{"id":87,"date":"2012-02-24T19:00:15","date_gmt":"2012-02-24T19:00:15","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/elexpuru\/faltsutasunaren-aldekoak-desagertu-egin-dira-interneteko-eztabaidatik"},"modified":"2015-11-25T13:41:29","modified_gmt":"2015-11-25T12:41:29","slug":"faltsutasunaren-aldekoak-desagertu-egin-dira-interneteko-eztabaidatik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2012\/02\/24\/faltsutasunaren-aldekoak-desagertu-egin-dira-interneteko-eztabaidatik\/","title":{"rendered":"Faltsutasunaren aldekoak desagertu egin dira Interneteko eztabaidatik"},"content":{"rendered":"<p><!-- [if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">2006ko ekainaren 15ean (sei urte laster) eman zen prentsaurreko bidez euskarazko grafitoen berri, eta harrezkero Interneteko foroak izan dira auziaren borrokaleku beroenak. Madriletik kudeaturiko <a href=\"http:\/\/www.celtiberia.net\/articulo.asp?id=2042\">Celtiberia.net<\/a> izan zen lehena, han hasi ziren beren artilleria guztia erabiltzen faltsistak. Alicia Canto irakaslearen gidaritzapean, argazkiak eta informazioa iragazten jardun zuten informazio pribilejiatua manejatzen zuen EHUko zenbait katedratikok, <i>Gyps, Tomas Deuna<\/i> eta\u00a0 gisako goitizenez mozorrotuta. 2007ko uztailean bat-batean itxi zen Celtiberia.net, kudeatzailearen arazo pertsonalengatik, diotenez.<br \/>\nBaina udazkenerako irekita zegoen atzera, izen berriarekin, hori bai: <a href=\"http:\/\/terraeantiqvae.com\/profiles\/blog\/show?id=2043782%3ABlogPost%3A65839&amp;commentId=2043782%3AComment%3A178431&amp;xg_source=activity\">Terrae Antiquae<\/a>. Lehen aipaturiko katedratikoak ere ezizen berriak estreinatu zituzten,<br \/>\n<i>Vetusta Venus, Satorrotas, Santo Tomas, Txatxi Piruli&#8230;.<\/i> Blog hauek izango dira faltsutasunaren aldekoen arma astunak, eta Canto anderearen gidaritzapean gupidagabe jardungo dute faltsutasunaren tesiaren alde eta Eliseo Gilen eta Lurmenen aurka. Jakina, blog irekiak direnez, bestelako iritziak ere ugari entzungo dira.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Blog hauekin batera <a href=\"http:\/\/iesusioshemarian.wordpress.com\">IIM<\/a> (Iesus Ioshe Mariam) blogak jardungo du, bere burua<br \/>\n&#8220;el azote de Eliseo Gil&#8221;tzat zuen Salvador Cuesta &#8220;Sotero&#8221; gasteiztarraren gidaritzapean. Hainbeste anonimoren artean, izenpetutako bitxi hau ere aurkitzen da Soteroren <a href=\"http:\/\/iesusioshemarian.wordpress.com\/2008\/11\/14\/con-mi-corazon-hasta-el-infinito\/\">blogean<\/a>:<\/span><\/p>\n<p><i>Autor: joseba a. lakarra<\/i><\/p>\n<p><i>Estimado Sotero<br \/>\nA Joaqu\u00edn Gorrochategui y a m\u00ed \u2014fervientes admiradores suyos desde<br \/>\nanta\u00f1o\u2014 nos gustar\u00eda tomarnos un caf\u00e9 con usted, cuando pueda. He<br \/>\nintentado localizarle ayer por el list\u00edn pero no lo he conseguido (hay<br \/>\nbastantes Cuestas en Vitoria y parec\u00eda que todos estuvieran fuera de<br \/>\ncasa).<br \/>\nPara ponerse en contacto conmigo tiene usted ya mi mail.<br \/>\nAtentamente, joseba lakarra<br \/>\nFecha: 24\/11\/2008 00:09<\/i><\/p>\n<p>Erreparatu datari. Euforiaren mozkorraldiak ordura arteko mozorroa kentzera eraman zituen faltsutasunaren aldarrikatzaile sutsuenak. Ez ziren bakarrak izan, oraintxe ikusiko dugunez.<\/p>\n<p><span lang=\"EU\">2008ko azaroaren 19an grafitoak faltsuak zirela &#8220;ofizialki&#8221; deklaratu eta bi hilabetera, Lorena Lz. de Lacalle diputatu anderearen prentsa-arduradun <\/span><span lang=\"EU\">Luis Karlos Garcia &#8220;Txarli&#8221;<\/span><span lang=\"EU\"> xalo-xalo agertzen da jasotako laguntzagatik foroari eskerrak emanez I<a href=\"http:\/\/iesusioshemarian.wordpress.com\/2009\/01\/16\/todos-los-informes\/\">IM<\/a> bertan:<br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><!