaiera (euskara). Handik Trabankor-era jo zuen, garai hartan, iparraldeko Bagadarrak kristauen aurka matxinatu eta sarraskiak eragiten baitzituzten  1545ean, Xabierko Frantziskok Portugalgo erregeari idatzi zion Cochinetik inguru hartako berri ematen. Halaber, inguru haietan bere egunak amaitu eta ez zutela berriro elkar ikusiko ustea adierazi zion. Udaberrian, Portugalek kolonia zuen Malacara abiatu zen. Indian barrena eta Moluketan ibili zen. Ondoren, 1549an, Japonian ibili zen: Kagashima, Hirado (Nagasaki ondoan) eta Miyako. Yamagutxira itzuli eta Portugaleko enbaxadore moduan aurkeztu zuen bere burua gobernadorearen aurrean.

castillo_de_javier-7266

 

1552ko apirilaren 25ean, Indiako Malakara itzuli zen, Vasco de Gamaren semearekin elkarrizketatu zen eta Txinarako bidaia egiteko prestatzen ari zenean pneumonia batek jota hil egin zen, 1552ko abenduaren 3an. Bere gorpua Indiako Goan jaso zuten. Hiltzorian zegoela Antonio de Santa Fe zuen ondoan, hark esana da hizkuntz nahastuaz hitz egiten zuela, bere ama hizkuntza haien artean, bizkaiera edo euskara alegia. 1622ko martxoaren 22an Gregorio XV.ak santu egin zuen eta 1621ean Nafarroa Garaiko patroi egin zuten.

 

1949ko abenduaren 3an, Eusko Ikaskuntzaren eraginez, ospatu zen lehenengo aldiz Nazioarteko Euskaren Eguna. 1995ean, Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak Euskararen Eguna berrindartzea proposatu zuen. Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak, orduan, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Egun ofizial izendatu zuten. Gaur egun unibertsitate, eskola eta erlijioarekin zerikusia duten erakunde anitzek euskaldun unibertsal honen izena dute.

 

Beste hizkuntzetan:  San Francisco Javier; Francisco Jabier; Francisco de Xabier

Matematiketarako ‘app’ sorta bat euskaratu dute Elkar Hezin

Oñatiko Elkar Hezin neska-mutikoak matematiketan ibiltzeko aplikazio ezagun sorta bat euskaratu dute, ikastetxeko guraso baten ekimenez. Atzamarrekin kontatzen eta ekuazioak ikasteko hiru aplikazio berri daude euskaraz ekimen horri esker eta dagoeneko eskura daitezke denda digitaletan.

Hydrangeas

 

 

 

 

 

 

 

  

ElkarHeziko guraso eta irakasle ere baden Manu Perronet-en ekimenez egin da itzulpena.
Iparralden da irakaslea Perronnet eta han ezagutu zituen Hamar Hatz etaDragon Box aplikazioak, Frantzian dioenez, oso erabili eta ezagunak dira aplikazio horiek.

 

Bi aldiz pentsatu barik, neska-mutiko euskaldunek ere ama-hizkuntzan kontatzen ikasi eta matematiketan jarduteko tresna horiek itzultzea erabaki zuen. 

 

Aplikazioen jatorrizko garatzaileekin harremanetan jarri zen Perronet eta, arazo barik, euskaratzeko baimena jaso zuen. Iparraldeko senideak dituzte, antza, garatzaileek eta horregatik, bazuten sentsibilizazio apur bat, Perronet-ek kontatzen duenez. 

 

Matematiketan ibiltzeko, adin tarte ezberdinetarako hiru aplikazio dira. Hamar Hatz, 3 eta 6 urte bitarteko umeek, izenburuak dioen bezala, atzamarrekin zenbatzen ikasteko aplikazio berezi bat da.

 

Pedagogia berezia ere badu, gainera, aplikazio honek. Akats bat egiterakoan ez du jakinarazten; haurrak asmatzen duenean egin dezake aurrera soilik.

