{"id":4820,"date":"2020-06-24T17:23:59","date_gmt":"2020-06-24T16:23:59","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=4820"},"modified":"2020-06-25T10:21:17","modified_gmt":"2020-06-25T09:21:17","slug":"sententzia-5-epaileak-hamaika-faltsutasun-zantzu-seinalatzen-ditu-sententzian-eta-frogarik-batere-ez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/06\/24\/sententzia-5-epaileak-hamaika-faltsutasun-zantzu-seinalatzen-ditu-sententzian-eta-frogarik-batere-ez\/","title":{"rendered":"Sententzia (5). Epaileak hamaika faltsutasun-zantzu seinalatzen ditu sententzian, eta frogarik batere ez"},"content":{"rendered":"\n<p>Epailea ondo hasten da oinarriak jartzen: \u201c<em>No pueden confundirse los indicios con las sospechas. Para enervar la presunci\u00f3n de inocencia debemos contar con indicios probados y no con meras &#8220;probabilidades&#8221; de que el hecho haya ocurrido como se\u00f1ala la acusaci\u00f3n. Una prueba indiciaria ha de partir de unos hechos (indicios) plenamente probados, pues no cabe evidentemente construir certezas sobre la base de simples probabilidades.\u201d <\/em>(85. o.).<\/p>\n\n\n\n<p>Baina berehala konturatzen gara printzipioen adierazpen hau erretorika hutsa dela. Hamaika \u201c<strong>indicio probatorio<\/strong>\u201d zerrendatzen ditu (sententziaren 98-100 o. ikus daitezke, eta <a href=\"https:\/\/www.amaata.com\/2020\/06\/sentencia-del-caso-iruna-veleia.html#more\">Ama Atan<\/a>). Horietako gehienak ez dira <em>indicio<\/em> izatera ere heltzen, eta gutxiago <em>probatorio<\/em>. Hona hemen labur-labur:<\/p>\n\n\n\n<p>1) Eliseo Gilek zuela aztarnategiraren ardura osoa; 2 eta 3) Zenbait material kanpoan egon zela hainbat hilabetez garbitu aurretik; 4) Eliseoz gain beste batzuek ere bazituztela aztarnategiko giltzak; 6 eta 8) arkeologo batzuek oharterazi ziotela Eliseori lan-metodoa aldatzeko, trazabilitatea bermatu ahal izateko (gezurra, epaiketan garbi geratu zen bezala), baina ez zutela aldatu eta aurkikuntzarik dokumentatu argazki eta abarren bidez; 7) Oscar Escribanok grafito bat egin zuela eta berehala broma bat zela aitortu, eta hala ere lanean jarraitu zuela; 9) Eliseo Gilek prentsaurrekoan aurkeztu zituela grafitoak, eta horren ondorioz eztabaida handia sortu zela adituen artean (mundu guztiak dakiena isiltzen du: EHUko hiru katedratikok bermatu zutela aurkikuntza; Kn\u00f6rr, Gorrochategui eta Santos-ek); 10 eta 11) Ez zitzaiola Cerdani txostenak egin izanaren agiririk eskatu;\u00a0 ez dagoela Cerdanek Frantzian egin omen zituen analisien frogarik.<\/p>\n\n\n\n<p>Zantzu oso <em>probatorioak<\/em>, bai\njauna! Zantzu gisa pisu apur bat lukeen bakarra 5.a izan liteke, grafito\ngehienak garbitokian ikusi zirela lehenengoz, alegia, pieza gehienen\ntrazabilitatea ez dagoela frogatuta, hau da, pieza lurretik atera eta museo-zainen\neskura heldu bitarteko bidea ez dagoela behar bezala dokumentatuta argazki\nbidez eta abar. Lurmenek askotan esplikatu du milaka pieza agertzen zirela\nindusketan, eta katalogatzeko orduan protokolo bati jarraitzen ziotela, eta haren\narabera guztiz normala zela piezak garbitu arte grafitoa ez ikustea, lokatzaz\neta kostraz&nbsp; estalita agertu ohi\ndirelako. Ikusiak ikusi, egia da gauzak askoz hobeto egin zitezkeela, baina 2005-2006an\nnork pentsatu behar zuen horrelako txolopote bat sor zitekeenik aztarnategi\nbatean?<\/p>\n\n\n\n<p>Nolanahi ere, trazabilitatea bermatua ez egoteak ez du pieza bat faltsu bihurtzen edo eta Eliseo faltsutzaile. Arkeologia museoetan grafito asko&nbsp; ikusten dira, baina inoiz ez lurretik irten diren uneko argazkia. &nbsp;Honek susmagarri bihurtzen al ditu? Hauxe bera galdetu genion Oiaso Museoko zuzendariari (ordukoari) duela urte batzuk, eta ez zuen jakin zer erantzun.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eta benetakotasun zantzuak,\nzer?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Benetakotasun zantzuak bilatzen hasita, beste hamaika aurkitu daitezke erraz asko. Epaile justu batek ez ditu aintzat hartu behar akusatuari kalte egiten dioten zantzuak soilik, mesede egiten diotenak ere baloratu behar ditu. Bistan da ez duela hori egin. Ertzaintzak ere gauza bera egin zuen instrukzio fasean. &nbsp;Epaiketan ertzain arduradunari galdetu zitzaionean zergatik ez zituzten kontuan hartu, eurei faltsutasun-zantzuak bakarrik ikertzeko eskatu zietela erantzun zuen. Eta lasai geratu zen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Epailea ondo hasten da oinarriak jartzen: \u201cNo pueden confundirse los indicios con las sospechas. Para enervar la presunci\u00f3n de inocencia debemos contar con indicios probados y no con meras &#8220;probabilidades&#8221; de que el hecho haya ocurrido como se\u00f1ala la acusaci\u00f3n. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/06\/24\/sententzia-5-epaileak-hamaika-faltsutasun-zantzu-seinalatzen-ditu-sententzian-eta-frogarik-batere-ez\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-4820","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4820","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4820"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4820\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4824,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4820\/revisions\/4824"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4820"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4820"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4820"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}