{"id":73,"date":"2012-05-23T14:05:34","date_gmt":"2012-05-23T14:05:34","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/elexpuru\/sos-iruna-veleiaren-prentsaurrekoa-gasteizen"},"modified":"2015-11-25T13:55:34","modified_gmt":"2015-11-25T12:55:34","slug":"sos-iruna-veleiaren-prentsaurrekoa-gasteizen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2012\/05\/23\/sos-iruna-veleiaren-prentsaurrekoa-gasteizen\/","title":{"rendered":"Sos Iru\u00f1a-Veleiaren prentsaurrekoa Gasteizen"},"content":{"rendered":"<p><!-- [if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11pt\"><i>Gaur Sos-Iru\u00f1a Veleiak prentsaurrekoa eman du Gasteizko Aldabe Gizartetxean, kazetari pilaren aurrean. Hona hemen irakurritako agiria:<\/i><br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><b><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11.0pt\">Analisiak noizko?<\/span><\/b><\/p>\n<p><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11.0pt\">Gauza jakina denez, hiru urte baino gehiago dira Arabako Diputazioak Iru\u00f1a-Veleiako<br \/>\nezohiko aurkikuntzak ofizialki faltsutzat jo zituela eta Lurmeneko arkeologoen<br \/>\naurka kereilatu zela, Zientifikoa eta Laguntzailea deituriko Batzordearen<br \/>\ntxostenetan oinarrituta.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11.0pt\">Denbora honetan gauzak zeharo aldatu dira. Izan ere Lurmenek<br \/>\nbenetakotasunaren aldeko hamazazpi txosten aurkeztu ditu epaitegian. Izen<br \/>\nhandiko ikerlariek eginak asko, eta horien artean atzerritarrak hainbat.<br \/>\nGainera, berriki jakin da duela gutxi joan zaigun Jose Luis Alvarez Enparantza<br \/>\n\u2018Txillardegi\u2019 hizkuntzalari handiak ere gauza bera pentsatzen zuela.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11.0pt\">Bestalde, badira ia hiru urte gure plataformak agiria kaleratu zuela zera<br \/>\neskatuz: auzitan dauden grafitoak arkeometria laborategi berezituetan analiza<br \/>\nzitezela, ikusirik humanitate zientziak ez direla gauza izan auzia<br \/>\nerabakitzeko. Harremanetan gaude arlo horretako zenbait laborategirekin, eta<br \/>\nesaten digute auzia erraz erabaki daitekeela.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11.0pt\">2010eko irailean Gasteizko 1. Epaitegiak jakinarazi zuen Guardia<br \/>\nZibileko kimika laborategiaren esku utzi behar zituela piezak. Urtebete igaro<br \/>\nondoren jakin zen erakunde honek uko egin ziola eskaria betetzeari. Handik<br \/>\ngutxira, eskari bera egin zion Epaitegiak Ertzaintzari, ondorio berberarekin.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11.0pt\">Sei hilabete baino gehiago igaro dira harrezkero. Pentsatzen dugu<br \/>\negoera jasanezina dela alderdi humanotik zein juridikotik, eta egoera larri<br \/>\nhonen aurrean ondorengo eskariak egiten ditugu:<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"margin: 0cm 0cm 3.0pt 18.0pt\"><b><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11.0pt\">1) Epaitegiari<\/span><\/b><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11.0pt\">: bidal ditzala lehenbailehen auzitan dauden piezak<br \/>\nnazioartean ospea duen arkeometria laborategi batera. Hau ezinezkoa balitz,<br \/>\ninputatuen aurkako kereila artxiba dezala. Hortik aurrera, Arabako Diputazioaren<br \/>\nardura izango litzateke analisiak eginaraztea, auzia betiko argituta gera<br \/>\ndadin.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"margin: 0cm 0cm 3.0pt 18.0pt\"><b><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11.0pt\">2)<\/span><\/b><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11.0pt\"> <b>Arabako Foru Aldundiari<\/b>: bertan behera<br \/>\nutz ditzala duela bi urte zuzendari berriak, Nu\u00f1ez jaunak, hasitako indusketak.<br \/>\nIzan ere, sinestezina da gaia <i>sub j\u00fadice<\/i><br \/>\neta grafitooen faltsutasuna frogatu gabe dagoenean berriro indusketei ekitea.