{"id":4988,"date":"2020-08-26T20:05:35","date_gmt":"2020-08-26T19:05:35","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=4988"},"modified":"2020-08-26T20:05:37","modified_gmt":"2020-08-26T19:05:37","slug":"iruna-veleia-auzia-zientzia-eta-epaia-hamalau-adituk-sinatutako-agiri-garrantzitsua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/08\/26\/iruna-veleia-auzia-zientzia-eta-epaia-hamalau-adituk-sinatutako-agiri-garrantzitsua\/","title":{"rendered":"&#8220;Iru\u00f1a-Veleia auzia, zientzia eta epaia&#8221;, hamalau adituk sinatutako agiri garrantzitsua"},"content":{"rendered":"\n<p>Hamalau pertsonak sinatzen dute, ia guztiak\u00a0 benetakotasunaren aldeko txostenak ondu dituzten adituak. Lehen bostak arkeologoak dira, horietako lau Euskal Herritik kanpokoak.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Iru\u00f1a-Veleia auzia, zientzia eta epaia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Iru\u00f1a-Veleiako\naztarnategi arkeologikoan egindako aurkikuntzei buruz izandako epaiketa eta\noraintsu emandako epaia dela eta, gertaeren errealitatea larriki desitxuratzen\nduten albisteak argitaratu dira komunikabideetan. Mugaz gaindi ere iritsi da\nerrealitatearen desitxuratze hau, zabalkunde handiko bi egunkari britaniarrek,\ngeologo batek \u201cafera guztia adar jotze hutsal bat besterik ez izana\u201d onartu eta\nbere burua errudun aitortu duela argitaratu dute albiste faltsu batean. Kezkaz\nikusten dugu nola zenbait hedabidek ez duten betetzen, dagokien legez,\ngizarteari egiaren gainean oinarritutako informazioa eskaintzearen betebeharra.<\/p>\n\n\n\n<p>Epaiari dagokionean,\nazpimarratu egin behar dira, auzipetu nagusiaren aurka, hau da, indusketen\nzuzendari ohi Eliseo Gilen kontra frogarik ez izatea aitortzen duela, zigorra\nbere osotasunean zantzu soiletan oinarritua izan delarik, eta baita, Gilek\nzigorraren aurka helegitea aurkeztu duenez, kasu judizialak konpontzeke\njarraitzen duela.<\/p>\n\n\n\n<p>Epaitegi inguruko\ngertaera hauetaz gain, Iru\u00f1a-Veleia aferak badu gizartearen gehiengoak\nezagutzen ez duen alderdi bat, zientziari dagokiona justuki. Izan ere, hedabide\nbatzuetan \u201cfaltsutze baldar\u201d gisan aurkeztu denean, egiaz, eztabaida\nbizi-bizirik dago aurkikuntzen egiazkotasuna argitu ezin izan duten eta kontrako\niritziak sostengatzen dituzten alor desberdinetako adituen artean. Eta\neztabaida hau izan badela epaian bertan agerian gelditu da, bertan baieztatzen\nbaita badirela \u201c<em>batzuen eta besteen arteko iritzi kontrajarriak, zeinak\narkeologia, hizkuntzalaritza, epigrafia, eta abarretako zientzia esparruetatik\nbaloratu beharko duten<\/em>\u201d eta \u201cpiezak<em> aztertu ahal izan dituzten adituen\nartean eztabaida badela<\/em>\u201d. Epaitegiak eztabaida\nzientifikoa izan badela onartzeak, ezereztu egiten du Arabako Foru Aldundiaren\n(AFA) Kultura Sailak 2008ko azaroan hedaturiko \u2013 eta egiari ezikusi eginez\nzenbait komunikabidek oraindik haizatzen duten \u2013&nbsp; faltsutasunaren aldeko \u201cerabateko adostasun\nzientifikoaren\u201d mitoa. Errealitatea berriz bestelakoa da, alor desberdinetako\n(arkeologia, epigrafia, hizkuntzalaritza, historia, egiptologia) hainbat\nadituk, txosten, artikulu zientifiko, liburu eta biltzarretan egindako\naurkezpenen bidez publikoki azaldu baitituzte Iru\u00f1a-Veleian egindako\naurkikuntzen egiazkotasunari buruzko euren iritzi eta argudioak. Eztabaida\nhonen gainean epai judizialak ez du inolako eraginik. Lehenik, epaitegietako\nafera oraindik argitzeke dagoelako, eta bigarrenik, zientziaren esparruko gaiek\naldizkari, biltzar zientifiko eta antzerako zientzia foroetan argitu behar\ndutelako, eta ez, inola ere, justizia-auzitegietan. Izan ere, epaia honi buruz\nari da, espresuki dioenean, \u201c<em>arkeologia, hizkuntzalaritza, epigrafia, eta\nabarretako zientziaren esparruei dagokie<\/em>\u201d dauden iritzi kontrajarriei buruz\nbalorazioak egitea.