{"id":4922,"date":"2020-07-23T15:12:50","date_gmt":"2020-07-23T14:12:50","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=4922"},"modified":"2020-07-23T15:13:18","modified_gmt":"2020-07-23T14:13:18","slug":"iruna-veleiako-egia-patxi-zabaleta-sententziaz-naiz-en","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/07\/23\/iruna-veleiako-egia-patxi-zabaleta-sententziaz-naiz-en\/","title":{"rendered":"“Iru\u00f1a-Veleiako egia”, Patxi Zabaleta sententziaz Naiz-en"},"content":{"rendered":"\n
     Iru\u00f1a-Veleian azaldutako idazkunak edo grafitoak benetakoak  direla uste sendoa dugunok egiatik lehen baino hurbilago gaudela  iruditzen zait Gasteizen 2020an emandako bi epaiak eta gero; eta, batez  ere, azken hamar urte hauetan egindako azterketen eta beste aurkikuntzen  ondoren, nahiz itxuraz bestelakorik eman. Iru\u00f1a-Veleiako aurkikuntzen  eztabaida modu zientifikoan erabaki eta ebatzi beharko dela esaten  dugunok egiatik lehen baino hurbilago gaude orain; bereziki, indusketa  haietan aurkitutako ostrakak \u00abpieza edo zati arkeologikoak\u00bb direla  juridikoki finko ezarrita gelditu ondoren. Izan ere, bi epai horietako  bat finkoa da; Escribano jaunaren kasuan emandakoa, hain zuzen ere;  besteari, berriz, helegiteak jarri omen dizkiote. Biak dira aintzat  hartu beharrekoak; bien arteko azterketak baitu agerian jartzen  eztabaida zientifiko baten aurrean gaudela; eta ez lehia juridiko baten  baitan.
Beraz, Iru\u00f1a-Veleiako indusketan azaldutako  idazkunak edo grafitoak dituzten ostraka fisikoak aro erromatar  berantiarreko \u00abpieza arkeologiko autentikoak\u00bb direla juridikoki  ezarritta gelditu da epai finko batean; hau da, ondare publikoko  ondasunak direla, legearen arabera. Aitorpen juridiko tinko horren lehen  ondorioa da \u00abpieza arkeologiko benetako\u00bb horiek haustea, desegitea,  ezabatzea, kaltetzea edo galtzea delitua dela. Arlo honetan urrats  erabakigarria bilakatu da Oskar Escribano Sanz jauna zigortuz  2020-02-03an emandako epaia eta alde guztiek onartuta finkoa bilakatu  zena, 2020-06-08ko epaia ez bezala, azken honi baitzaizkio helegiteak  ipini. 
Horra bada, bi epairen aurrean aurkitzen  gara; bata, laburra eta finkoa; bestea luzea eta hainbat helegite  aurkeztu zaizkiona. Lehenik azpimarratu beharrekoa da aurreneko epaiaren  garrantzi erabakiorra aztarnategiaren benetakotasun orokorraren alde,  izan litezkeen manipulazioak manipulazio edo utzikeriak utzikeria. Horra  nola adibidez, esandako aitorpen juridikoaren arabera, Eliseo Gil  ordezkatzeko izendatu zuten Nu\u00f1ez jaunak \u2013eta izendatu zutenek\u2013 milaka  delitu dituzten eginak Iru\u00f1a-Veleiako aztarnategia   hondea-makinak  sartuta\u2026 balizko \u00abpieza arkeologiko benetakoak\u00bb desegin edo desegiteko  zorian jarri baitzituzten.
Bestalde, 2020-6-8ko  epaiaren helegitean jorratuko diren eztabaida gaiak oso mugatuta eta  zehaztuta gelditu dira. Alde honetatik gogoratu beharra dago, prozedura  hasieran erabilitako argudio filologikoak guztiz baztertu egin direla.  Are gehiago, komunikabide mertzenarioek Iru\u00f1a-Veleiako aurkikuntzak  barregarri utzi nahian barreiatzen zuten gezur pila hura ere \u2013\u00abDescartes  edo Inri\u00bb bezalako asmakeriak- funtsik gabeko bigarren maila batera  jaitsi dituzte eztabaida juridikoan. Arabako Diputazioak sortutako  ustezko adituen batzorde antzu hura eta ertzaintzaren jokabideak  zaharkituak, mailarik gabeak eta irrigarriak gelditzen dira  Sententziaren irakurketan. Arabako Diputazioa bera, erakunde bezala,  ardura gutxikoa eta jokabide kaltegarrien erantzule gelditu liteke.
