{"id":4805,"date":"2020-06-22T15:55:55","date_gmt":"2020-06-22T14:55:55","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=4805"},"modified":"2020-06-24T16:00:30","modified_gmt":"2020-06-24T15:00:30","slug":"julen-diaz-de-argoteren-gutun-iraingarria-alean-eta-jose-antonio-villarren-erantzuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/06\/22\/julen-diaz-de-argoteren-gutun-iraingarria-alean-eta-jose-antonio-villarren-erantzuna\/","title":{"rendered":"Julen Diaz de Argoteren gutun iraingarria Alean eta Jose Antonio Villarren erantzuna"},"content":{"rendered":"\n
“Argitu du<\/strong><\/p>\n\n\n\n
Argitu  da, behingoz, gehienok pentsatzen genuena: ostrakak faltsuak zirela.  Luzea izan da prozesua, 14 urte ustezko grafitoak aurkitu zituztenetik  eta 11 urte faltsukeria horiek judizializatu zirenetik.<\/p>\n\n\n\n
Nahiz eta \ngutxiengo batek debatea \u00abzientifikoa\u00bb zela irudikatu nahi zuen, \nzientziaren munduan ez zegoen inolako eztabaidarik: ez arkeologian, ez \nhistorian, ez filologian ezta kimikan ere, Espainiako Kultur Ondarearen \nInstitutuaren informeak argi utzi zuenez.<\/p>\n\n\n\n
Lehenik eta behin, \nazpimarratu nahi dut Euskal Herrian sekten jokabideen antzekoak dituen \ntalde bat jaio zela gai hau baliatuz, martiri bat zutelarik irudi gisa: \nVeleiberrak. COVID-XIX<\/em> jarri izan balu ostrakaren batean oraindik\n \u00abfroga arkeometrikoak\u00bb eskatuko zituzten, haientzat haien \u00abegia\u00bb eta \nhaien \u00abzientzia\u00bb baitira benetakoak, soilik.Publizitatea<\/p>\n\n\n\n
Urte\n luzez presiorako estrategiarekin ibili dira, fraude hau salatu zutenak \nmehatxatuz, zientzialarien lana desprestigiatuz, arkeologoen \nprofesionaltasuna kolokan jartzen saiatuz… Baina, zientzialari horiei \nesker, gehienok argi izan dugu hau faltsifikazio zatar bat besterik ez \nzela: ez zela posible pieza bakar bat ere in situ<\/em> aurkitu izana, ez zela posible hasperenik ez agertzea, Nefertiti<\/em> izen horrekin idatzita ateratzea, eta abar eta abar (200 bat, argiago esateko).<\/p>\n\n\n\n
Baina\n hau ez da egun batetik bestera gertatu. Eliseoren defendatzaileak ere \nkonturatu ziren gauza batzuk defendaezinak zirela: hasieran mundu \nguztiak Descartes<\/em> irakurtzen zuen pieza batean, baina terraplanismoaren magiaz hitz hori Miscart<\/em> izatera pasa zen. Berdina gertatu zen denok<\/em> hitzarekin, Denos<\/em>\n izatera pasa baitzen. Iru\u00f1a-Veleiako aztarnategiko garbitze-gelako \nteknika bera erabili zuten, aurretik ezberdina zen gauza bat haiek \nizatea nahi zutena bihurtuz.<\/p>\n\n\n\n
Batzuk Atapuercaz hitz egiten zuten, \nVaticano-EHU-Euskalduntze Berantiar konfabulazio bat zelarik, baina argi\n geratu da Atapuercaz baino gehiago Zubialdez hitz egin beharko \ngenukeela. Descartesez ez, baina Kopernikoz edo Galileiz bai hitz egin \nbeharko genukeela, horiek zientzia erabili baitzuten, nahiz eta beste \nmartiridun sekta erraldoi batek haien aurka egin. Askotan esaten dute \nhistoria errepikatu egiten dela, eta badirudi oraindik zientzialarien \nlana kolokan jartzen saiatzen direla.<\/p>\n\n\n\n