 

Dragon Box, ostera, aplikazio teknikoagoa da, nagusiagoentzat. Ekuazioak ikasteko balio du baina oso modu bitxi baten.

 

Perronnet-en ekimena da baina Oñatiko Elkar Hezi Ikastetxearen laguntza estua izan du. Bereziki alboan izan du Koldo Zumalde, euskara aholkulari bezala. Harekin batera kolaborazio berezia ere izan du, gainera: Mireia Garro, 8 urteko neskatoarena. Bere ahotsa ipini du aplikazioan Elkar Heziko ikasle honek.

 

Elkar Heziko ikasle, irakasleak eta app-aren sortzailea

 

Deskargatzeko moduan, dagoeneko

 

Bai Hamar Hatz eta Dragon Box aplikazioak eskuragarri daude dagoeneko Android-en Play dendan eta Apple-en gailuetarako, App Store-ean. Hamar Hatz jaisteko App Storean Diez Dedos aplikazioa bilatu behar da eta behin jaitsita, euskarazko hizkuntza aukera ezarri. 

 

Android-erako bertsioa frantsesez bilatu behar da, 10 doigts Play Store frantsesean bilatuta.

 

♦ Hamar Hatz deskargatuiOS • Android
♦ Dragon Box deskargatu: webgunea  

Foru Aldundiaren “Zero Zabor 2013″ Elkar Hezi-rentzat

Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeak aurtengo Zero Zabor Saria jaso du gaur goizean, Ibarrako Uzturpe ikastolarekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen saria Oñatira ekarri dute, besteak beste, eskolan bertan konpostatzen dutelako sortzen dituzten hondakin organikoak.

 

 

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen haritik, Zero Zabor Sariak banatu ditu gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aurten, Oñatiko Elkar Hezi eskolak eta Ibarrako Uzturpe ikastolak jaso dute saria.

 

Martin Garitanoren arabera, Zero Zabor norabidean, hezkuntzaren erantzuna bikaina ari da izaten, eta aurtengoan egin duten lanagatik zein erakutsitako konpromisoagatik saritu dituzte bi zentroak. Lan horri esker, Gipuzkoako haurrak eta gaztetxoak hondakinak nola gutxitu, berrerabili eta birziklatu ikasten ari dira-eta.

Maite Aiastui, Elkar Hezi ikastetxeko Agenda 21-en arduraduna.

Urte osoko lanari saria

Ibarrako Uzturpe ikastolak, hiru konpostagailu izan zituen martxan aurreko ikasturtean, bertako materia organiko guztia tratatzeko. Eta Oñatiko Elkar Hezi eskolak organikoaren zati handi bat inguruko baserri batera eramaten du eta, gainera, konpostagailu bat ere badu ikastetxean. Bi ikastetxeetako haurrek Zero Zabor tailerretan parte hartu dute, eta aurten sekuentzia didaktikoaren esperientzia pilotua inplementatzen ari dira. Pozik zegoen Elkar Heziko Maite Aiastui, eta eskerrak emateko aukera ez du galdu. Ikastetxeko langile guztien kolaborazioa azpimarratu du, eta Oñatiko Udalak emandako laguntza ere presente izan du.

 

Zero Zabor norabidean, hezkuntza munduak konpromiso bikaina hartu duela adierazi dute gaur goizean. Duela urtebete, Zero Zabor programa bat garatzeko erabakia hartu zuten eta hitzarmen horren lehenengo urtean, Lehen Hezkuntzako 642 ikaslek parte hartu zuten Zero Zabor tailerretan; eta bigarren ikasturte honetan, Gipuzkoa osoan, 1.700 ikaslerengana iristea da helburua.

 

Zero Zabor, helburu bezala

 

Hala ere, eskolak bakarrik ez, gizarteak hartu beharreko norabidea dela azpimarratu du Garitanok. Europako hainbat herrialderen birziklapen tasatik oso urrun gaudela aipatu du, hala ere, konpromisoarekin eta lanarekin, ondorengo belaunaldiei Gipuzkoa berde eta osasuntsu bat uzteko bidean gaudela esan du. Beraz, lan asko egiteko dagoen arren, Oñatiko Elkar Hezi eta Ibarrako Uzturpe, eredu bezala hartuz gero, pixkanaka Zero Zabor helburua gertuago egongo da, izan ere, gaztetatik ohitura hartzea oso garrantzitsua da.