<\/p>\n\n\n\n<p>Iru\u00f1a-Veleiako\naztarnategian induskatutako 36 piezetan (400 baino gehiago\ntopatu ziren) Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak (Instituto del\nPatrimonio Cultural de Espa\u00f1a [IPCE]) eginiko analisiek, grafitoek oraintsu\neginak izatearen zantzuak zituztela ondorioztatzera eraman zuten (ondorio\nhoriek bermatzeko beren adina ziurtasun osoz ezagutzen den \u2013 antzina egindako,\nnahiz oraintsuko \u2013 kontrolerako grafitoen gaineko inolako analisiren emaitzarik\nez da aurkeztu, eta honek ateratako ondorioen egokitasuna zalantza pean uzten\ndu) eta ondorio horiek ditu oinarri epaiak. Ez da gure asmoa, inondik inora\nere, aurreko hau ezkutatzea. Analisi hauen ondorioak izan dira aztarnategiko\nzuzendari ohia, grafitoak \u201cbere kabuz ala hirugarrenen baten bidez\u201d egin\nizanagatik zigortzera eraman dutenak. Ezin esan gabe utzi halere, akusazioaren\neta defentsaren perituek, eta baita IPCEek berak ere, epaitegiaren esku\nutzitako analisi fisikoei buruzko beste hiru txostenetan ez dela grafitoen\nfaltsutasunik ondorioztatu. Beraz, agerikoa da, azterketa fisikoei dagokienean\nere, adituen txosten eta testigantzetan&nbsp;\nbadirela desadostasunak.<\/p>\n\n\n\n<p>Iru\u00f1a-Veleian\naurkitutako piezen adinari buruzko desadostasunik ez dago ordea, nazioartean\nizen handia duten bi arkeologok balioztatu dituzten datazio estratigrafiko\nbidez azaldu da beren erromatar garaiko jatorria, eta hau inork ere ez du\nezbaian jarri, epaian bertan onartu delarik. Grafitoen adinaren eta datazio\nestratigrafiko hauen arteko bateraezintasuna adierazten duten azterketa\nlinguistiko, epigrafiko eta fisikoen argudioak zalantzan jarri dituzte\ngrafitoak erromatar garaiarekin bateragarri direla uste duten hainbat adituk.\nGu, eztabaida honi irtenbidea emateko bide bakarra zientzia eremutik etorriko\ndenaren ustekoak gara. Uste hau dela eta, AFAri, piezen zaintzaren ardura duen\nhorri, eskatzen diogu: auzibidean ez dauden aleak (auzibidea faltsutzat jotako\n36 piezetara mugatzen baita) utz diezazkion zientzia komunitateari eskuragai,\nberauek dituzten grafitoen antzinatasuna ezagutzeko behar diren azterketak\negin, ondorioak atera eta publikatu daitezen; Arabako Arkeologia Museoan\ngarbitu gabe gordeta dauden piezak, prozesua bere osotasunean bideo bidez\njasotzen den bitartean garbitzeko eskakizuna ere luzatzen diogu; eta baita,\nkontrolerako indusketak egitea \u201cezohiko\u201d grafitoak azaldu zireneko guneen ondoan\narkeologia talde independente baten eskutik, modu honetan, antzerako\naurkikuntzarik gertatzen den egiaztatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Iru\u00f1a-Veleiako\ngrafitoek, erromatar garaikoak balira (inork ez du garai horretakoak ez\ndirenaren behin betiko frogarik ezagutarazi), aitzin-euskararen, latinak\nerromantzeetara izandako garapenaren, eta hasierako kristautasunaren ezagutza\ngarrantzitsua eskainiko lukete, beraz berauen antzinatasunari dagokion&nbsp; eztabaida argitzeak, hala nola, haien\nikerketa zientifikoa egiteak eta publikatzeak geure ondare historiko eta\nkulturalarentzako berealdiko garrantzia izan lezake.