{"id":4951,"date":"2020-08-07T17:21:24","date_gmt":"2020-08-07T16:21:24","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=4951"},"modified":"2020-08-07T17:23:30","modified_gmt":"2020-08-07T16:23:30","slug":"koronabirusa-eta-iruna-veleia-gontzal-mendibil-berrian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/08\/07\/koronabirusa-eta-iruna-veleia-gontzal-mendibil-berrian\/","title":{"rendered":"&#8220;Koronabirusa eta Iru\u00f1a-Veleia&#8221;, Gontzal Mendibil Berrian"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1888\/013\/002\/2020-08-07\/koronabirusa-eta-irua-veleia.htm\">Berria<\/a>. Abuztuak 7<\/p>\n\n\n\n<p>Koronabirusaren  auzi hau inork ez du argitzen, eta, dirudienez, ezta argituko ere.  Hartu dira neurriak, bai, baina ezer ez dago argi, eta dakitenek edota  jakin behar luketenek ez dakite adierazten edota beren ezjakintasunaren  egiak jakinarazi nahi dizkigute. Eta hala gaude, ziurgabetasunak sortzen  digun zalantzapean, esaten digutenarekin konforme izan ala ez izan,  esaten digutena betetzen; horixe delakoan gizakion erantzukizun bakarra.<\/p>\n\n\n\n<p>Gogoan\n dut pandemia hau Txinatik zebilenean baina gure lurralde hauetara \noraindik heltzeko zegoenean, Gorbeiaranzko pasealdi baten, bere burua \nateotzat edo sinesgabetzat duen eta zientziaren balioan bakarrik \nsinesten duen mediku lagun batekin hizketan gindoazela, hara, bromaz non\n niotson: \u00abHau lurtarretatik at legokeen jainkotiar zigorra izan \ndaiteke\u00bb; eta bere erantzuna: \u00abEz ezazu izan zalantzarik inork ez dakien\n eta jakingo ez duen halako zerbaiten aurrean gaudela\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Hemengo \neta hango zientzialariak txertoaren bila ari direla dirudi, zeren, beste\n inork gabe, zientziak argitu beharko duen gaia dugu honako hau, eta \nhalaxe egiaztatu beharko dute bataren eta bestearen ikerkuntzan zein den\n baliogarria. Ziur, azterketa guztien ondoren, erantzun eta ondorio argi\n batera helduko direla. Beharko! <\/p>\n\n\n\n<p>Koronabirusa gauza zahar berria \ndugu: zaharra, historian zehar lehenik ere izan direlako honen antzeko \nizurriteak; berria, inork ez dakielako zein izan den haren sorkuntzaren \narrazoia eta zer egin dezakegun guztiz alboratzeko edo ezabatzeko. \nBeraz, hor ari dira azterketa sakonetako ikerketan. <\/p>\n\n\n\n<p>Eta \nIru\u00f1a-Veleiako aferarekin, gaia guztiz desberdina bada ere, antzeko \nportaera egin izan beharko lukete; batzuek eta besteek, hemengoek eta \nhangoek, ikerketa sakonean aritu eta ondorioak atera. Dirudienez, \negiatzat hartzen dutenen arabera, ez da hala egin. Sententzia atera da, \nbaina zalantzek oraindik ere hor diraute. Eta koronabirusarekin \ngertatzen den bezalaxe, honako honetan ere, guztiok gaude hizketan, \nguztiok jakitunak bagina legez.<\/p>\n\n\n\n<p>\n Nik ez bataz ez besteaz ezer ez dakidanez, nire ezjakintasunetik \ngalderak egiten ditut, eta, galdera horiei adituek izan beharko \nluketenek erantzun argirik ez dietenez ematen, betiko lekuan jarraitzen \ndut, Descartesen pentsaeraren \u00abzalantza metodikoan\u00bb. Descartesek honako \nhau zioen: \u00abZalantza da gauzak argitzeko tresnarik egokiena\u00bb. Ba, halaxe\n gaude, ezer sinistu ezinik bageunde legez, zalantzetan.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta, \nbesteak beste, ostraketetan, \u00abDescartes\u00bb agertu omen da faltsutzat \ndutenen iritzian, \u00abMiskart\u00bb egiatzat dutenenean; nerau ere bigarren hori\n jartzen duelakoan nago, baina zertan gaude? Uste dut metodoak huts egin\n duela honetan guztian, bai ikerkuntzan, bai geroko justiziaren \nepaiketan. Argi eta ondotxo zioen honetaz I\u00f1igo Astizek: \u00abBerandu \ndatorren justizia injustizia da, eta berandututako justizia, ukatutako \njustizia\u00bb. Eta eszeptizismoaz ari zitzaigun Angel Erro ere BERRIAko \niritzi orri hauetan.