Elkar Hezik jolas kooperatiboen tailerra antolatu du azaroaren 19rako

Familiako harremanak eta lotura afektiboak hobetzeko asmoz, jolas kooperatiboen tailerra antolatu du Elkar Hezik azaroaren 19rako. 3 eta 12 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei dago zuzenduta. Mahaiko jolas kooperatiboak zein kanpokoak landuko dituzte. Helburua da helduekin eta haurrekin batera lan egitea, besteak beste: elkarlanerako estrategiak eta jolaserako espazioak sortzeko.

www.goiena.net 

 

Elkar Heziko jolasgunearen egokitasunari buruzko ikerketa

Mondragon Unibertsitatearen eskutik eta Hazitegi ikertaldeak lagunduta, ikastetxeko kanpo espazioaren erabileraren inguruko ikerketa egin dugu Elkar Hezin. Ikastetxeetako kanpo espazioaren erabilera egokia, funtsezkoa da Haur Hezkuntzako haurren garapenari begira gakoa delako, hain zuzen ere; kanpo espazioa potentzialtasun handiko esparrua da.

Haur jolasak Elkar Heziko jolasgunean

 

Ikerketa honetan  Gipuzkoako 20 ikastetxek hartu dute parte, borondatez. Espazio horietatik 10 ikastetxe publikoetan lekutzen ziren, 7 ikastolen elkartearen baitakoak ziren eta 3 ikastetxe kristau eskola barne.

Elkar Heziko kanpo espazioak, elementu natural anitzak ditu: zuhaitz eta zuhaixkak, landareak, lur-sail anitzak (harriak, belarra). Jolasteko toki zabalak ere baditu, terraza, hain zuzen eta zelaia. Honez gain, euria egiten duen egunetan, kanpora irten ahal izateko aterpea ere badu jolastokiak.

Huerto escolar.

 

Ikerketan erabili duten hizpide neurria POEMS eskalaren araberakoa da eta eskala honen arabera proiektuan aztertutako 20 ikastetxeen emaitzen bataz bestekoa %63,83ko emaitza jasotzen du. Poems eskalaren arabera, 5 dimentsio hartzen dira kontutan: ingurune fisikoa, elkarrekintzak, jolasteko eta ikasteko eszenatokiak, programa eta irakaslearen rola.  

 

Elkar Heziri egokitzen zaion emaitza %70,04koa da, beraz, bataz bestekoaren gainetik gaude eta balorazio ona egin digute. Hala ere, hobetzeko batzuk ere proposatu dizkigute eta horietan lana egingo dugu.

 

ELKAR HEZI Ikastetxeko Haur eta Lehen Hezkuntzako jolasgunea, ikertutako ikastetxeen batez bestekotik gorako balorazioa jaso du.

Ehun hezitzailek Francesc Torralba eta Javeir Elzo irakasleekin batera baloreen inguruan gogoeta egin dute

Urriak 31an Arantzazun ospatu zen “Eskola eta baloreak” jardunaldia

Francesc Torralba irakaslea Kristau Eskolako ikastetxeetako 113 irakasleekin izan zen joan den urriaren 31an Arantzazun “gaurko munduan kristau eskolak proposatu beharreko baloreen inguruan” hitz egiteko.

 

Ramon Llull Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak argi utzi zuen “baloreak bizitza estilo baten bidez adierazten direla eta ez beraietaz hitz eginez”. Baloreak testuinguru edo aitzakien bidez adierazten direla esan zuen, zeharka, eta ikasgela edo klaustroa testuinguruak direla nabarmendu zuen. Hala, justizia ez dela justiziaz hitz egiten adierazten esan zuen, pazientzia pazientziaz jokatzen adierazten den bezalaxe.