<br \/>\nEta, hau gutxi balitz, mundu guztiak badakienean Nu\u00f1ez jaunak, hondeamakina<br \/>\nhandi bat erabiliz, kalte handiak eragin dizkiola aztarnategiari.<\/span><\/p>\n<p class=\"MsoNormal\" style=\"margin: 0cm 0cm 3.0pt 18.0pt\"><b><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11.0pt\">3) Talde politikoei<\/span><\/b><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11.0pt\">: analisien aldeko eta indusketak berriz hastearen<br \/>\naurkako jarrera azaldu dezatela publikoki, eta helburu horiek lortzeko ekimenak<br \/>\nbultza ditzatela erakundeetan.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11.0pt\">Aldi berean, dei egiten diogu gizarte zibilari gaiak duen garrantziaz<br \/>\njabetu dadin eta auziari irtenbide justua ematen indarra egin dezan.<br \/>\nAurkikuntzak onak direla frogatuko balitz, eta gu konbentzituta daude badirela,<br \/>\nIru\u00f1a-Veleia oso erreferentzia garrantzitsua bihurtuko litzateke ez bakarrik<br \/>\neuskararen historiarako, baita kristautasunaren zabalkundea, latin bulgarraren<br \/>\ngarapena eta beste hainbat gaitarako ere, eta Europako parte honetako<br \/>\naztarnategi inportanteenetarikoa bilaka daiteke.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11.0pt\">Ezin dugu agiri hau amaitu Idoia Filloy eta Eliseo Gil zuzendari ohiek<br \/>\nbizi duten drama humanoa aipatu gabe. Oraindik frogatu gabe dagoen arren<br \/>\ngrafito bakar baten faltsutasuna, eta oraindik \u00a0epaileek inolako akusaziorik egin ez duten arren<br \/>\neuren aurka, publikoki jipoitu eta kondenatu dituzte, eta beren karrera<br \/>\nprofesionalak lurperatuta geratu dira, eta beren bizitza pertsonalak oso<br \/>\nkaltetuta. Azkeneko hau nahikoa motibo litzateke epaileek, luzapenetan ibili<br \/>\ngabe, auzia erabakitzeko urrats azkarrak eman ditzaten eta beste eragileek, eta<br \/>\ngizarte zibilak orokorrean, norabide horretan bultza egin dezaten.<\/span><\/p>\n<p><b><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11pt\">SOS Iru\u00f1a-Veleia Plataforma<\/span><\/b><\/p>\n<p><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11pt\">Agiriaren<\/span><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11pt\"> <a href=\"http:\/\/iruina.blogspot.com.es\/\">gaztelerazko<\/a> bertsioa, eta notizia <a href=\"http:\/\/berria.info\/albisteak\/65462\/irua_veleiako_ikerketa_laborategi_independente_batera_bidaltzeko_eskatu_du_plataformak.htm\">Berria<\/a>n eta <a href=\"http:\/\/www.noticiasdealava.com\/2012\/05\/24\/sociedad\/euskadi\/sos-iruna-veleia-exige-el-analisis-inmediato-de-las-ostracas-cuestionadas\">DNA<\/a>n<\/span><b><span lang=\"EU\" style=\"font-size: 11.0pt\"><br \/>\n<\/span><\/b><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur Sos-Iru\u00f1a Veleiak prentsaurrekoa eman du Gasteizko Aldabe Gizartetxean, kazetari pilaren aurrean. Hona hemen irakurritako agiria: Analisiak noizko? Gauza jakina denez, hiru urte baino gehiago dira Arabako Diputazioak Iru\u00f1a-Veleiako ezohiko aurkikuntzak ofizialki faltsutzat jo zituela eta Lurmeneko arkeologoen aurka kereilatu &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2012\/05\/23\/sos-iruna-veleiaren-prentsaurrekoa-gasteizen\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-73","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/73","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=73"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/73\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1864,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/73\/revisions\/1864"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=73"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=73"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=73"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}