{"id":6181,"date":"2025-08-07T09:16:21","date_gmt":"2025-08-07T08:16:21","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=6181"},"modified":"2025-09-10T18:37:31","modified_gmt":"2025-09-10T17:37:31","slug":"euskararen-teoria-ahulei-erantzuna-emateko-argudioak-eta-datu-linguistikoak-jon-agirre-kazetariaren-kronika-diario-vascon","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2025\/08\/07\/euskararen-teoria-ahulei-erantzuna-emateko-argudioak-eta-datu-linguistikoak-jon-agirre-kazetariaren-kronika-diario-vascon\/","title":{"rendered":"&#8216;Euskararen \u00abteoria ahulei\u00bb erantzuna emateko \u00abargudioak eta datu linguistikoak\u00bb, Jon Agirre kazetariaren kronika Diario Vascon"},"content":{"rendered":"\n<p>Liburua aspaldi samar argitaratu bazen ere, abuztuaren 5eko DVk nire liburuaren aurkezpenaren kronika dakar. Kronikan oso ondo jasoa dago liburuaren mamia, ezagun da Jon Agirre kazetariak irakurri duela. Milesker Jon. Lotura <a href=\"https:\/\/www.diariovasco.com\/culturas\/libros\/euskararen-teoria-ahulei-erantzuna-emateko-argudioak-eta-20250805080758-nt.html\">Diario Vasco<\/a>. 2025-08-05<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full is-resized\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2025\/08\/Jon-Agirre.png\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"171\" height=\"189\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2025\/08\/Jon-Agirre.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-6182\" style=\"width:165px;height:auto\" \/><\/a><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Juan Martin Elexpuru filologoak Goi Erdi Aroa aztertu du &#8216;Euskararen mende magikoak&#8217; (Elkar) liburuan<\/strong><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2025\/08\/dvArgazki.png\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"715\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2025\/08\/dvArgazki-1024x715.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-6183\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2025\/08\/dvArgazki-1024x715.png 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2025\/08\/dvArgazki-300x210.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2025\/08\/dvArgazki-768x536.png 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2025\/08\/dvArgazki-1100x768.png 1100w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2025\/08\/dvArgazki.png 1200w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/a><\/figure>\n\n\n\n<p>Euskarak bilakaera izan duela begi-bistakoa da, ia ukaezina, baina bidean eman diren pauso eta aldaketek beti ez dute erantzun argia. Are gehiago, zenbaiten inguruan teoria \u00abahulak\u00bb sortu dira. Hala iritzi du Juan Martin Elexpuruk (Bergara, 1950) eta horiexei \u00abaurre egiten\u00bb saiatu da &#8216;Euskararen mende magikoak&#8217; (Elkar) liburuan \u00abargudioak eta, batez ere, datuak bilatzen\u00bb. Batik bat alor \u00ablinguistikoa\u00bb izan du aztergai, historikoak besteak beste Aitzol Altunak jorratuak izan direla azalduta.<\/p>\n\n\n\n<p>Orrietan barna Erromako inperioaren gainbeheratik Iru\u00f1eko erresumaren sorrerara doan aroa aztertu du, aditu askoren ustetan \u00abeuskararen historian berealdiko garrantzia izan duten aldaketak eta gertaerak\u00bb eman baitziren. Bakoitza atal banatan aztertu du Elexpuruk: Euskalduntze Berantiarraren teoria, -a artikuluaren jaiotza, Euskara Batu Zahar balizkoa eta honetatik geroago sortu ziren euskalkiak.<\/p>\n\n\n\n<p>Lehena, &#8216;Euskalduntze berantiarra&#8217; teoria klasikoa da eta Elexpururena ez da lehen ahots kritikoa. Egileak berak esan bezala, ez dago \u00abkontsentsu handirik\u00bb. Honen arabera, Euskal Herri mendebaldean -Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba- ez zen euskararik egiten, bertakoak \u00abzeltak\u00bb ziren eta baskoiek euskaldundu zuten. Aldiz, 2010ean, \u00abteoria iraultzailea\u00bb azaldu zen. Honen arabera, baskoiek ez zekiten euskaraz, bai akitaniarrek, eta haiek euskaldundu omen zuten. Filologoa oso kritiko agertu da ikuspegi honekin, \u00abhondarraren gainean eraikita\u00bb dagoela argudiatuz eta \u00abargudio linguistikoak\u00bb bilatzea izan du helburu aurka egiteko.<\/p>\n\n\n\n<p>Ez da \u00aboinarri ahulen\u00bb gainean eraikitako bakarra, Elexpururen esanetan -a artikuluaren teoria hala sortu baita. Antzinako testigantzak, toponimia eta jende izenak aztertu ditu, nabarmenduz duela 20 urte Iru\u00f1a-Veleian topatutakoak hain zuzen -a hori zuten hitzengatik -&#8216;araina&#8217;, &#8216;sua&#8217;, &#8216;polita&#8217;- jo zela faltsutzat. Euskalduntze berantiarraren teoriak \u00abinplikazio geopolitikoak\u00bb dituen bezala, artikuluaren kasuan aipatzen dituenak \u00abfrogatzen du ez direla filologoen eztabaidak bakarrik\u00bb, defendatu du.<\/p>\n\n\n\n<p>Ez da atzera begirakoan egindako testuinguratze bakarra, hirugarren atalean Koldo Mitxelenak, Goi Erdi Aroko garaiaz esandakoa gerturatzea izan baitu helburu. Eta, laugarrenean, hartatik sortutako euskalkiak ditu mintzagai. Besteak beste, teoria klasikoak defendatzen duen ikuspegia, \u00abtribuen euskararen jarraipena\u00bb direla, zalantzan jarri du datuak emanez.<\/p>\n\n\n\n<p>Mende horietako \u00aboso dokumentazio gutxi\u00bb dela xehatu zuen egileak, are gehiago \u00abgure eremuan\u00bb eta dagoen apurrean euskarari buruzko oso aipamen gutxi direla. Hala ere, gauza \u00aboso interesgarriak, harrigarriak\u00bb jazo zirela azaldu du, hain zuzen aipatutako lau atalak, egun unibertsitateetan irakasten direnak. Horrekin kritiko mintzatu da. \u00abBestela pentsatzen dugunak gutxi gara, edo bestela pentsatu arren isildu egiten dira. Katedraren kontra jende gutxi ausartzen da\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Aipatutako lau atalez gain, &#8216;Euskararen mende magikoak&#8217;-ek bi eranskin ditu. Lehena, egileak berak \u00abkapziosoa\u00bb dela onartuta bota duen &#8216;antzinako euskara ulertuko genuke&#8217; galdera erantzuten duena; bigarrena Mitxelenaren aipu ezaguna, &#8216;euskararen benetako enigma ez da jatorria, iraupena baizik&#8217;, testuinguratzen eta azaltzen saiatzen dena, \u00abnoiz esan zuen eta zein ondorio atera daitezkeen\u00bb<\/p>\n\n\n\n<p>Liburua, noski, \u00abeuskal letretan eta euskal kulturan oro har\u00bb Elexpuruk egindako ibilbide luzean beste ale bat da. Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak esan bezala, bergararraren azken urteetako emaitza nagusia euskarari buruzko azterketak eta euskara eta beste hizkuntzen arteko harremanak izan dira. Bat azaldu da egilea, duela hilabete batzuk kaleratu zuen &#8216;Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilerrietan&#8217; (Nabarralde, 2024) lanaren jarraipena dela iritzita.<\/p>\n\n\n\n<p>Harekin alderatuta, Mendigurenek aurreratu du Elexpuruk \u00abirakasle izatea\u00bb berreskuratu duela eta ikerketa eta hausnarketa, \u00abeuskarak Erdi Aroaren hasieran izan omen zituen aldaketa nagusi batzuei buruzko iritziak\u00bb, uztartzen dituen liburuko lau kapitulu nagusiak \u00abeskola magistral on batzuen tankeran\u00bb emanak daudela.<\/p>\n\n\n\n<p>&#8212;&#8212;- Kronika irakurleek komenta dezakete. Lehenengoa oso oso sinpatikoa:<\/p>\n\n\n\n<p>1 comentario. <strong>Lacar<\/strong> suscriptor. Hace 1 d\u00eda<\/p>\n\n\n\n<p>Este se\u00f1or fue el valedor del se\u00f1or Eliseo Gil en sus &#8220;descubrimientos&#8221; de Iruna Veleia. Eliseo Gil fue condenado por fraude en los juzgados de Vitoria. Su principal valedor fue el susodicho se\u00f1or Juan Martin Elexpuru. Queda dicho.\u00a0 <\/p>\n\n\n\n<p><strong>OHARRA<\/strong>: Bitxia. Aldaketa bat nabaritu dugu iruzkingilearen izenean. Lehenik <strong>Lacar <\/strong>zenak izena aldatu eta <strong>Amaiur <\/strong>sinatzen du orain. <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Amaiur <\/strong>suscriptor Hace 1 mes. <a href=\"https:\/\/www.diariovasco.com\/culturas\/libros\/euskararen-teoria-ahulei-erantzuna-emateko-argudioak-eta-20250805080758-nt.html\">Hemen <\/a>ikus daiteke.<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Liburua aspaldi samar argitaratu bazen ere, abuztuaren 5eko DVk nire liburuaren aurkezpenaren kronika dakar. Kronikan oso ondo jasoa dago liburuaren mamia, ezagun da Jon Agirre kazetariak irakurri duela. Milesker Jon. Lotura Diario Vasco. 2025-08-05 Juan Martin Elexpuru filologoak Goi Erdi &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2025\/08\/07\/euskararen-teoria-ahulei-erantzuna-emateko-argudioak-eta-datu-linguistikoak-jon-agirre-kazetariaren-kronika-diario-vascon\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-6181","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6181","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6181"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6181\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6188,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6181\/revisions\/6188"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6181"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6181"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6181"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}