 

Balorea pertsona edo erakundearen indar eragilea dela aipatu zuen, euren mugimendua ulertzeko beharrak soilik nahikoa ez direlarik. Beharrez gain, kristau eskolak bere muinean baloreak dituela eta horiek direla nortasuna ematen dietenak ere esan zuen.

 

Era integralean heztea pertsonaren konplexutasun osoa kontutan hartzea dela aipatu zuen Torralba jaunak, eta horregatik heziketak ezin duela arlo bakar batean geratu defendatu zuen. Honenbestez, historikoki erlijioan murgildu diren hezkuntza sistemak naiz erlijioa baztertu dutenak akatsa egin dutela adierazi zuen. Garrantzitsuena pertsona orok barruan dituen gaitasunen garapena dela esan zuen, eta gaitasun hori ateratzeko hezitzailearen laguntza goraipatu zuen. Haurrari erakusten ez bazaio ez duela ikasiko aipatu zuen, ume batek sekula otoitzik ez duela egingo adibide gisa jarriz inork erakusten ez badio.

 

Baloreetan hezteko jarraikortasuna behar dela azpimarratu zuen. Konstantzia. Doakotasuna, eskuzabaltasuna, errukia, pazientzia, errepikatuz besterik ezin direla erakutsi esan zuen, eta egin behar horretan hezkuntza komunitate osoaren partaidetza aipatu zuen.

 

Denbora era kontutan izan beharreko faktorea dela gogora ekarri zuen, askotan gaur erakusten saiatzen garen baloreak ikaslearengan eragina izateko sarritan urteak behar izaten direla aipatuz.

 

Bertuteen inguruan galdetuta, Torralbak kontzeptua beldurrik gabe erabiltzeko gomendio eman zuen, egun negozioetan ere erabiltzen baita, eta baloreekin lotutako idea baita.

Javier Elzo eta baloreen zerrenda

 

Bestalde, Javier Elzo soziologoak gaurko gazteen baloreen inguruan bi zerrenda aurkeztu zituen, bata positiboa eta bestea negatiboa.

 

Balore positibotzat adaptazio gaitasuna, “enchufisomaren” gaitzespena, zintzotasuna, kontzientzia ekologikoa eta Giza Eskubideen balorazio positiboa jo zituen. Negatibotzat aldiz, egonkorrak diren konpromisoak hartzeko zailtasuna, indibidualistak izatea, familiaren menpekotasuna, asteburuaren sakralizazioa, eta eskubideez erantzukizunez baino gehiago jabetzea.

 

Gazteen artean zein balore sustatu behar diren inguruan ere hezitzaileekin bere zerrenda partekatu nahi izan zuen Elzo jaunak.

 

• 1). Konpetentzia pertsonala

• 2). Sentitzen den inteligentzia

• 3). Filiazioaren errekuperazioa

• 4). Ez diruari balore gisa, baizik eta diruaren baloreari

• 5). Berrikuntza positiboari irekiak

• 6). Tolerantzia eta solidaritatea, beharrezko intolerantzia baztertu gabe

• 7). Etengabeko prestakuntzaren beharra

• 8). Balore finalistak ez dira nahiko. Instrumentalak diren baloreen garrantzia.

• 9). Sexualitatearen kudeaketa

• 10). Segurtasuna bai, askatasuna are eta gehiago

• 11). Espirituaren lehentasuna

• 12). Mundu hobea eta justuago baten utopia

HEZITZEA, TOPIKOAREN KULTURA ETA IKUSMIRA SINPLIFIKATUAREN AURKA BORROKATZEA DA

Bartzelonako “Raimon Llull” Unibertsitateko irakaslea den Francesc Torralbaren hitzak dira hauek. Bera, Javier Elzorekin batera, Arantzazun izan da Kristau Eskolak antolatutako “Eskola eta Baloreak” jardunaldian. Bertan, ELKAR HEZI-ko hainbat irakasle ere izan dira, beste ehun bat irakaslerekin.

 + INFO

JAVIER ELZO

FRANCESC TORRALBA