{"id":5500,"date":"2022-02-09T10:18:38","date_gmt":"2022-02-09T09:18:38","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=5500"},"modified":"2022-02-09T10:22:11","modified_gmt":"2022-02-09T09:22:11","slug":"sardinia-eus-bloga-jaio-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2022\/02\/09\/sardinia-eus-bloga-jaio-da\/","title":{"rendered":"Sardinia.eus bloga jaio da"},"content":{"rendered":"\n<p> 2017an argitaratu genuen <em>Euskararen aztarnak Sardinian<\/em> liburua (Pamiela) eta 2021ean \u00a0<em>Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan \u00a0<\/em>argitaletxe berean. Beste pauso bat eman nahi dugu<strong><a href=\"http:\/\/sardinia.eus\/\"> sardinia.eus<\/a><\/strong> izeneko blog honekin. Paperak dituen mugez jabetuta, sarea erabiltzea pentsatu dugu gai hauetan interesatuak gaudenon artean informazioa zabaltzeko eta trukatzeko.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"815\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2022\/02\/i-vsar-1024x815.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-5501\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/files\/2022\/02\/i-vsar-1024x815.png 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/files\/2022\/02\/i-vsar-300x239.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/files\/2022\/02\/i-vsar-768x612.png 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/files\/2022\/02\/i-vsar-964x768.png 964w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/files\/2022\/02\/i-vsar.png 1129w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Edukiak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Blogaren\nizenburuak adierazten duen bezala, Sardinia eta Euskal Herriaren arteko\nharremana izango da blogaren ardatza, zehazkiago, paleosardinieraren eta euskeraren\nartekoa. Eta maila berean, bigarren liburuko gaia, hau da, Euskal Herria eta\nKorsika &#8211; Alpeak \u2013 Italia. Baina ez gara bi esparru hauetara mugatuko.\nEuskeraren antzinatearekin eta historiarekin (batez ere antzinakoarekin)\nzerikusia duen orok izan dezake lekua blogean. Hizkuntza izango da ardatza,\nbaina ez dira horregatik baztertuko beste ezagutza-arlo batzuk: Historia,\nArkeologia, Genetika, Antropologia\u2026<\/p>\n\n\n\n<p>Poliki-poliki,\nezarriaz joango gara edukiak: aipaturiko bi liburuen pasarteak, argazkiak,\nmapak, toponimia-zerrendak, etab. Blogaren jarraitzaileen ekarpenak ere,\ninteresgarriak direnean, jarriko dira ikusgai.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Hizkuntzak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bloga\neuskeraz izango da nagusiki, baina beste hizkuntza batzuetan eginiko ekarpenak\nere onartuko dira. Euskerarik ez dakien jendearen parte-hartzea bultzatu nahi\ndugu. Bereziki interesgarriak izan litezke italieraz egindakoak, gaur hizkuntza\nhori nagusi den eremu geografikoan kokatzen baita aztergaiaren alor nagusia.\nIngelesa, gaztelera, frantsesa, katalana\u2026 izan daitezke beste hizkuntza batzuk.\nNolanahi ere, itzulpen automatiko zerbitzu erosoa erantsi diogu blogari, eta\nhorrek asko erraztuko du hizkuntza ezberdinen presentzia eta blogarien arteko\nharremana.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Biblioteka<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Blogaren\ngaiei zuzenean edo zeharka lotutako liburu eta artikuluen biblioteka ere izan\nnahi du atari honek. Horretarako, gure ordenagailuetara jaitsi daitezkeen pdf-ak\nezarriko ditugu blogaren biltegian, eta pdf-ak ezinezko direnean linkak\nbilatzen saiatuko gara. Behin baino gehiagotan erreferentzia bibliografiko soila\nematera mugatu beharko dugu.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eztabaida-foroa<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Eztabaida-foroa\nere izan nahi du blogak. Eztabaida sosegatua eta begirunetsua,\ndeskalifikaziorik eta irainik gabea. Horretarako, jarraitzaileek beren\nizen-abizenez sinatu beharko dituzte iruzkinak eta ekarpenak, ez da ezizenik\nedo nickik onartuko. Bakoitzak bere esanen eta iritzien jabe izan behar du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2017an argitaratu genuen Euskararen aztarnak Sardinian liburua (Pamiela) eta 2021ean \u00a0Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan \u00a0argitaletxe berean. Beste pauso bat eman nahi dugu sardinia.eus izeneko blog honekin. Paperak dituen mugez jabetuta, sarea erabiltzea pentsatu dugu gai hauetan interesatuak gaudenon &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2022\/02\/09\/sardinia-eus-bloga-jaio-da\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-5500","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5500","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5500"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5500\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5503,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5500\/revisions\/5503"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5500"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5500"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5500"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}