{"id":6299,"date":"2026-02-07T16:41:53","date_gmt":"2026-02-07T15:41:53","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=6299"},"modified":"2026-02-07T16:41:54","modified_gmt":"2026-02-07T15:41:54","slug":"bi-indusketa-eredu-iruna-veleian-tomas-elortza-ugarteren-iritzi-artikulua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2026\/02\/07\/bi-indusketa-eredu-iruna-veleian-tomas-elortza-ugarteren-iritzi-artikulua\/","title":{"rendered":"&#8216;Bi indusketa-eredu Iru\u00f1a-Veleian&#8217;, Tomas Elortza Ugarteren iritzi-artikulua"},"content":{"rendered":"\n<p>Iru\u00f1a-Veleiako indusketetan bi aro bereiz daitezke: lehenengoa, 20. mendearen haseratik 2008ko azaroaren 19ra artekoa (Verastegui, Gratiniano Nieto, J. Carlos Elorza eta Eliseo Gil Zubillagak eta Idoia Filloyk zuzendutako LURMEN). Haien indusketa-eredua klasikoa zen: eskuzkoa, lanabes xumeekin -paletak edota haitzurtxoak- galbahea, eskorga, taketak, kordelak. Horrela industuta lortutako objektuz beteta daude arkeologia museoak munduan. Iru\u00f1a-Veleiako kasuan, beste milaka gauzez gain, polemika antzua eragin zuten 400 bat grafito daude, ik. <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2020\/05\/I-V-OstrakakGaika.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Grafitoak gaika<\/a>.<\/p>\n\n\n\n<p>Bigarren ereduan makinak hartzen du protagonismoa. Iru\u00f1a-Veleian, EHUko arkeologia katedraduna den Julio N\u00fa\u00f1ez Marc\u00e9n-ek eman zion hasera eredu honi 2010ean, Eliseo Gil kanporatu ondoren Arabako Foru Aldundiak (AFA) aztarnategiko zuzendari izendatu zuenean. Aurrekoen lan egiteko era baztertu eta hondeamakinatzar bat eta bi kamioi jarri zituen lanean: hondoko harria jo arteko lurra kamioietan kargatu eta zuzenean zabortegira, ik. <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2010\/07\/21\/inaugurazioaren-irudi-ikusgarriak-youtuben\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Inaugurazioaren irudi ikusgarriak Youtuben<\/a>.<\/p>\n\n\n\n<p>Josetxo Mendia eta Aitor Lasagabasterrek urte batzuk daramatzate AFA-k agindutako indusketak bideoz erakusten. Azkena abendukoa da -\u201c<a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=OYeqKh1OxNk&amp;pp=ygUtaXJ1w7FhIHZlbGVpYXJlbiB0eGlraXppb2EgZG9rdW1lbnRhdHplbiAyMDI1\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Iru\u00f1a Veleiaren txikizioa dokumentatzen 2025<\/a>\u201d- eta, bertan, azken 16 urteotan aztarnategian egin dituzten hondeamakina bidezko lanak erakusten dituzte: 9 interbentzio 13.500 bat m2 hartuz. Banan-banan, bakoitzaren deskribapen labur bat eginaz, hona Josetxoren esaldi batzuk: \u201cestratu guztiak aurretik eraman dituzte\u201d, \u201c2000 urteko historia hankaz gora bota dute\u201d, \u201cdena zabortegira, galbahean pasa gabe\u201d, \u201cbai Gratiniano Nietok, bai Elorzak bai LURMENek harresiari atxikita aurkitu zituzten edifikazioak \u2018aurretio\u2019 eraman ditu eskabadorak\u201d, \u201chemen V. mendeko haur-hilobiak zeuden\u201d, \u201ceskabadora sartzen dugunean ondarea galdu egiten da\u201d, \u201caztarnategi honek Babes Gorena dauka eta hau egitea\u2026!