{"id":4859,"date":"2020-07-02T15:50:26","date_gmt":"2020-07-02T14:50:26","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=4859"},"modified":"2020-07-02T15:51:24","modified_gmt":"2020-07-02T14:51:24","slug":"iruna-veleiako-sententzia-tomas-elortza-ugarte-argia-digitalean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/07\/02\/iruna-veleiako-sententzia-tomas-elortza-ugarte-argia-digitalean\/","title":{"rendered":"&#8220;Iru\u00f1a-Veleiako sententzia&#8221;, Tomas Elortza Ugarte Argia digitalean"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/albistea\/iruna-veleiako-sententzia\">Argia<\/a>. Lau  hilabete dira Iru\u00f1a-Veleia auziaren inguruko epaiketa burutu zela eta  berriki jakin dugu sententzia. Egunkari, irrati eta telebistetan era  honetako titularrak irakurri edo entzun ditugu: \u201cEpaiketa, sententzia,  grafito faltsuak, zigor eskaera, isunak, kartzelara ez\u2026\u201d. Zer esanik ez,  sententzia honek askoren gogoa asebeteko zuela eta beste batzuena  zapuztu (nirea, horien artean).<\/p>\n\n\n\n<p>Zoritxarrez, hitz hauek Iru\u00f1a-Veleiarekin nahasita ikusi ditugu \naspalditxotik, hamaika urtetik hona! Berez, Iru\u00f1a-Veleia ez zen auzi \njudiziala, 1994tik zetorren indusketa arkeologiko soil bat beterik ez, \neuskal historiaurrearekin, euskararekin, latinarekin, kristautasunarekin\n \u2026 zerikusia zuena. Baina han agertutako grafito ezohiko batzuk faltsuak\n ote ziren zurrumurruak zabaldu ziren, zabaldu eta indartu, harik eta \n2009an Arabako Foru Aldundiak indusketagunean lanean ari ziren Lurmen \nenpresa, zuzendari eta langile guztiak barne, kanporatu eta kereila \njarri zuen.<\/p>\n\n\n\n<p>Auzia argitzeko bi bide proposatu ziren, baina bat inposatu, \nepai-bidearena. hamaika urtez, Arabako Foru Aldundiak ahaleginak eta bi \negin ditu bere postura inposatzen, faltsuketa bat egon zela frogatu \nnahian: EHUko katedradun batzuen txostenak, estatu mailako bi erakunde \n(IPCE eta ESCRBC), bi txosten grafologiko, Ertzaintzaren sei urteko lana\n eta 700 orrialdeko txosten poliziala, Eitbren eta hedabideen \nkonplizitatea (salbuespen gutxi batzuekin), dirutza handiak, alderdi \npolitikoen axolagabekeria eta Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde\n eta unibertsitateen isiltasunarekin kontatuz\u2026 Eta hala ere Aldundiak \nbultzaturiko epaiketak ez du lortu faltsutzailea nor izan den jakitea, \nez du lortu faltsuketa noiz-non-nola burutu zen frogatzea. Ridikulu \nitzela!!! Porrot honen ondoren normala izango zen epaileak beste bide \nbat proposatzea auzia argitzeko. Bai zera!<\/p>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\"><p>&#8220;Faltsutzailea nor den jakin ez \narren, grafitoak faltsuak omen dira. Epaiketa aurretik 476 ziren \nfaltsuak, epaiketan bertan 291 eta sententziaren ondoren 36 dira. Eta \ngainontzekoak?&#8221;<\/p><\/blockquote>\n\n\n\n<p>Non eta noiz galderen inguruan zehaztasun batzuk egin nahi nituzke. \nEgia da grafito gehienak piezak garbitzerakoan agertu zirela eta hortik \nondorioztatu dute han faltsutzen zirela. Egia jakiteko bi bertsioak \nentzun omen behar dira, eta Lurmen enpresako zuzendari ordea izan zen \nIdoia Filloy arkeologoak ematen duenaren laburpentxo bat ekarriko dut: \n\u201cGrafito gehienak garbitzeko unean identifikatzen dira\u2026 Material \narkeologikoa zikin edo oso zikin ateratzen da lurpetik, segun eta \nmaterialaren konposizioa nolakoa den\u2026 Zerbait berezia nabarituz gero \ngarbiketa mekaniko bat egiten zaio<em> in situ <\/em>eta koordenatu \negiten da\u2026 Estratu bereko piezak batera gordetzen dira, identifikatuta\u2026 \nLeku batean pieza asko agertzen direnean ez dira garbitzen leku horren \nindusketa bukatu arte\u2026 Piezak txikiak izaten dira\u2026\u201d (Ostrakabase.com; \ngaian sakondu nahi duenak zer ikasi ugari aurkituko du hemen). Eta baten\n batek ustezko faltsuketak di-da batean egin daitezkeela pentsatzen \nbadu, har ditzala zeramika, hezur, adreilu eta beira puskak eta proba \negin dezala, 400dik gora direla kontutan hartuz.<\/p>\n\n\n\n<p>Goian aipatutako beste bidea, bigarrena, Lurmenek hasieratik \nproposatu eta Iru\u00f1a-Veleia Argituk bere Manifestuan jasotakoa da eta \nhonela dio: \u201c1) Piezen lagin bat Arkeometrian adituak diren Europako \nlaborategietan aztertzea. Gure ustez, hiru laborategi ezberdinetan egin \nbeharko lirateke analisiak, kasu berezietako protokolo zorrotzak \nezarriz. 2) Parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek \nindusketa kontrolatuak egin ditzatela Lurmenek grafitoen agerlekutzat \nseinalaturiko lekuen inguruetan\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Bide hau oztopatua, boikotatua eta isilarazia izan da hasieratik, \nnahiz eta euskal kulturan eta beste arlo batzuetan ezagunak diren 140 \npertsonak babestu beren sinadurarekin. Aipatu behar da erakunde batek \nere (bakarrak!) ez duela aldarrikatu epai bidea ez baizik eta bide \nzientifikoa hartu behar dela, nork eta Euskararen Gizarte Erakundeen \nKontseiluak. Duela 10 urte froga bat ere egin nahi izan zen \nIngalaterrako laborategi espezializatu batekin: grafito batzuen \nazterketa arkeometrikoa egin ahal zuten galdetu zitzaien eta baita \naurrekontua eskatu ere. Baiezkoa erantzun zuten eta aurrekontua bidali \nzuten: 10.000 euro. Pertsona batzuk prest agertu ziren laborategiak \neskatzen zituen 10.000 euroak biltzeko. Baina grafitoak Aldundiaren \neskutan zeudenez, proposamena egitera joan zirenean\u2026 ezezko borobila, \nhainbat aitzaki merke jarrita. Gutxienez, zientzia aldetiko ikuspegi \nserio bat izango genuen.<\/p>\n\n\n\n<p>Sententziaren beste puntu batera itzuliz, faltsutzailea nor den jakin\n ez arren, grafitoak faltsuak omen dira. Epaiketa aurretik 476 ziren \nfaltsuak, epaiketan bertan 291 eta sententziaren ondoren 36 dira. Eta \ngainontzekoak? Jakin ez, linboren batean egongo dira. Zer gutxi jakin \ndugun hedabideetatik benetakoak diren-daitezkeenei buruz. Adibidez, \nsententziak zera dio, hitzez hitz, ustezko RIP jartzen duen grafitoari \nburuz (13.359 zenbakidun grafitoa): \u201c<em>\u2026 resultando que, al tratar \ndicha pieza, la restauradora Paloma L\u00f3pez Sebasti\u00e1n pudo comprobar que \nen la misma no pone RIP a pesar de parecerlo a simple vista, y a \ndiferencia de lo que han manifestado otros expertos, incluyendo los \nperitos cal\u00edgrafos de la acusaci\u00f3n particular<\/em>\u201d (142. o.). Edota \nDiputazioko zaharberritzaileek aurkitu zutenari buruz (2.371 \nzenbakiduna, usoa eta galburua). Berria egunkariak ere beste baten \nargazkia (12,799, galburua) zekarren ekainaren 11ko alean \u201cikerketek \nbenetakotzat jo duten pieza bat\u201d azalpenarekin.<\/p>\n\n\n\n<p>Epai-bide hau antzua izan da. Proba egin dezagun laborategiekin \n(arkeometria, C14, isotopoak, termolumineszentzia, analisi fisiko eta \nkimikoak\u2026); egin bitez indusketa kontrolatuak arkeologo inpartzialekin \n(oraindik indusketagunearen %90 induskatu gabe dago); lege kontuetan \nadituak direnek aztertu dezatela epaiketa honetan alde biek aukera \nberdina izan duten, eta ea Eliseori \u2018omisio delitua\u2019 eta \u2018<em>autor\u00eda mediata<\/em>\u2019\n aplikatzea bidezkoa izan den; euskalariek, latin arruntaren \naztertzaileek eta historiagileek ere badute lana\u2026 Norberak ere saiakera \nbat egin dezake handik eta hemendik informazioa bilduz eta norbere \niritzia osatuz.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta\u2026 otoi, arren, mesedez eta faborez ez ditzatela grafitoak desegin!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Argia. Lau hilabete dira Iru\u00f1a-Veleia auziaren inguruko epaiketa burutu zela eta berriki jakin dugu sententzia. Egunkari, irrati eta telebistetan era honetako titularrak irakurri edo entzun ditugu: \u201cEpaiketa, sententzia, grafito faltsuak, zigor eskaera, isunak, kartzelara ez\u2026\u201d. Zer esanik ez, sententzia honek &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/07\/02\/iruna-veleiako-sententzia-tomas-elortza-ugarte-argia-digitalean\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-4859","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4859","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4859"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4859\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4861,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4859\/revisions\/4861"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4859"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4859"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4859"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}