{"id":5706,"date":"2023-11-20T12:18:42","date_gmt":"2023-11-20T11:18:42","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=5706"},"modified":"2023-12-08T13:55:15","modified_gmt":"2023-12-08T12:55:15","slug":"egun-beltzaren-15-urteurrena-2008-11-19-2023-11-19-tomas-elortzaren-gutuna-eta-sos-iruna-veleia-eta-iruna-veleia-martxan-elkarteen-agiria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2023\/11\/20\/egun-beltzaren-15-urteurrena-2008-11-19-2023-11-19-tomas-elortzaren-gutuna-eta-sos-iruna-veleia-eta-iruna-veleia-martxan-elkarteen-agiria\/","title":{"rendered":"Egun Beltzaren 15. urteurrena (2008-11-19 &#8211; 2023-11-19). Tomas Elortzaren gutuna eta SOS Iru\u00f1a-Veleia eta Iru\u00f1a-Veleia Martxan elkarteen agiria"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>2008-11-19<\/strong>. Egun horretan, duela hamabost urte, Iru\u00f1a-Veleiako aztarnategian ari ziren arkeologoei -Eliseo Gil Zubillaga eta Idoia Filloy Nieva- industen jarraitzeko baimena kendu zieten eta kanporatu egin zituzten langileekin batera.<\/p>\n\n\n\n<p>Arrazoi ugari eman bazituzten ere grafitoen faltsutasunaz, bat bera ere ez arrazoi zientifikotan oinarritua: azterketa fisiko eta kimikorik gabe, C14 egin gabe, dataziorik gabe\u2026<\/p>\n\n\n\n<p>5 urte geroago hasi ziren laborategiko analisiak egiten eta 18 ikerlari aritu baziren ere -4 txosten idatzi zituzten- ikerlari batek soilik, Jos\u00e9 Vicente Navarro, jo zituen faltsutzat 36 grafito, haietan aurkitu zituen metal aztarnak faltsutasun frogatzat hartuz. Beste hamazazpi ikerlariek ez zuten ondorioztatu ez grafitoen faltsutasunik ez benetakotasunik. Beste bat benetakotzat hartu zuen. Epaileak 36 hauengatik zigortu zuen Eliseo Gil Zubillaga, bakoitzeko 2 euroko zigorra ezarriz. Beste ehundaka grafitok analizatu gabe jarraitzen dute oraindik.<\/p>\n\n\n\n<p>Epaiketa bezperatan, kazetari batek honela idatzi zuen ek I-Vko auziari buruz; \u201cTamalgarria da arkeologo, hizkuntzalari eta historialariak elkarlanean jarri eta auzia argitzeko gai ez izatea; deitoratzekoa, jakintzaren arloan diharduten erakundeek -Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde, unibertsitateak&#8230;- horretan ez lagundu izana\u201d. Bat nator berarekin.<\/p>\n\n\n\n<p>Tomas Elortza Ugarte<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Iru\u00f1a-Veleia: Arabako Diputazioa Epaia manipulatzen ari da<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>(<a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/iritzia\/artikuluak\/iruna-veleia-arabako-diputazioa-epaia-manipulatzen-ari-da_2117312_102.html\">Berria<\/a>)<\/p>\n\n\n\n<p>Maiatzean, azpian sinatzen dugun taldeok salaketa jarri genuen Arabako Auzitegian Arabako Foru Aldundiaren (AFA) aurka. Arrazoia, Iru\u00f1a-Veleian eragindako lur mugimenduak hondeamakina erabiliz: 100 m luze, metro 1 sakon (batzuetan 3\u201950 m) eta 3 m zabal den lubakia. Salaketaren harira, uztailaren 23an AFAk ohar bat bidali zuen Norte Expr\u00e9s-era EFEren bidez. Besteak beste, zera zioen: \u201cTalde hauek (laguntzen dituzten arkeologoak barne) epai judizial irmo bidez faltsutzat jotako inskripzioen egiazkotasuna defendatzen dute&#8221;. Behin baino gehiagotan errepikatu du gauza bera.<\/p>\n\n\n\n<p>Ondorengo lerroetan, \u2018epai judizial irmo\u2019 hori aztertuko dugu, AFAk dioena eta Epaiak dioena kontraesanean daudela erakutsiz. Epai judiziala irakurtzea gomendatzen dugu,&nbsp; bilatzailean \u201cSentencia Iru\u00f1a-Veleia\u201d ipinita, &nbsp;eta aipatutako orrialde eta paragrafoak bertan begiratzea.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>291 pieza<\/strong>. \u201c\u2026Eliseo Gil Zubillaga akusatuak, edo bere enkarguz beste pertsona batek, aurkitutako piezetatik 291ri ustez ez zeukaten balio historiko-kultural-erlijiosoa emateko asmoz, kalteak eragin zizkien, azalerak marratuz, haien gainean ustezko ezohiko inskripzioak egiteko\u2026\u201d (12. or, 2.par; 12, 13 eta 250 or).<\/p>\n\n\n\n<p><strong>36 pieza arkeologiko ebakiekin<\/strong>: \u201cBeraz, 2005eko uztailetik 2006ko ekainera bitartean, ELISEO GIL ZUBILLAGAk ebaketak egin zituen erromatar-berantiarreko zeramikazko benetako 36 pieza arkeologikotan, hainbat inskripzio egiteko, eta hori guztia aztarnategiko aurkikuntzei ustez ez zeukaten balio historiko-kultural eta erlijiosoa emateko asmoz&#8230;&#8221; (21, 2)<\/p>\n\n\n\n<p><strong>39 grafito bakarrik aztertu zituen IPCEk,<\/strong> &#8220;LURMEN SLren inbentarioan ia 300 pieza arkeologiko erregistratu ziren grafitoekin&#8230; Horietatik, terra sigillatazko eta zeramika arruntez eginiko 39 pieza baino ez zituen aztertu Espainiako Kultura Ondarearen Institutuak\u201d \u2026 &nbsp;\u201cBeraz, nire ustez, ezin da 39 piezekin egindako proba gainerako grafitodun piezetara [254] hedatu, akusazio partikularrak eskatu bezala&#8221;. (67, 2; ikus baita 21, 22, 62, 65, 122, 124, 127 128, 129, 130, 132, 154, 157 eta 250 or.).&nbsp; &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>AFAk aipatzen ez duen benetako pieza bat<\/strong>. &#8220;12799 zenbakidun pieza guztiz benetakoa da, zeramikazko euskarriaren garai bereko jatorrizko grafitoak dituelarik&#8221;\u2026<a> <\/a>\u201c39ko multzotik 17194 eta 17050 zenbakidun piezak kendu behar dira 2006ko ekainaren ondoren aurkitu zirelako\u201d (21, 4). Beraz, Epaiaren arabera, 37 grafito bakarrik aztertu dira, horietatik 36 grafito faltsu eta 1 benetakoa.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Piezen balioa.<\/strong> &#8220;Kaltetutako 36 pieza arkeologikoen balioa gutxieneko 2\u20ac-tan kalkulatu da pieza bakoitzeko, guztira 72\u20ac.&#8221; (23, 1). Euskal Gobernuak 600na eurotan baloratu zuen bakoitza.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Nor da faltsifikatzailea? <\/strong>&#8220;Eliseo Gil Zubillaga akusatuak, edo beste pertsona batek haren enkarguz, kalteak eragin zituen&#8230;&#8221; (12, 2); &#8220;ELISEO GIL ZUBILLAGAk, bere kabuz edo hirugarren pertsonen bitartez, ebakidurak egin zituen hainbat inskripzio egiteko&#8230;&#8221; (21, 2); &#8221; ELISEO GIL ZUBILLAGAk manipulatu zituen, edo ELISEO GIL ZUBILLAGAk hirugarren pertsonen bitartez, ebaki garaikideekin&#8230;&#8221; (21, 4). \u2018Hirugarren pertsona\u2019 horiek inoiz ez dira ikertu.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Epaiak onartzen du adituen artean eztabaida dagoela<\/strong>: &#8220;Bai akusazio partikularrak bai ELISEO GIL ZUBILLAGAren defentsak autoei erantsitako txostenetan ikus daitekeenez, eztabaida dago piezak aztertu dituzten aditu desberdinen artean piezen benetakotasunari buruz&#8230;\u201d&nbsp; (124, 2; 155, 1).<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Ez da piezen dataziorik egin<\/strong>. &#8220;Baina ez da piezak datatzeko analisirik egin gaur egun dauden metodo desberdinen bidez; horietako batzuk ez dira ez inbaditzaileak ez suntsitzaileak&#8230;&#8221; (124, 3) Datazioa ezinbestekoa da grafitoen antzinatasuna jakiteko. Irulegiko Eskuaren datazioa Uppsalako Unibertsitatean egin zen, Suedian, eta 2.100 urte dituela ondorioztatu zuten.<\/p>\n\n\n\n<p>Laburpen gisa, Epaia irakurrita ez da egia AFAk dioena, grafitoak -denak- faltsutzat joz. Analisiak zeramikazko 37 piezari bakarrik (%13) egin zaizkie ezohiko irizpide bat erabiliz, grafitoetan agertutako metal arrastoena, alegia. Beste materialetan egindakoei -hezurrean, adreiluan eta beiran- ez zaie inolako azterketarik egin. Beraz, AFAri, eta baita Eusko Jaurlaritza eta EHUri ere, dagokien erantzukizunagatik, pieza guztien azterketa osoa egin -edo eginarazi- dezatela eskatzen diegu: azterketa linguistikoa, azterketa fisiko-kimikoak, datazioa, termoluminiszentzia, C14a eta abar., Irulegiko Eskuarekin gertatu bezala, zalantza txikienik ere gera ez dadin.<\/p>\n\n\n\n<p>2023ko azaroaren 19ean<\/p>\n\n\n\n<p>SOS Iru\u00f1a-Veleia eta Iru\u00f1a-Veleia Martxan elkarteak<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Iru\u00f1a-Veleia: La Diputaci\u00f3n alavesa est\u00e1 tergiversando la Sentencia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>En mayo, los grupos abajo firmantes interpusimos una denuncia en la Audiencia de \u00c1lava contra la Diputaci\u00f3n Foral de \u00c1lava (DFA). Motivo, el movimiento de tierras en Iru\u00f1a-Veleia mediante una excavadora: una trinchera de 100 m de largo, 3 m de ancho y 1 m de profundidad (a veces 3\u201950 m). A ra\u00edz de la denuncia, el pasado 23 de julio la DFA envi\u00f3 una nota a Norte Expr\u00e9s a trav\u00e9s de la agencia EFE. Entre otras cosas, dec\u00eda: &#8220;Estos grupos (incluidos los arque\u00f3logos que colaboran) defienden la veracidad de las inscripciones declaradas falsas por sentencia judicial firme&#8221;. Afirmaci\u00f3n que mantiene la DFA.<\/p>\n\n\n\n<p>En las siguientes l\u00edneas analizaremos la \u2018sentencia judicial firme\u2019, mostrando que se contradicen la afirmaci\u00f3n de la DFA y la Sentencia. Recomendamos poner en el buscador \u201cSentencia Iru\u00f1a-Veleia\u201d, abrir el archivo y consultar en el mismo las p\u00e1ginas y p\u00e1rrafos citados.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>291 piezas. <\/strong>\u201c\u2026el acusado Eliseo Gil Zubillaga, u otra persona por su encargo, con la intenci\u00f3n de dotar a 291 de las piezas encontradas de un pretendido valor hist\u00f3rico-cultural-religioso que no ten\u00edan, caus\u00f3 desperfectos en las mismas rayando sus superficies a los efectos de realizar sobre ellas las supuestas inscripciones excepcionales\u2026\u201d. (p. 12, 2; p. 12, 13, 250).<\/p>\n\n\n\n<p><strong>36 piezas arqueol\u00f3gicas con incisiones<\/strong>. \u201cPor tanto, entre los meses de julio de 2005 y junio de 2006, ELISEO GIL ZUBILLAGA, bien por s\u00ed o bien por medio de terceras personas, realiz\u00f3 incisiones para dotar de diversas inscripciones en 36 piezas arqueol\u00f3gicas tardo-romanas aut\u00e9nticas de cer\u00e1mica\u2026, y ello con la intenci\u00f3n de dotar a los hallazgos de yacimiento de un pretendido valor hist\u00f3rico-cultural-religioso que no ten\u00edan\u2026\u201d (21, 2)<\/p>\n\n\n\n<p><strong>S\u00f3lo 39 grafitos fueron analizados por el IPCE<\/strong>. &#8220;En el inventario de LURMEN, S.L. se registraron casi 300 piezas arqueol\u00f3gicas con grafitos&#8230; De ellas, el Instituto de Patrimonio Cultural de Espa\u00f1a s\u00f3lo analiz\u00f3 39 piezas de terra sigillata y cer\u00e1mica com\u00fan &#8220;&#8230; &#8220;Por lo tanto, a mi juicio, no es posible extender la prueba realizada con 39 piezas a las dem\u00e1s piezas con grafito [254], como dice la acusaci\u00f3n particular&#8221;. (67, 2; 21, 22, 62, 65, 122, 124, 127 128, 129, 130, 132, 154, 157 y 250).<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Una pieza aut\u00e9ntica de la que no habla la DFA<\/strong>. \u201cLa pieza n\u00fam. 12799 es toda ella aut\u00e9ntica, presentando grafitos originales de la misma \u00e9poca que el propio soporte cer\u00e1mico en el que se encuentran realizados\u201d \u2026 Del grupo de 39 hay que descontar \u201clas piezas n\u00fam. 17194 y 17050 que fueron halladas en fecha posterior a junio de 2006\u201d (21, 4). Por lo tanto, seg\u00fan la Sentencia, son 36 piezas falsas y 1 verdadera.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>El valor de las piezas<\/strong>. \u201cEl valor de las 36 piezas arqueol\u00f3gicas da\u00f1adas ha sido calculado en un m\u00ednimo de 2 \u20ac por pieza, ascendiendo a 72 \u20ac.\u201d (23, 1) El Gobierno Vasco valor\u00f3 cada pieza en 600\u20ac.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>\u00bfQui\u00e9n es el falsificador? <\/strong>\u201c\u2026el acusado Eliseo Gil Zubillaga, u otra persona por su encargo, caus\u00f3 desperfectos\u2026\u201d (12, 2); \u201cELISEO GIL ZUBILLAGA, bien por s\u00ed o bien por medio de terceras personas, realiz\u00f3 incisiones para dotar de diversas inscripciones\u2026\u201d (21, 2); \u201c\u2026 fueron manipuladas por ELISEO GIL ZUBILLAGA o por \u00e9ste mediante terceras personas, con incisiones contempor\u00e1neas\u2026\u201d (21, 4). Nunca se ha investigado sobre las \u2018terceras personas\u2019.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>La Sentencia reconoce que hay controversia entre los expertos<\/strong>: \u201cComo puede verse en los informes aportados a los autos tanto por la acusaci\u00f3n particular como por la defensa de ELISEO GIL ZUBILLAGA, existe controversia entre los diferentes expertos que han podido analizar las piezas acerca de su autenticidad \u2026 (124, 2).<\/p>\n\n\n\n<p><strong>No se han datado las piezas<\/strong>. \u201cPero no se ha realizado un an\u00e1lisis para la dataci\u00f3n de las piezas a trav\u00e9s de los diferentes m\u00e9todos que existen, algunos de ellos no invasivos ni destructivos \u2026\u201d (124, 3) La dataci\u00f3n es imprescindible para saber la antig\u00fcedad de los grafitos. En el caso de la Mano de Irulegi la dataci\u00f3n se realiz\u00f3 en la Universidad de Uppsala, Suecia.<\/p>\n\n\n\n<p>Como conclusi\u00f3n, con la Sentencia en la mano no es cierto lo que dice la DFA. Los an\u00e1lisis se han realizado \u00fanicamente a 37 piezas de cer\u00e1mica (13%, de 291) utiliz\u00e1ndose un criterio inusual, el de los restos met\u00e1licos aparecidos en los grafitos. A los grafitos que est\u00e1n hechos en otros materiales -hueso, ladrillo y vidrio- no se les ha hecho ning\u00fan tipo de an\u00e1lisis. Por lo tanto, pedimos a la DFA, y lo mismo al Gobierno Vasco y a la UPV, por la responsabilidad que les corresponde, que hagan -o manden hacer- an\u00e1lisis completos de todas las piezas: an\u00e1lisis ling\u00fc\u00edstico, an\u00e1lisis f\u00edsico-qu\u00edmicos, dataci\u00f3n, termoluminiscencia, C-14&#8230;, para que, como con la Mano de Irulegi, no quede la m\u00e1s m\u00ednima duda.<br>19 de noviembre de 2023<\/p>\n\n\n\n<p>Asociaciones &nbsp;SOS Iru\u00f1a-Veleia y Iru\u00f1a-Veleia Martxan<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2008-11-19. Egun horretan, duela hamabost urte, Iru\u00f1a-Veleiako aztarnategian ari ziren arkeologoei -Eliseo Gil Zubillaga eta Idoia Filloy Nieva- industen jarraitzeko baimena kendu zieten eta kanporatu egin zituzten langileekin batera. Arrazoi ugari eman bazituzten ere grafitoen faltsutasunaz, bat bera ere ez &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2023\/11\/20\/egun-beltzaren-15-urteurrena-2008-11-19-2023-11-19-tomas-elortzaren-gutuna-eta-sos-iruna-veleia-eta-iruna-veleia-martxan-elkarteen-agiria\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-5706","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5706","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5706"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5706\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5716,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5706\/revisions\/5716"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5706"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5706"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5706"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}