{"id":5264,"date":"2021-02-18T13:28:26","date_gmt":"2021-02-18T12:28:26","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=5264"},"modified":"2021-02-24T11:32:26","modified_gmt":"2021-02-24T10:32:26","slug":"iruna-veleia-alguien-ha-hecho-algo-gontzal-fontaneda-naiz-en","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2021\/02\/18\/iruna-veleia-alguien-ha-hecho-algo-gontzal-fontaneda-naiz-en\/","title":{"rendered":"Iru\u00f1a-Veleia: &#8216;Norbaitek zerbait egin du&#8221;, Gontzal Fontaneda Berrian"},"content":{"rendered":"\n<p>                                                                                                                                                                                                                                                               <a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/5001984\/019\/002\/2021-02-20\/iruntildea-veleia-norbaitek-zerbait-egin-du.htm\">Berria<\/a>. 2021eko otsailak 20. Gontzal Fontaneda.<\/p>\n\n\n\n<p>Horrelaxe  laburbiltzen dira Iru\u00f1a-Veleiako bi epaiak, epaiketarena eta Eliseo  Gilek aurkeztu zuen helegitearena. Biek kondenatu badute ere, aski da  irakurtzea faltsuketaren edo faltsutzaileen frogarik ez dagoela  ohartzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Epaiek faltsutzea (IPCE) Espainiako Kultur Ondarearen \nInstitutuaren  txosten batean oinarritu dute. Zeramikazko 36 pieza \nikertu ditu, gainazala soilik aztertuz [7. koadroa]; non denetik egon \ndaitekeen: zeramika, zarakarra, grafitoa eta kutsadura guztien \nlorratzak, lurperatzearenak, erauzketa-lanenak, garbiketarenak eta pieza\n batzuk eskuetan izan dituzten gutxienez zazpi erakunderenak<\/p>\n\n\n\n<p>Gainera,\n txosten hori ez da fidagarria. Adibidez, 15920. piezaren grafitoa [7. \nkoadroa] \u00abgrafito garaikidea\u00bb dela dio (hau da, faltsua), \u00abtestuaren \ntrazaduran altzairu herdoilgaitzezko zatikiak\u00bb daudelako; baina hauxe \nere aitortu du, \u00abaltzairuzko zatikiak garbiketa-prozesuan sartu izana \nbaliteke\u00bb, eta ikerketa gehigarri hauxe proposatu du [10. koadroa], \n\u00abpiezak agertzen dituen ziurgabetasunak direla eta, zarakarrak modu \nkontrolatuan kentzea interesgarria izan daiteke piezaren azpian testurik\n dagoenetz argi eta garbi egiaztatzeko\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Hau da, \u00abziurtasun eza\u00bb \nditu, \u00abbaliteke\u00bb esan bezala ez izatea, baina ez du kalifikazioa aldatu \neta grafitoa \u00abgaraikidea\u00bb dela esaten jarraitu du. Oinarria da txosten \nhau!<\/p>\n\n\n\n<p>Txosten horrek asmatutako faltsutzean oinarrituta, epaiek \nEliseo Gil kondenatu dute, ordurako hamabi urtez jendaurrean \n\u00abkondenatua\u00bb zena. Baina nahikoa da epaiketaren epaia irakurtzea \nfaltsutzailerik ez dagoela ulertzeko: epaiak [11. koadroa] hauxe \nadierazi du, \u00abez da behar bezala frogatu berak [Eliseo Gilek] grafitoak \nbere eskuz egin zituenik\u00bb. \u00abBehar bezala frogatu\u00bb ez denez gero, ez ditu\n Eliseo Gilek faltsutu.<\/p>\n\n\n\n<p>Ondoren\n [11. koadroa], argudio biribila eman nahi izan du: \u00abaipatutako akusatua\n ekintzaren beraren eragilea da, grafitoak bere kabuz egin ez baditu \nere\u00bb. \u00abFrogatu ez delako\u00bb, berak egin ez dituenez gero, gaizkide batzuk \nasmatu beharko dira; \u00abasmatu\u00bb, bakar bat aurkitu ez duelako: hauxe \nadierazi eta hamar aldiz errepikatu du, Eliseo Gilek grafitoak \u00abbere \nkabuz edo bitarteko batzuen bidez\u00bb egin zituela.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina ez ditu \nbehin ere \u00abbitarteko\u00bb horiek identifikatu, nahiz eta identifikatzeko eta\n auzipetzeko hamabi urte izan dituzten. Aise esateko, ez dute \nizen-abizenik, \u00abbitarteko\u00bb horiek ez dira existitzen. Egia esan, bi \nepaiek inork, ez Eliseo Gilek ez beste inork, grafitoak faltsutu ez \ndituztela frogatzen dute.<\/p>\n\n\n\n<p>Eliseo Gilek bere duintasuna eta \nerrugabetasuna defendatzen ditu, eta beste helegite bat aurkeztea hartu \ndu helburu. Onartuko baliote, aurreko epaiak azkenean ondo irakur \nlituzkete.<\/p>\n\n\n\n<p>Orain arte hamabi urte galdu dira prozesuan. Hala ere, \nzientzia da gai hau ebazteko bide bakarra, grafito horiek noiz grabatu \ndiren jakiteko berariazko azterketak eginez, eta grafito gehiago \nagertzen diren ala ez ikusteko indusketa kontrolatu bat abiaraziz. \u00abEgia\n jakitea\u00bb horren erraza litzateke; baina auzitegiak, epaitegiak, \nAldundiak, Jaurlaritzak, unibertsitateak hamabi urte daramatzate uko \negiten, eta euskal zientzia eta kulturaren defendatzaileek \n(Euskaltzaindia, Aranzadi, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde) ez ikusiarena \negiten.<\/p>\n\n\n\n<p>Euskal Herri gaixoa!<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/www.naiz.eus\/eu\/iritzia\/articulos\/iruna-veleia-alguien-ha-hecho-algo\">Naiz. &#8220;Alguien ha hecho algo&#8221;. Gontzal Fontaneda<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Berria. 2021eko otsailak 20. Gontzal Fontaneda. Horrelaxe laburbiltzen dira Iru\u00f1a-Veleiako bi epaiak, epaiketarena eta Eliseo Gilek aurkeztu zuen helegitearena. Biek kondenatu badute ere, aski da irakurtzea faltsuketaren edo faltsutzaileen frogarik ez dagoela ohartzeko. Epaiek faltsutzea (IPCE) Espainiako Kultur Ondarearen Institutuaren &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2021\/02\/18\/iruna-veleia-alguien-ha-hecho-algo-gontzal-fontaneda-naiz-en\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-5264","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5264","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5264"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5264\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5284,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5264\/revisions\/5284"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5264"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5264"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5264"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}