-- [if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><i>Por: <b>Luis Karlos Garcia<\/b> el S\u00e1bado, 17 Enero, 2009<br \/>\na las 4:42 pm<br \/>\n<\/i><\/p>\n<p><i>Arratsaldeon guztioi! Muy buenas tardes a todo el mundo! Mi nombre ya lo<br \/>\nven, y soy asesor de Comunicaci\u00f3n de Lorena, la Diputada.<\/i><\/p>\n<p><i>Llevo mucho tiempo leyendo su p\u00e1gina. Hay gente que antes dormir hace otras<br \/>\ncosas; yo me dedicaba a entrar en esta p\u00e1gina (y en otras\u2026 del tema), ya ven\u2026<br \/>\nMotivos profesionales. Y, dig\u00e1moslo as\u00ed, no me he aburrido.<\/i><\/p>\n<p><i>Me ha servido mucho, no lo oculto. Pero ahora quiero reconocer la labor que<br \/>\nmuchos han hecho desde la red, colaborando en la resoluci\u00f3n de este entuerto,<br \/>\nen cierta forma, de un modo indirecto; pero ayudando, y mucho: todos y todas,<br \/>\nquienes escrib\u00edan en un sentido y quienes lo hac\u00edan en otro, todo ha servido.<\/i><\/p>\n<p><i>Podr\u00edamos hablar de mil cosas, pero mejor dejarlo estar. Escribo para<br \/>\nagradecer, y porque de ahora en adelante visitar\u00e9 otras p\u00e1ginas antes de<br \/>\ndormir\u2026<\/i><\/p>\n<p><i>Eskerrik asko eta laster arte!<\/i><\/p>\n<p><!-- [if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><span lang=\"EU\"><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Beste blog batzuk ere izan dira gutxi edo asko bide bide berari jarraitu diotenak, El Barco Celt\u00edbero, <a href=\"http:\/\/trifinium.wordpress.com\">Trifinium.<\/a>..\u00a0 Kontua da poliki-poliki denak mututu direla. Orain dela urtebete inguru itxi zen IIM, eta Terrae Antiquae, auzi honetako blog aktibo eta bisitatuena, erdi hilik dago egun, faltsutasunaren aldeko guztiak erretiratu egin direlako. Egia esan, Batzordeak beren txosten kaskarretan azaldutako argudio kaskarrei ezer gutxi gehitu diete hiru urte hauetan.<br \/>\nBenetakotasunaren aldekoak, berriz, indartuz eta ugarituz joan dira poliki-poliki, eta nahiz eta une honetan gauza motel egon notiziak urri direlako, bizirik jarraitzen dute. Irakurtzen duzun honetaz gain, hor daude <a href=\"http:\/\/www.sos-irunaveleia.org\/\">SOS Iru\u00f1a-Veleia<\/a>, sortzen lehenetarikoa izan <a href=\"http:\/\/ostraka.mundua.com\/\">Ostraka Mundua<\/a>, <a href=\"http:\/\/angul0scuro.blogspot.com\/\">Angulo Oscuro<\/a>, <a href=\"http:\/\/iruina.blogspot.com\/\">Iruina<\/a>, eta <a href=\"http:\/\/irunadeoca.eu\/eu\/category\/portfolio\/yacimiento-iruna-veleia\/\">Iru\u00f1a-Okako Udalaren bloga<\/a>. Eta <a href=\"http:\/\/terraeantiqvae.com\/profiles\/blog\/show?id=2043782%3ABlogPost%3A65839&amp;commentId=2043782%3AComment%3A178431&amp;xg_source=activity\">TA<\/a>n ere benetakotasunaren aldekoak geratu dira bakarrik.<br \/>\nZergatik ote? <\/span><!-- [if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2006ko ekainaren 15ean (sei urte laster) eman zen prentsaurreko bidez euskarazko grafitoen berri, eta harrezkero Interneteko foroak izan dira auziaren borrokaleku beroenak. Madriletik kudeaturiko Celtiberia.net izan zen lehena, han hasi ziren beren artilleria guztia erabiltzen faltsistak. Alicia Canto irakaslearen gidaritzapean, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2012\/02\/24\/faltsutasunaren-aldekoak-desagertu-egin-dira-interneteko-eztabaidatik\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-87","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/87","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=87"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/87\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1854,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/87\/revisions\/1854"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=87"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=87"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=87"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}