Sententzia  kondenatzailea da; bai. Sententziak zigortu egiten ditu Gil eta Cerd\u00e1n  jauna; bai. Sententziaren laburpena da aztertu diren 34  ostraka edo  \u00abpieza arkeologiko benetakoetatik\u00bb 31 faltsutuak edo manipulatuak izan  zirela eta zehazki manipulazio hori garbiketako prozesuan gertatu zela,  erantzulea Eliseo Gil delarik, nahiz bere eskuhartze zuzenaren frogarik  ez egon\u2026 Zergatik dira faltsuak 31 ostraka horietan dauden grafitoak?  Espainiako Kultur Ondareko Institutuak eta Espainiako Ondasun Kulturalen  Kontserbazio eta Errestaurazioko Eskola Gorenak esan dutelako. Eta  kito. Faltsuketaren egiletza edo autoretza Eliseo Gili leporatzeko,  berriz, ez dago prozedura osoan argudio bat bakarrik; ez zuzenik eta  ezta zeharkakorik ere, sententziak berak aitortzen duen bezala argi eta  garbi. Horregatik, erantzukizuna Eliseo Gili leporatzeko 11 \u00abindizio\u00bb  edo aztarna garatzen ditu sententziak; eta garapen hori da oraindik  finkoa ez den sententzia honen hezurdura eta argudiaketa nagusia; baina  egiazki hezurdura eta argudiaketa ahula. Eta garapen zabar horren  ondorioz bihurtzen da sententziako aditu, lekuko eta oinarri  erabakigarria Espainiako Kultur Ondareko Institutuko txostenen egilea,  Jose Vicente Navarro Gasc\u00f3n delakoa alegia. Besteak beste, Navarro jaun  hori da faltsutzeak oso \u00abburdoak\u00bb direla esan zuena, aditu txar guztiek  zerbait sakonki arbuiatu ezin dutelarik, estalkitzat edo aitzakitzat  bota ohi izaten duten bezala.    
Orain zein da  egoera? Inoiz erabili behar ez zen epai bideak bere bidaia bukatuko du;  nahiz, jakina, ezin dugu itxaro berez zientifiko peto-petoa den arazo  bat ebazpen juridiko baten bitartez gainditzerik eta bukatzerik. Baina  halere eta ustekabean, hartutako bide juridiko okerrak aurrerapen eta  aldaketa on bat ekarri du jada; hau da, Iru\u00f1a-Veleian aurkitutako  idazkun, grafito edo marrazkiak dauzkaten euskarriak, \u2013zeramika, horma  puska, hezur, adreilu, lur gotortu edo \u00abterra sigilata\u00bb edo direnak  direlakoak- \u00abpieza arkeologiko benetakoak\u00bb direla. Ondorioz, ondasun  publikoak dira. Eta hala direnez gero, zaindu eta aztertu egin beharko  dituzte erakundeek, Arabako Diputaziotik hasita\u2026 Nahiz eta jakin,  badakigun kulturen arteko dema, lehia eta borroka ukatzen duten ustezko  jakintsu, tertuliano eta komunikabideek Iru\u00f1a-Veleiako grafito guztien  faltsutasun osoa eta orokorra ondorioztatu nahiko luketela horrelakorik  esaten ez duen sententzia honetatik. Zer egin beharko litzateke orain?  Zein da erakunde eta aginte publikoen betekizuna? Zoritxarreko bidai  juridikoa bukatu arte itxoin beharra al dago? Delitu egingo ote lukete  gaur egun erakundeetako ordezkariek Iru\u00f1a-Veleian aurkitutako eta  pilatuta dauden \u00abpieza arkeologiko autentikoak\u00bb ez balituzkete zaindu  eta aztertuko?    
Epe laburrean Euskal Herriko  erakundeek -Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak- hartu beharko lukete  erabaki zehatz eta ezinbesteko bat: Garbitu gabe 20 kutxatan gorderik  dauden ehunka ostraka edo \u00abpieza arkeologiko autentikoak\u00bb katalogatzea  eta garbitzea; zeregin hori nazio-arteko benetako (eta ez gezurrezko)  adituei emanez. Horrela gaindituta geldituko litzateke betiko oraindik  finkoa ez den 20-06-08ko sententzian erabakigarria eta zentrala den  balizko susmoak; zera, faltsutzeak piezak garbitzeko garaian eginak  direla. 
Epe luzera, berriz, aztarnategiko indusketa  berriro martxan jartzen denean, \u2013gizaldi honetan edo hurrengoan izanik  ere\u2013 argituko da dena\u2026 Bitartean berriro hondea-makinek ez baldin badute  zeharo euskal eta zehazki arabar kultur aberastasun hau birrintzen.  Ezin da ahaztu 2003an euskal hiria den Iru\u00f1eko erdi-erdian, Gaztelu  Enparantzan alegia, munduan bakarra zen bi erlijio monoteisten hilerri  bateratua, gehi ustekabeko terma erromatarrak, gehi Vaskoien hiriko  aztarnak zabortegira eraman zituztela. Zenbat balio zuen hark  Nafarroarentzat? \u00abEneko Aritzaren Hilobia\u00bb izeneko nobelan deitoratzen  dudanez, ezin jakin. Iru\u00f1a-Veleiakoa ere, ezin jakin. 
Sententziak  sententzia, batzuen batzuk faltsuketa orokor eta osoa idazkunen  ezinezkoa dela pentsatzen jarraitzen baitugu. Are gehiago, indusketako  garaian harantz eta honantz zebiltzan guztien esku-hartzerik gabe. Eta  oraindik are gehiago, balizko eta ustezko faltsuketak egin ziren  garbitegiko inor salaturik ez dagoelarik. Denborak jarriko du bakoitza  bere tokian.
              <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"