<\/p>\n\n\n\n<p>Dakiguna da koronabirusak kalte izugarriak \negin dituela, egiten ari dela eta egingo dituela. Eta ba ote daki inork \nIru\u00f1a-Veleiako auzia benetan zertan den? Zeren, iruzurra izan bada eta \nkalte handiak egin baditu, ez bakarrik ekonomikoak, baizik eta asmaketa \neta faltsukeria guztioi helaraztea izan bada haren egitekoa eta epaileek\n hain argi izan balute, egoeratik alde egitearen sententzia izan \ndelakoan nago, eta, hala, bere burua errugabetzat agertzen duen Eliseo \nGilek helegitea jartzera doala argitu zigun.<\/p>\n\n\n\n<p>Beraz, gai hauetaz \naskok eta askok bere zalantzak izatea zilegi dakusat. Epaileen \nerabakiaren ondoren, leku berean jarraitzen du aferak: inor ez konforme,\n eta auzia, hasieran zegoen lekuan eta zalantza berean. Eta interes \nsusmagarrien aurreiritzietan eta guztiarekiko eta guztienganako \nmesfidantzan gauden honetan, zehaztasun filosofiko, teologiko, \nideologiko eta batez ere, erabaki politiko eta ekonomikoaren gainetik, \nzientziak du edo izan beharko du azken hitza, baina halako nahaspilaren \naurrean, neure guztiarekiko sinesgabetasunean, Groucho Marx-ek zioena \ndiot: \u00abMundua geldiarazi dezatela, ni jaistera noa-eta\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Hala ere,\n pentsatzea libre denez, zera ekartzen dut gogora, antzina baten \nEuropako zibilizazio zaharrenean, euskararen jatorriak aztertuz eta bere\n erro sakonetan murgilduz, akaso beste egituraketaren bat izango zutela \ngure aurrekoek. Baina, hau hala balitz, beste eredu eta pentsaera baten \nsartuko ginateke, eta utzi dezagun dena dagoan lekuan, badaezpada ere, \neta munduak segi dezala orain arteko bidetik. Interesen pean gauden \nmundu honetan atzera begiratzeak aurrera ekiteko zerbait onik eta argi \nizpirik ekar ligukeela pentsatzea ez litzateke-eta onuragarria \ndenontzat. Hau mundua hau!<\/p>\n\n\n\n<p>Errealitatea den bezalakoxea da, eta \nproposamen \u00abutopikoak\u00bb gizartea bidegurutzean eta itolarrian aurkitzean \nedo beste irtenbiderik ez ikustean etor litezke. Geroak esan beza, bizi \ndugun egoeran eta datorkigukeenaren aurrean, oraingo egituraren \nnolabaiteko aldaketa beharrezkotzat jotzen den. Beraz, Iru\u00f1a-Veleiaren \naferan ere, nahiz eta agenda akademikoak eztabaida, oraingoz, bertan \nbehera utzi duen, <em>Cogito ergo sum<\/em>. Pentsatzen jarraitzen dugun \nbitartean, ezer ez dago geldi eta aurrera goaz. Ilunpetik argia \nerakartzea zientziari dagokio. Hala bedi! <em>Panta rei<\/em>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Berria. Abuztuak 7 Koronabirusaren auzi hau inork ez du argitzen, eta, dirudienez, ezta argituko ere. Hartu dira neurriak, bai, baina ezer ez dago argi, eta dakitenek edota jakin behar luketenek ez dakite adierazten edota beren ezjakintasunaren egiak jakinarazi nahi dizkigute. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/08\/07\/koronabirusa-eta-iruna-veleia-gontzal-mendibil-berrian\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-4951","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4951","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4951"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4951\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4952,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4951\/revisions\/4952"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4951"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4951"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4951"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}