<\/p>\n\n\n\n<p><em>Sinatzaileak<\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Antonio Rodr\u00edguez Colmenero, Katedratiko Emeritua Antzinako Historian\nSantiago de Compostelako Unibertsitatean<\/p>\n\n\n\n<p>Edward C.\nHarris, MBE, PHD, FSA, Bermudetako Museo Nazionalaren Zuzendari Exekutiboa, Sortzaile Emeritua<\/p>\n\n\n\n<p>Xabier Gorrotxategi Nieto, Arkeologian Doktorea<\/p>\n\n\n\n<p>Luis Silgo, Historian Doktorea Arkeologia espezialitatean<\/p>\n\n\n\n<p>No\u00e9 Villaverde Vega, Arkeologian\nDoktorea aipamen europarrez<\/p>\n\n\n\n<p>Mikel Albisu, Geologia Zientzietan Lizentziatua<\/p>\n\n\n\n<p>Mar\u00eda Pilar Alonso, Hizkuntza eta Komunikazioan Doktorea<\/p>\n\n\n\n<p>Juan Mart\u00edn Elexpuru, Euskal Filologian Doktorea<\/p>\n\n\n\n<p>Roslyn Frank, Iowa (AEB) Unibertsitateko Irakasle Emeritua<\/p>\n\n\n\n<p>Ulrike Fritz, Egiptologoa T\u00fcbingen-go (Alemania) Eberhard Karls\nUniversit\u00e4t-ean <\/p>\n\n\n\n<p>Alicia Satu\u00e9, Filologia Klasikoan Lizentziatua<\/p>\n\n\n\n<p>Miguel Thomson, Zientzilari Titularra Ikerketa Erakunde Publikoetan<\/p>\n\n\n\n<p>Koenraad Van den Driessche, Geologian Doktorea, Geokimikan espezializatua<\/p>\n\n\n\n<p>Patxi Zabaleta, abokatua eta idazlea, Euskaltzaindiko kide<\/p>\n\n\n\n<p>Gasteizen, 2020ko\nabuztuaren 26an<br><\/p>\n\n\n\n<p><strong>La ciencia y\nla sentencia sobre el caso de Iru\u00f1a-Veleia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Con ocasi\u00f3n del reciente juicio y\nsentencia sobre el caso de los hallazgos del yacimiento arqueol\u00f3gico de\nIru\u00f1a-Veleia, se han publicado en los medios noticias que distorsionan\ngravemente la realidad de los hechos. Esta distorsi\u00f3n de la realidad ha\ntraspasado fronteras, lleg\u00e1ndose a publicar en dos peri\u00f3dicos brit\u00e1nicos de\namplia difusi\u00f3n la falsa noticia de que un ge\u00f3logo se hab\u00eda declarado culpable\nde falsificar los grafitos, reconociendo que \u201ctodo el asunto no era m\u00e1s que una\nbroma\u201d (!). Vemos con preocupaci\u00f3n que en el caso de Iru\u00f1a-Veleia algunos\nmedios est\u00e1n incumpliendo con su funci\u00f3n de informar verazmente a la\nciudadan\u00eda. <\/p>\n\n\n\n<p>Con respecto a la sentencia, es\nimportante destacar que reconoce la inexistencia de pruebas contra el principal\nencausado, Eliseo Gil, exdirector de la excavaci\u00f3n, bas\u00e1ndose la condena\nenteramente en indicios, y que el caso judicial sigue sin resolver, pues Gil ha\nrecurrido su condena, solicitando su absoluci\u00f3n. <\/p>\n\n\n\n<p>Pero, aparte de los\nacontecimientos en la esfera judicial, el caso de Iru\u00f1a-Veleia tiene una vertiente\ncient\u00edfica, que gran parte del p\u00fablico desconoce. Y es que lo que ha sido\npresentado en algunos medios como una \u201cburda falsificaci\u00f3n\u201d, es en realidad\nobjeto de una viva y a\u00fan no resuelta controversia entre expertos de diversas\ndisciplinas cient\u00edficas, que sostienen opiniones enfrentadas sobre la\nautenticidad de los hallazgos. Y la realidad de esta controversia se ha puesto\nde manifiesto en la sentencia, donde se afirma que existen \u201copiniones\ncontrapuestas de unos y otros que habr\u00e1n de ser valoradas en el campo de la\nciencia arqueol\u00f3gica, ling\u00fc\u00edstica, epigr\u00e1fica, etc.\u201d y que \u201cexiste controversia\nentre los diferentes expertos que han podido analizar las piezas acerca de su\nautenticidad.