\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina zirku erromatarrak hauspotuta-edo, AFA-ko Kultura eta Kirol diputatua pozik azaldu zen urtarrileko prentsaurrean, <a href=\"https:\/\/www.google.com\/url?sa=t&amp;source=web&amp;rct=j&amp;opi=89978449&amp;url=https:\/\/www.euskadi.eus\/gobierno-vasco\/-\/noticia\/2026\/01\/16\/iruna-veleia-entra-en-una-nueva-etapa-tras-la-verificacion-de-un-circo-romano\/&amp;ved=2ahUKEwjA9qvM4Z-SAxULQvEDHZYgKAsQFnoECBkQAQ&amp;usg=AOvVaw33jeNcAdkHmuUViLbYt7qE\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">\u201dIru\u00f1a Veleia entra en una nueva etapa tras la verificaci\u00f3n de un circo romano\u201d:<\/a> dagoeneko&nbsp; lan asko egin dela, zorroztasun zientifikoz eta etorkizunerako ikuspegiarekin ari direla. Ondare materialaz ari da batez ere: harresia, zirkua, azoka, galtzada, S. Juan monastegiaren hondakinak, bidea, panelak\u2026 Aipamentxo bat ere ez LURMENek aurkituriko milaka objektuez -batzuk Bibat Museoan. Eta hurrengo 10 urteetarako egingo den Plan Zuzendarian ere baztertuta geratuko dira. Hau ez da \u2018zorroztasun zientifikoa\u2019!<\/p>\n\n\n\n<p>Batak eta besteak ezaugarri eta ondorio desberdinak dituzte, jakina: eskuzko indusketak denbora asko behar du, baina gauzarik txikienak ere jasotzeko aukera ematen du. Hondeamakina erabilita, berriz, denbora laburrean azalera handia induskatu daiteke; indusketa, bai, baina indusketa arkeologikoa dela esan al daiteke?<\/p>\n\n\n\n<p>Gaiari amaiera emateko, urtarrilaren 29ko hitzaldia: <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2026\/01\/31\/luis-silgo-eta-josetxo-mendiaren-hitzaldia-suntsiketez-gasteizen-2026-01-29\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Luis Silgo eta Josetxo Mendiaren hitzaldia suntsiketez Gasteizen (2026-01-29)<\/a> non hainbat gai azpimarratzen dituen Luis Silgok: I-Vri buruzko historiaren laburpen mingotsa; gaur egungo indusketei buruzko iritzi guztiz negatiboa\u2026 Berriki, Joseba Lizeaga-Rikak Oxfordeko Unibertsitateko \u2018Archaeometry\u2019 aldizkari zientifikoan argitaratu duen artikulua ere aipatzen du: <a href=\"https:\/\/onlinelibrary.wiley.com\/doi\/10.1111\/arcm.70078\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">A Critique of the Institute of Cultural Heritage of Spain&#8217;s Indicators of Falsehood in Incisions on Ostraca From the Iru\u00f1a-Veleia Archaeological Site, Spain<\/a>, I-Vko 36grafito faltsu eta 1 benetakoa direla dioen IPCEko Navarroren txostenen gabeziez eta haiek zuzentzeko proposamenez.\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 <\/p>\n\n\n\n<p>Gauza bat daukat garbi: Iru\u00f1a-Veleiak tratu hobea merezi du, ez dakit nora begira dauden agintariak.<\/p>\n\n\n\n<p>Tomas Elortza Ugarte<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iru\u00f1a-Veleiako indusketetan bi aro bereiz daitezke: lehenengoa, 20. mendearen haseratik 2008ko azaroaren 19ra artekoa (Verastegui, Gratiniano Nieto, J. Carlos Elorza eta Eliseo Gil Zubillagak eta Idoia Filloyk zuzendutako LURMEN). Haien indusketa-eredua klasikoa zen: eskuzkoa, lanabes xumeekin -paletak edota haitzurtxoak- galbahea, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2026\/02\/07\/bi-indusketa-eredu-iruna-veleian-tomas-elortza-ugarteren-iritzi-artikulua\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-6299","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6299","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6299"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6299\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6300,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6299\/revisions\/6300"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6299"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6299"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6299"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}