LOREA GORROTXATEGI ETA LEIRE TORRES: ZORIONAK !!

Lorea Gorrotxategik eta Leire Torresek, beraien ikasturteko espedienterik onenak lortu dituzte, Mondragon Unibertsitatean burutu dituzten graduetan. Biek ala biek urte berean amaitu zuten ELKAR HEZIko ibilbidea duela bost urte eta konturatu baino lehen, eta arrakasta osoz, dagoeneko burutu dute aukeratu  zuten Unibertsitate Gradua, espedienterik onena lortuz, gainera.

1379210_10201941055748875_1771630019_n

Beraiengana jo dugu berri pozgarri hau ELKAR HEZI osora zabaltzeko, eta hau da kontatu digutena:

 Lorea
“Eskola utzi nuenean Ingenieritza Elektronikoa ikasi nuen  MONDRAGON UNIBERTSITATEAn. Ingenieritzako bigarren mailatik hirugarren maila bukatu arte FAGOR AUTOMATIONen I+D Sailean egon nintzen. Goizez, bertan lan egin eta arratsaldez, klasera.
 
Laugarren urtean Aalborgeko Unibertsitatera (Danimarka) joan nintzen sei hilabetetarako. Itzuli eta eta Gradu amaierako proiektua MONDRAGON UNIBERTSITATEAk Garaian (Arrasate) duen ORONA ikasgelan egin nuen.
 
Gaur egun Energia eta Potentziako Masterra egiten ari naiz MONDRAGON UNIBERTSITATEAn. Baita lanean ere, lehen aipatu dudan ORONA ikasgelan.”

                                                                                          Lorea Gorrotxategi

1176309_10200901942605791_151573473_n

“Jada 5 urte pasa dira Elkar Hezi utzi eta Arrasaten, Ingenieritza Informatikoko Gradua ikasten hasi nintzenetik.

Ibilbide hau hasi nintzenean, guztioi gertatuko zaizuen moduan, zalantza asko nituen: ikasten hasi behar nintzen gradua benetan gustuko izango nuen, behin hau amaituta lan on bat aurkitzeko ateak zabalduko ziren… Denbora konturatu gabe pasa da eta honekin bizitzako beste etapa bat, gradua amaituta. Eta egia esan, balorazioa guztiz positiboa.

Urte hauetan zehar esperientzia asko bizi ahal izateko aukera izan dut. Alde batetik, ikasten ari nintzen bitartean, unibertsitate bertan lan egiteko aukera eskaini zidaten. Momentu batzuetan lana eta ikasketak tartekatzea gogorra egiten den arren, zure denbora ondo antolatzen ikasten duzu eta azkenean guztiz aberasgarria dela iruditzen zait, lan giro desberdin bat ezaguntzen da. Bestalde, gradu bukaerako lanarekin, empresako girora ere gerturatzeko aukera izan dut. Nire kasuan gainera, Erasmus esperientzia ere bizitzeko aukera izan dut. Nahiz eta espero nuena baino gogorragoa izan zen, honi aurre egin eta egindako lanarekin oso pozik, hori da garrantzitsuena.

Momentu honetan, gradua amaituta eta dagoen lan egoera ikusita, ikasten jarraitu eta master bat egitea erabaki dut. Espero dut esperientzia berri hau graduan izan dudan bezain ona izatea, aberasgarria izatea eta hau bukatzen dudanerako egoera hobetzea, eta lana aurkitzea.”

                                                                                       Leire Torres

LOMCEz ELKAR HEZI

Oñatiko ELKAR HEZI Ikastetxearen LOMCEren gaineko balorazio laburra:

Espainiarrek espainiarrentzat eta asmo uniformizatzailez ‘espainiartzeko’ eratutakoa.

Ez die EAEko hezkuntza-sistemak dituen ezaugarri, egoera eta erronkei erantzuten.

Hezkuntza Sistema batek bere fruiturik onenak emateko behar duen egonkortasuna urratzera dator.

Gizarte-ikuspegi elitista du eta integrazioa baino eskola-segregazioa sustatzen du. Kooperazio prozesuak baino, lehia.

Ikuspegi utilitarista nabarmenez, Hezkuntza ekonomiaren morroi gisa hartzen du, gizaki guztien konpetentzia eta potentzialitate guztiak modu integral batean garatzeko prozesu gisa baino.

Ez aurretik, ez bitartean eta ez ostean , ez dute ezertarako kontuan hartu hezkuntza arlo eragileen iritziak, ikuspegia …, eta are gutxiago elkarrekin landu.

Konpetentzia hitza han-hemen erabiltzen duten arren, curriculum logozentrista eta eduki kontzeptualen inguruan egituratua da.

Ikastetxeen autonomia murrizten du.

Ebaluazio sistema, hobekuntzarako bide gisa baino, ikasleak eta pertsonak sailkatzeko tresna gisa ulertzen duela garbi antzematen da.

Ez dituzte errespetatu ezta EAEk hezkuntza arloan dituen eskumenak ere; Euskal Herriak bere eskola behar du, burujabea, eta bere herriaren neurrira.

Zerbait ona aipatzearren, ardura eta ahalegina bezalako baloreak balioetsi egiten ditu. 

Bukatzeko, esan behar dugu, ELKAR HEZIk, KEko kidea ere den aldetik, LOMCEren inguruko gorabeherak aldera batera utzita, Euskal Hezkuntza Sistema propioa egituratuko duen gure Legearen alde lan egiteko konpromiso eta borondate osoa duela, diferentziak diferentzia, gainerako hezkuntza eragileekin adostasunez, ikaslea eta pertsona beti erdigune eta helburu, diskriminaziorik gabe eta sareen kontzeptu zaharkitua gaindituz, berdintasunean, gardentasunean, zuzentasunean eta bikaintasunean oinarritutako hezkuntza lortze aldera.

LOMCEz ELKAR HEZI

ELKAR HEZIren LOMCEren gaineko balorazio laburra: