{"id":4880,"date":"2020-07-10T16:29:15","date_gmt":"2020-07-10T15:29:15","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=4880"},"modified":"2020-07-10T18:42:49","modified_gmt":"2020-07-10T17:42:49","slug":"iruna-veleiako-grafitoak-eta-ulergarritasuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/07\/10\/iruna-veleiako-grafitoak-eta-ulergarritasuna\/","title":{"rendered":"Iru\u00f1a-Veleiako grafitoak eta ulergarritasuna"},"content":{"rendered":"\n<p>Sarrera honek badu lotura aurrez Waserren liburuaz egin ditugunekin: <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/06\/09\/suitzan-1610ean-argitaratutako-euskerazko-hiztegiaren-azterketatxoa-1\/\">bat<\/a>, <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/06\/12\/suitzan-1610ean-argitaratutako-euskerazko-hiztegiaren-azterketatxoa-2\/\">bi <\/a>eta  <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/07\/09\/suitzan-1610ean-argitaratutako-euskerazko-hiztegiaren-azterketatxoa-3-euskeraren-ustezko-egonkortasunaz-gogoetan\/\">hiru<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Waserren liburua erosi duen Mintzoa Argitaletxeko Aritz Otazuk zera dio &nbsp;<a href=\"https:\/\/www.kulturklik.euskadi.eus\/albistea\/2020\/06\/08\/aritz-otazu-1610ean-hitz-egiten-zen-edozein-hizkuntza-ez-da-orain-hitz-egiten-den-bera-baina-euskararekin-baietz-ikusi-dugu-\/z12-detalle\/eu\/\">Kulturklik<\/a> atariak egiten dion elkarrizketan: &#8220;1610ean hitz egiten zen edozein hizkuntza ez da orain hitz egiten den bera, baina euskararekin baietz ikusi dugu&#8221;. <\/p>\n\n\n\n<p>Titularra da, eta berak ere badaki hori ez dela guztiz horrela, baina Otazu ez da izan bakarra hiztegiak egungo euskara batukoarekin duen antza azpimarratzen. Izan ere, M. Siculoren eta Vulcanius-Waserren hiztegiei begirada bat ematea aski da hitzen % 95a gaur ere erabiltzen ditugula konturatzeko, eta diferentzia apurrak ortografikoak direla, eta erratak edo gaizkiulertuak, konprenigarriak, bestalde, hitz-zerrenda hauek argitaratu zituztenak euskararik ez zekitelako.<\/p>\n\n\n\n<p> XVI. mendeko hauen garaikideengana joaten bagara, ikusiko dugu Lazarraga eta Etxepare ere ondo ulertzen direla, hurrengo mendeko Axular eta enparauak bezala; noski, badira heldu ez zaizkigun hitz banaka batzuk, eta gramatikaren arloan aoristoa bezalako aditz-denborak eta abar. Beste hainbeste esan daiteke aurreko mendeetako lekukotasun apurrei begiratuta.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta gauza jakina den bezala, Erdi Aroko hitz-zerrendarik esanguratsuena beste erdaldun batek utzi digu, Aymeric Picaud erromes pikardiarrak 1132an, <em>Codex Calistinus<\/em> delakoaren V. liburuan:<\/p>\n\n\n\n<p>\u201cDeum uocant <strong>Urcia<\/strong>, Dei genitricem <strong>Andrea Maria<\/strong><em>, <\/em>panem <strong>ogui<\/strong>,\nuinum <strong>ardum<\/strong>, carnem <strong>aragui<\/strong>, piscem <strong>araign<\/strong>, domum <strong>echea<\/strong><em>,<\/em>\ndominum domus <strong>iaona<\/strong>, dominam <strong>andrea<\/strong>, ecclesiam <strong>elicera<\/strong>,\npresbiterum <strong>belaterra<\/strong>, quod interpretatur pulcra terra, tricticum <strong>gari<\/strong>,\naquam <strong>uric<\/strong>, regem <strong>ereguia<\/strong>, sanctum Iacobum <strong>Iaona domne<\/strong> <strong>Iacue<\/strong>&#8230;\u201d<\/p>\n\n\n\n<p>Ikusten denez, hamabost hitz gaur ere berdintsu esaten direnak, nahiz eta ia bederatzi mende igaro. Garbi dago &nbsp;<em>belaterra<\/em> erromesak gaizki jasotako hitza dela, <em>bereterra<\/em> (<em>presbiterum<\/em> beharrean \u2018meza-mutil\u2019, \u2018monagillo\u2019 esan nahi duena) entzun eta <em>\u201cbella terra\u201d<\/em> ulertu zuela; hortik letorke egiten duen&nbsp; interpretazio xelebrea. Beste pare bat berba (<em>elicera, uric<\/em>) deklinatuta eta gutxi gora behera jasota daude, harritzekoa ez den gauza euskararik ez jakinda.<\/p>\n\n\n\n<p>Beste mila urte atzera egiten badugu I. eta II. mendeko pertsona eta jainko-jainkosa izenak aurkituko ditugu epigrafian; Akitanian, Nafarroan eta Sorian batez ere, baina ez bakarrik: <em>Aberri, Agirseni, Aherbelste, Andere, Anderexo, Arpenno, Arixo, Artahe, Astoilun, Basaerte, Belex, Belexco, Belsco, Bihoscin, Eihar, Fago, Gar, Gisoncon, Haurce, Herauscorritse, Ibarra, Iluna, Ilumber, Ivilia Larrahe, Leherenno, Selatse, Nescato, Neureseni, Sembe, Sesenco, Umme Sahar, Urde\u2026<\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Hauetako gehientsuak ere ongi ulertzen dira\nlatinezko esaldietan egon arren. Honek guztiak euskara inguruko beste hizkuntza\nbatzuk baino gutxiago aldatu dela pentsatzera eramango gintuzke, egonkorragoa\ndela, zalantzan jarri izan dena zenbaiten aldetik, hasieran esan dugun bezala<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Iru\u00f1a-Veleiako grafitoetako hiztegia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\u201cIru\u00f1a-Veleian\nagertzen den euskara ia-ia euskara batua da, dena ulertzen da. Eta hori\nezinezkoa da, garai hartako euskara orain ulertu ere ez genukeelako egingo,\nasko aldatu delako\u201d. Hauxe izan da zenbait faltsisten lelo kutuna.<\/p>\n\n\n\n<p>Behean osatu dugun koadroan, ezkerreko zutabean jarri ditugu egungo euskaran&nbsp; (batuan, nahi bada) berdinak diren hitzak, ortografia gorabeherak kontuan hartu gabe. Eskuinekoan, ezberdin esaten edo idazten direnak, Zutabe honetako gehienak ere ulergarriak zaizkigu, nahiz eta horietako mordoxka batez zalantzak ditugun, eta hortik jarri dizkiegun galdera-ikurrak.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-gallery columns-1 is-cropped wp-block-gallery-1 is-layout-flex wp-block-gallery-is-layout-flex\"><ul class=\"blocks-gallery-grid\"><li class=\"blocks-gallery-item\"><figure><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"603\" height=\"782\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2020\/07\/koadroa-ulertu.png\" alt=\"\" data-id=\"4881\" data-full-url=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-content\/uploads\/sites\/18\/2020\/07\/koadroa-ulertu.png\" data-link=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?attachment_id=4881\" class=\"wp-image-4881\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/files\/2020\/07\/koadroa-ulertu.png 603w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/files\/2020\/07\/koadroa-ulertu-231x300.png 231w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/files\/2020\/07\/koadroa-ulertu-592x768.png 592w\" sizes=\"auto, (max-width: 603px) 100vw, 603px\" \/><\/figure><\/li><\/ul><\/figure>\n\n\n\n<p>Iturriak: <a href=\"http:\/\/sos-veleia1.wikidot.com\/arqueologia:arqueologia\">Ostracabase<\/a>, <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/liburua-i-vko-euskarazko-grafitoak\/\">I-Vko euskarazko grafitoak<\/a>, <a href=\"https:\/\/iru\u00f1aveleia.eu\/\">Geostraka<\/a><\/p>\n\n\n\n<p>Irakurlearen esku uzten dugu taula honen xehetasunak interpretatzea, baina ezin gauza batzuk nabarmendu gabe utzi:<\/p>\n\n\n\n<p>1.- Euskara\nbatuaren oso antzekoa dela eta dena ulertzen dela dioten horiek, bietako bat,\nedo ikaragarri dakite eta ez dute beren jakinduria partekatu nahi, edo ez\ndituzte behar bezala irakurri eta ez dakite zertaz ari diren.<\/p>\n\n\n\n<p>2.- 34 hitz agertzen dira ezkerreko zutabean, eta 38 eskuinekoan. Beraz, ez da euskara batua I-V-koa. Gehiena ulertzen dugula uste dugu, baina 12 galdera-ikur jarri ditugu, eta gehiago ere jar genitzakeen, hainbat hitz utzi baitugu kanpoan ez dakiguako euskarazkoak diren ala ez.<\/p>\n\n\n\n<p>3.- Zalantzarik ez euskara aldatu dela azken bi mila urtean, eta asko gainera; baina ematen du ulertzeko gai izango ginatekeela orduko euskara, behintzat hori iradokitzen digute ezagutzen ditugun datu apurrek (hilarri eta aldareetako epigrafia, I-V\u2026). Nahiz eta&nbsp; aitortu behar den hain datu gutxirekin ezin dela ondorio borobilik atera.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Euskararik ez dakien norbaitek idatzi ahal dezake horrelakorik?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bi urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote  Eliseo Gili  &#8220;grafitoak faltsutzeagatik&#8221;, bera izan da horregatik zigortutako bakarra. Gauza jakina da Eliseok ez dakiela euskaraz. Zentzun minimoa duen edozeinek lehenik egin behar lukeen galdera: euskaraz ez dakien batek asmatu eta idatzi ahal ditzake euskarazko testu horiek?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sarrera honek badu lotura aurrez Waserren liburuaz egin ditugunekin: bat, bi eta hiru Waserren liburua erosi duen Mintzoa Argitaletxeko Aritz Otazuk zera dio &nbsp;Kulturklik atariak egiten dion elkarrizketan: &#8220;1610ean hitz egiten zen edozein hizkuntza ez da orain hitz egiten den &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/07\/10\/iruna-veleiako-grafitoak-eta-ulergarritasuna\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-4880","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4880","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4880"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4880\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4886,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4880\/revisions\/4886"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4880"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4880"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4880"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}