Amaitzeko, mahai gainean  jarri nahiko nuke faltsukeria honetatik benetan minduta atera diren hiru  adarrak. Batetik, arkeologia, ogibidearen izena zikindu baitute.  Euskara ere kolpatuta atera da, hizkuntza hau zaharrena dela esateko  asmoarekin ondarea eta hizkuntza zikindu baitituzte. Azkenik,  kaltetuena, Iru\u00f1a-Veleiako aztarnategia izan da, Araban eta EAEn dagoen  erromatar aztarnategirik handiena. Espero dezagun hemendik aurrera  instituzio publikoek egoera honi buelta ematea eta Veleiak erakusteko  duen ondare eta informazio guztia lur azpitik ateratzea.”<\/p>\n\n\n\n
Jose Antonio Villarren erantzuna:<\/strong><\/p>\n\n\n\n
“Julen:
Ez dakit zein Olinpoko pulpitutik ausartzen zaren eta zein  Olinpokoek  babesten zaituzten, baina badirudi ustez\u201c ex catedra\u201d hitz  eginez,  baina hizkuntza zakarra erabiliz  iraintzen dituzula hainbat  jakintsu  eta gezurrez eta irainez nahi gaituzula beste asko eta asko ere   isilarazi.
Nik pulpitu umilagotik erantzuten dizut, baina ez dut uste arrazoi gabe edo gutxiagorekin.
Lehenik  eta behin, ezin duzu esan Iru\u00f1a-Veleiako auzia argitu dela,  gezurra  baita, zeren eta EZ DA ARGITU, baldin eta auzia   faltsutasuna\/egiazkotasuna frogatzean bazegoen. Jakina da auzia ez zela   tramitera onartuko aurrez ostrakak faltsuak zirela sinetsi ez bazen,   erailketa bat epaituko ez den moduan eraila hilik dagoela erabat sinetsi   gabe.
Zera da zuk soilik epaiaren emaitza eta gero esan ahal  duzuna:
1-Epaileak ontzat ematen duela, zuk bezala, IPCE (Instituto del Patrimonio Cultural de Espa\u00f1a) erakundearen txostena.
2-Ontzat ematen duela, baita ere, aurkitutako piezak garbiketa prozesura arte ez zutela atentziorik eman grafitoen edukieraz.
3-Ontzat  hartzen duela salaketak adierazi duena, hau da, Eliseok   faltsutze  prozesuari  bide emateko zituen balizko asmoak intentzioak  eta zergatiak  (Eliseok kontrakoak adierazi arren) baina ez duela  azaltzen faltsutzea  bera egin izanaren frogarik bat bera ere, hori  izanik epai-mahaiaren  eginkizun bakarra, hau da, \u201czer\u201d (faltsutzea),  \u201cnork\u201d (Eliseok), \u201cnola\u201d,  \u201cnoiz\u201d, \u201cnon\u201d eta horrelako datu objektiboak  frogatzea, eta ez   besterik gabe \u201czergatik\u201d eta \u201czertarako\u201d asmatzea,  zeren eta horiek beti  dira espekulatiboak, egileak berak askatasun  guztiz aitortzen ez baditu  edo aitortzen ez dituen bitartean.
Ni ez nago ados, bada, guzti  horrekin eta benetan uste dut, gainera,  epai-mahaia kasu honetan berari  ez dagokion arloan sartu dela beste  askotan beste asko sartu ohi diren  bezala, eta hori argituko dizut nahi  duzunean.
Dena den,  zu libre  zara aipatu dizkizudan hiru horiek behintzat eta  beste antzerako hainbat  esan ahal izateko, baina ez zara inola ere  egiaren jabe botatzen  dituzun beste ozarkeriak botatzeko, adibidez :
1-Ezin duzu inola ere esan zientziaren munduan inolako eztabaidarik ez zegoela.