\u201d El&nbsp; reconocimiento desde\ninstancias judiciales de la controversia cient\u00edfica en torno a los hallazgos de\nIru\u00f1a-Veleia desmiente, por tanto, el mito de la \u201cunanimidad cient\u00edfica\u201d\nfavorable a la falsedad, difundido en noviembre de 2008 desde el Departamento\nde Cultura de la Diputaci\u00f3n Foral de \u00c1lava (DFA) y que perdura hasta el d\u00eda de\nhoy, alimentado por algunos medios que hacen caso omiso de la realidad. Y la\nrealidad es que numerosos autores en diversos campos (arqueolog\u00eda, epigraf\u00eda,\nling\u00fc\u00edstica, historia, geolog\u00eda, egiptolog\u00eda) han expresado p\u00fablicamente,\nmediante informes, art\u00edculos cient\u00edficos, libros y presentaciones en congresos,\nsus opiniones y argumentos favorables a la autenticidad de los hallazgos de\nIru\u00f1a-Veleia. Y esta controversia no se ve afectada por la sentencia judicial.\nPrimero, porque el caso judicial sigue sin resolverse, y, segundo, porque las\ncuestiones cient\u00edficas deben dirimirse en los foros cient\u00edficos, como revistas\ny congresos cient\u00edficos, no en los tribunales de justicia. Y a esto se refiere\nla sentencia al afirmar expresamente que las opiniones contrapuestas \u201chabr\u00e1n de\nser valoradas en el campo de la ciencia arqueol\u00f3gica, ling\u00fc\u00edstica, epigr\u00e1fica,\netc.\u201d<\/p>\n\n\n\n<p>No queremos ocultar el hecho de\nque la sentencia se basa en los an\u00e1lisis realizados por un perito del Instituto\ndel Patrimonio Cultural de Espa\u00f1a (IPCE) en 36 piezas de Iru\u00f1a-Veleia (de las\nm\u00e1s de 400 halladas en el yacimiento) que interpret\u00f3 como indicativos de\nejecuci\u00f3n o manipulaci\u00f3n recientes de los grafitos grabados en ellas (pese a no\npresentar resultados de an\u00e1lisis efectuados sobre grafitos de control de edad\nindubitada, antigua y reciente, que avalen sus interpretaciones, lo que arroja\nuna sombra de duda sobre sus conclusiones), siendo en base a estas anal\u00edticas\nque el exdirector de la excavaci\u00f3n fue condenado como autor, \u201cpor s\u00ed mismo o mediante\nterceras personas\u201d, de los mismos. Pero tampoco debe omitirse que en ninguno de\nlos otros tres informes sobre an\u00e1lisis f\u00edsicos entregados al juzgado,\nprocedentes de los peritos de la acusaci\u00f3n y de la defensa, as\u00ed como del mismo\nIPCE, se llega a la conclusi\u00f3n de que los grafitos sean falsos. Por lo tanto,\nvemos que en el terreno de las evidencias f\u00edsicas tambi\u00e9n existen discrepancias\nen los peritajes y testimonios judiciales. <\/p>\n\n\n\n<p>Sobre lo que no existen opiniones\ndiscrepantes es sobre la edad de las piezas halladas en Iru\u00f1a-Veleia: su\nprocedencia de \u00e9poca romana, indicada por la dataci\u00f3n estratigr\u00e1fica, que fue\nevaluada favorablemente por dos prestigiosos arque\u00f3logos internacionales, no es\ncuestionada por nadie y es reconocida en la propia sentencia. En cuanto a los\nan\u00e1lisis de car\u00e1cter ling\u00fc\u00edstico, epigr\u00e1fico o f\u00edsico que proponen fechas para\nlos grafitos incompatibles con la dataci\u00f3n estratigr\u00e1fica, han sido\ncuestionadas por diversos expertos, que consideran que son compatibles con la\n\u00e9poca romana. Nosotros creemos que la \u00fanica manera de poner fin a esta pol\u00e9mica\nes a trav\u00e9s de la ciencia. Por ello hacemos un llamamiento a la DFA, que tiene\nla custodia de las piezas, para que aquellas que no formen parte del litigio\n(actualmente centrado solo en 36 piezas cuyos grafitos fueron considerados\nfalsos en la sentencia) sean puestas a disposici\u00f3n de la comunidad cient\u00edfica\npara la realizaci\u00f3n de los estudios pertinentes destinados a determinar la\nantig\u00fcedad de los grafitos, su interpretaci\u00f3n y su publicaci\u00f3n. As\u00ed mismo\nsolicitamos que las piezas de Iru\u00f1a-Veleia que permanecen sin lavar en el Museo\nde Arqueolog\u00eda de \u00c1lava sean lavadas, grabando en video todo el proceso, y que\nse realicen excavaciones de control en las proximidades de los lugares de\nhallazgo de los grafitos \u201cexcepcionales\u201d por un equipo arqueol\u00f3gico\nindependiente, con el fin de comprobar si se reproducen hallazgos\nsimilares.&nbsp; <\/p>\n\n\n\n<p>Los grafitos de Iru\u00f1a-Veleia, en\ncaso de ser de \u00e9poca romana (y nadie ha demostrado fehacientemente que no lo\nsean), proporcionan informaciones novedosas y de gran inter\u00e9s sobre el vasco\nantiguo, la evoluci\u00f3n del lat\u00edn a las lenguas romances y el cristianismo\nprimitivo, por lo que la resoluci\u00f3n de la controversia sobre su autenticidad y\nsu estudio cient\u00edfico y publicaci\u00f3n pueden ser de enorme transcendencia para\nnuestro patrimonio hist\u00f3rico y cultural. <\/p>\n\n\n\n<p><em>Firman el\ndocumento<\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Antonio\nRodr\u00edguez Colmenero, Catedr\u00e1tico Em\u00e9rito de Historia Antigua de la Universidad\nde Santiago de Compostela.<\/p>\n\n\n\n<p>Edward C.\nHarris, MBE, PHD, FSA. Director Ejecutivo Fundador Em\u00e9rito, Museo Nacional de Bermudas.<\/p>\n\n\n\n<p>Xabier\nGorrotxategi Nieto, Doctor en Arqueolog\u00eda<\/p>\n\n\n\n<p>Luis\nSilgo, Doctor en Historia, especialidad Arqueolog\u00eda<\/p>\n\n\n\n<p>No\u00e9 Villaverde Vega. Doctor en\nArqueolog\u00eda con menci\u00f3n europea<\/p>\n\n\n\n<p>Mikel\nAlbisu, Licenciado en Ciencias Geol\u00f3gicas<\/p>\n\n\n\n<p>Mar\u00eda\nPilar Alonso, Doctora en Lenguaje y Comunicaci\u00f3n<\/p>\n\n\n\n<p>Juan\nMart\u00edn Elexpuru, Doctor en Filolog\u00eda Vasca<\/p>\n\n\n\n<p>Roslyn\nFrank, Profesora Em\u00e9rita de la Universidad de Iowa, Iowa City (EE.UU.)<\/p>\n\n\n\n<p>Ulrike Fritz, Egipt\u00f3loga, Eberhard Karls Universit\u00e4t T\u00fcbingen (Alemania)<\/p>\n\n\n\n<p>Alicia\nSatu\u00e9, Licenciada en Filolog\u00eda Cl\u00e1sica<\/p>\n\n\n\n<p>Miguel\nThomson, Cient\u00edfico Titular de los Organismos P\u00fablicos de Investigaci\u00f3n<\/p>\n\n\n\n<p>Koenraad\nVan den Driessche, Doctor en Geolog\u00eda, especialidad Geoqu\u00edmica<\/p>\n\n\n\n<p>Patxi\nZabaleta, abogado y escritor, miembro de Euskaltzaindia<\/p>\n\n\n\n<p>Vitoria-Gasteiz, a 26 de agosto\nde 2020<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hamalau pertsonak sinatzen dute, ia guztiak\u00a0 benetakotasunaren aldeko txostenak ondu dituzten adituak. Lehen bostak arkeologoak dira, horietako lau Euskal Herritik kanpokoak. Iru\u00f1a-Veleia auzia, zientzia eta epaia Iru\u00f1a-Veleiako aztarnategi arkeologikoan egindako aurkikuntzei buruz izandako epaiketa eta oraintsu emandako epaia dela eta, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/08\/26\/iruna-veleia-auzia-zientzia-eta-epaia-hamalau-adituk-sinatutako-agiri-garrantzitsua\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-4988","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4988","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4988"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4988\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4989,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4988\/revisions\/4989"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4988"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4988"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4988"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}