{"id":5045,"date":"2020-10-07T08:21:24","date_gmt":"2020-10-07T07:21:24","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=5045"},"modified":"2020-10-07T08:21:26","modified_gmt":"2020-10-07T07:21:26","slug":"harria-euskaltzaindiaren-teilatuan-jose-luis-erdozia-gaurko-berrian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/10\/07\/harria-euskaltzaindiaren-teilatuan-jose-luis-erdozia-gaurko-berrian\/","title":{"rendered":"&#8220;Harria Euskaltzaindiaren teilatuan&#8221;, Jose Luis Erdozia gaurko Berrian"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>Jose Luis Erdozia<\/strong> &#8211; Euskaltzain urgazlea. <a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1888\/018\/001\/2020-10-07\/harria-euskaltzaindiaren-teilatuan.htm\">Berria<\/a>, 2020ko urriak 7<\/p>\n\n\n\n<p>Etxeko  teilatuan harriak  jarri izan dira maiz haize gaiztoak teilarik jaso ez  dezan. Zentzu horretan, beraz, harrien beharra duelako eta ez  harrikatze gisa, hartu behar da ondorengoa.<\/p>\n\n\n\n<p><em>Etxeko kontuak laratzak dakizki!<\/em>\n esaten zuten Satrustegi euskaltzaina zenaren herrikoek. Baina, etxean \ngorde behar al dira guztiak? Kontu aldrebesak edo trapu zikinak ere, \netxean arteztu edo araztu behar dira beti?<\/p>\n\n\n\n<p>Saiatu, behintzat, bai!\n Horretaraino bat heldu naiz erabat galdera erretoriko horiekin. Saiatu \nnaiz ni neroni eta beste batzuk ere bai Euskaltzaindiaren beheko suko \nlaratzatik zintzilik dagoen kontu aldrebestua artezteko bidean jartzen, \nbaina ez da modurik izan. Ez dio erreparatu <em>trapu zikinduari<\/em> Euskaltzaindiak. Ostrukarena egin du. Burua ez ezik, <em>corpus<\/em> osoa estali du. <em>Trapu zikindua<\/em>\n usteltzen utzi nahi izan du laratzean zintzilik, sukaldeko atea itxita \nmurrilu eta guzti. Bistan da horrela jokatzeko, 2006an azaleratu eta \nondoren aldrebestutako kontuak bertigoa sortu diola.<\/p>\n\n\n\n<p>Saiatu \nnintzen ni neroni 2018ko udaberrian, mendeurrenaren egitaraua aurkeztu \nzigutenean Nafarroako euskaltzainei Iru\u00f1an. Ahoz saiatu nintzen bertan \neta idatziz egin behar nuela jakinarazi zidan mendeurrenaren aurkezleak.\n Hurrengo egunean, posta elektronikoz bidali nion mendeurrenaren \nkoordinatzaileari. Ekainaren amaieran, nire eskaria kontuan izan ote \nzuten galdetuta, ezetz esan zidan koordinatzaileak, lanpeturik \nbaitzebiltzan mendeurrena hortik eta handik aurkezten. Urriaren hasieran\n tematu nintzen beste behin, baina dagoeneko ez zegoen ostrukaren <em>corpus-arimarik<\/em> erantzuteko.<\/p>\n\n\n\n<p>Saiatu\n zen besteren bat ere, burura joaz oraingoan zuzenean, aukerarik izan ez\n zezan hura estaltzeko, baina\u2026 ezta horrela ere! Euskaltzaindiko kideen \nerdiak <em>trapu zikinduaren<\/em> faltsutasunaren alde eta, beste erdiak, \nbenetakotasunaren alde zeudela esan zion, antza. Jarraibide \ndemokratikoa, orduan, ezer egin ez izanaren arrazoia? Zotzera bota izan \nbalute sikiera! Alta, erantzun ofizialik ez!<\/p>\n\n\n\n<p>Hizkuntza zaindu, \nzabaldu, hobetu eta baita bere historia aztertu eta ikertu ere, edozein \nhizkuntza akademiaren helburuen artean dago, eta Euskaltzaindia, \neuskararen akademia ofiziala izanik, horixe egiten aritu da mende bateko\n  bizitza horretan, orokorrean, <em>euskara ehuntzen<\/em>, mendeurrenaren logoak zioen moduan.<\/p>\n\n\n\n<p>Hala\n ere, azken hamarkada honetan, iruditzen zait ez dela beste \nbederatzietakoen mailan egon. Euskararen historiaren ikerketan, \nbereziki, ez da egon akademia bati eska dakiokeen mailan. Nola daiteke \nberdinketa teknikoa izatearen aitzakian, hala izan ez dela jakinik ere, \neztabaida baztertu eta ikerketaren ateak ixtea? Ikerketaren ateak ixtea,\n zientziari aitortzarik ez egitea bezalakoa da. Zalantza da zientziaren \nmotorra eta zalantzari esker egin dute  gizataldeek aurrera. Zenbat \naldiz aldatu behar izan dute akademia ezberdinek  garaian garaiko <em>egiak<\/em>? Elizak berak ere, <em>goi-isurizko jakituria<\/em> izanagatik eta oso noizbait bada ere, aldatu edo moldatu behar izan ditu zalantzarik gabeko bere <em>egia<\/em>\n batzuk. Eta Euskaltzaindiak berak ere, zenbat aldiz aldatu behar izan \ndu arauren bat edo beste? Zenbat ohar agertzen dira Euskaltzaindiaren \nazken hiztegian, esate baterako, esanez ez erabiltzeko honako edo halako\n hitza, beste bat hobetsiz? Horretan dihardute akademiek haien esparru \nberezituetan, zalantza-ikerketa-erabakia dialektika edo gurpilean, \nondorengo zalantza sortu bitartean.<\/p>\n\n\n\n<p>Horixe egin beharko luke Euskaltzaindiak <em>trapu zikinduarekin<\/em>,\n Iru\u00f1a-Veleiako grafitoen aferarekin. Arrazoi gehiagorekin berdinketa \nteknikoarena egia balitz. Eta ez da hau nire sutondoko laratzeko \nzintzilikarioa soilik. Euskaltzale asko geratu da harri eta zur, haserre\n beste batzuk, akademiak ez duelako txintik ere esan hamalau urte \nhauetan, auzia berarekin ez balihoa bezala.<\/p>\n\n\n\n<p>Horregatik, garaia \ndelako, behar du Euskaltzaindiak bere xedeari ekin, aurrea hartu eta \nauzia argituko duen grafitoen azterketa arkeometrikoa bideratu. \nGainerakoan, Euskaltzaindia, 100 urte eta gero hau?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jose Luis Erdozia &#8211; Euskaltzain urgazlea. Berria, 2020ko urriak 7 Etxeko teilatuan harriak jarri izan dira maiz haize gaiztoak teilarik jaso ez dezan. Zentzu horretan, beraz, harrien beharra duelako eta ez harrikatze gisa, hartu behar da ondorengoa. Etxeko kontuak laratzak &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/10\/07\/harria-euskaltzaindiaren-teilatuan-jose-luis-erdozia-gaurko-berrian\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-5045","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5045","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5045"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5045\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5046,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5045\/revisions\/5046"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5045"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5045"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5045"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}