Arkeologia,  historia, filologia eta kimikari dagokienean IPCE-aren  Vaticano-ren eta  faltsutasunaren alde tinko aritu diren beste hainbat  \u201czientzialari\u201d-ren   teoria soilei buruzko erantzun ugari eta bereziak  eman dituzten  beste  \u201czientzialari\u201d ospetsu eta ugariren zerrendak  zenituen eta dituzu  eskuragarri, nahi bazenuen eta baduzu, eta egia  zale bazina, onez gero   aztertuta beharko zenituzke beste  \u201czientzialari\u201d ugari eta garrantzitsu  horien kontra-teorien bildumak,  oso eskuragarri horiek ere.
Jakinean  egon beharko zinateke teoria bar ezin dela egiazkotzat hartu  bere   kontra-teoriaren faltsutasuna frogatu arte eta ez, inola ere,  bere  mezulariak baztertuz eta beren aipua eta ospea galaraziz.
2-Ezin  gaituzu \u201csekta terraplanista-homeopatiko\u201d, ez \u201cVeleiberrak\u201d,  ezta ere  \u201cXXI ko sekta\u201d deitu, guk (nik behinik behin) zu \u201cezjakin   interesatu\u201d  deituko ez zaitudan \/ zaitugun  bezala.
3-Ezin duzu inondik ere esan  \u201cZientzialarien lana kolokan jartzen  saiatzen garela\u201d, badaezpada  \u201czientzialariak\u201d zertzuk eta zeintzuk   diren definitu gabe, jakinik  gainera, zuk diozun \u201csekta\u201d-kook  zientziaren babesa eskatu izan dugula  beti, eta orain ere.
Azken hori da, nire ustez, zure  akatsik  larriena, zeren zu zeu eta  zure iritzi berdineko direnak dituzu,  dirudienez, zientzialari bakar  eta orojakiletzat.<\/p>\n\n\n\n
Beraz, horren harira joko dut besterik gabe:
Ez  zaizu nire ikuspuntua interesatuko seguruenik, baina nik zure  gezurtia  eta iraingarria jaso dudan bide beretik zuk nirea jasotzea   oparitu nahi  dizut.
Eta nire diziplinatik apaltasun guztiz abiaturik, nire  \u201cHiztegi  heterodoxoan\u201d aipatzen ditudan definizio batzuk azalduko  dizkizut beren  adierazpideak baliagarri izan ditzazun, zuk zeuk hoberik  ez badituzu  behintzat:
ZIENTZIA \u2013 Arlo bakoitzean bakoitzari buruzko EGIA. \u2013 Egiaren bila jarduteko dauden arlo guztiak eta bakoitza.
ZIENTZIALARIA  \u2013 Dagokion arloan  egiaren bila saiatzen dena. \u2013 Ez  soilik norbaitek  merezimenduz edo gabe emandako etiketa erakutsi ahal  duena.
IKERKETA  ZIENTIFIKOA \u2013 Egiari buruzko aurreiritzi guztiak (teoria,  kontra-teoria  eta abar) aztertu ondoren, erabakirik egokiena, hau da,  egiatik ustez  hurbilen dagoena, hartzeko behar diren adinako  baliabideak jarri eta  erabiltzearen ariketa.
TEORIA \u2013 Edozeri buruzko iritzi espekulatiboa, nolabait arrazoituta edo gabe.
Beste asko dira gai honekin zerikusia dutenak, baina aipatutako  horiekin nahiko delakoan geratzen naiz<\/p>\n\n\n\n
Hara, bukatzeko, zer lortu den\/duzuen, inperio erdaldunak Euskarari buruzko iritzi \u201czientifikoa\u201d eduki dezan:
\u201cDos  a\u00f1os de c\u00e1rcel para el arque\u00f3logo que falsific\u00f3 unos escritos para   adelantar el origen del euskera al siglo III\u201d  (m.publico.es\/culturas).”<\/p>\n\n\n\n
Jose Antonio Villar Oiarzabal<\/p>\n\n\n\n
<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"