{"id":4779,"date":"2020-06-15T17:57:17","date_gmt":"2020-06-15T16:57:17","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=4779"},"modified":"2020-06-15T17:57:19","modified_gmt":"2020-06-15T16:57:19","slug":"zorionak-lorena-lopez-de-lacalle-eta-enparauak-jose-luis-erdozia-mauleonen-artikulua-naizen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/06\/15\/zorionak-lorena-lopez-de-lacalle-eta-enparauak-jose-luis-erdozia-mauleonen-artikulua-naizen\/","title":{"rendered":"&#8220;Zorionak Lorena L\u00f3pez de Lacalle eta enparauak&#8221;; Jose Luis Erdozia Mauleonen artikulua Naizen"},"content":{"rendered":"\n<p>Correo egunkariak elkarrizketa luzea (ez dute lotura jarri sarean) egin zion kultura diputatu ohiari sententziaren harira. J. L. Erdozia Mauleonek <a href=\"https:\/\/www.naiz.eus\/eu\/iritzia\/articulos\/zorionak-lorena-lopez-de-lacalle-eta-enparauak\">Naiz<\/a>en erantzun dio:<\/p>\n\n\n\n<p>&#8220;Pozik egonen zara, zu bereziki, Lorena, epaiketaren ageriko  eragile nagusi moduan, Gasteizko epaileak Iru\u00f1a-Veleia auziari emandako  epaiarekin. Bazen garaia, ezta? Hamaika urte luze zuretako horren  begibistakoa zena, lau hilabeteren buruan \u00abargitu\u00bb eta erabakitzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Lortu duzu nahi zenuena. Zuk \u00abiruzur arkeologikoaren\u00bb arduradunetako \nematen zenituenak zigortu eta gainera, zure hasierako asmoa ezin hobeki \nbete du epaileak, ez baitzenuen nahi \u00abespetxe-zigorrik lortzea\u00bb, \n\u00abgertatutakoa argitzea\u00bb baizik. Halako adierazpenak ezartzen ditu zure \nahoan, behintzat, &#8220;El Correo&#8221;-k hilabete honetako 12koan. Eta epaiak \neragindako pozaren gainean metaturik, balio erantsi gisa, Vaticano-aren \nbedeinkapena ere bai, seguru asko, zure bihotz aratz eta xahuagatik, \nbatetik; eta Itun Berria aldatzen hasi beharrik ez dutelako, bestetik.<\/p>\n\n\n\n<p>Pozik egonen zarete, Lorenarekin batera, zuen iragarle-dohainak \nbaliatuz grafito horietako batzuetan \u00abDescartes\u00bb edo \u00abRIP\u00bb, esate \nbaterako, irakurri zenuten hizkuntzalaritzako, arkeologiako, epigrafiako\n eta unibertsitateko beste espezialitateko adituak. Zuen jakinduriaren \naurrean, ezerezean utzi ditu epaileak beste aditu batzuen iritziak, \nMuseoko zaharberritzaileenak, adibidez. Eta Lorenarena bezala, zuen poza\n ere bikoitza, seguruenik, ez baituzue zuen espezialitateetako hainbat \nteoria moldatu beharrik izanen.<\/p>\n\n\n\n<p>Pozik ere bai, era berean, egonen zarete beste alde batera begiratu \nedo \u00abbusti\u00bb nahi izan ez duzuen guztiak, azkenean epaile orojakile batek\n ondorioztatu duelako 36 grafito faltsutu zituela norbaitek, \u00abauzipetu \nnagusiaren agindupean edo, gutxienez, honen beraren jakinaren gainean\u00bb. \nPoz bikoitza zuen kasuan ere, berriz ere jarrai dezakezuelako fedea \nizaten zuen kezkak eta zalantzak argitu ditzaketen adituengan. Zorionak \n\u00abdogmazale\u00bb zareten guztioi!<\/p>\n\n\n\n<p>Eta, azkenik, pozaren pozez, Iru\u00f1a-Veleiako auziaren epai honekin \nhaien ganbeletako iturriek etenik ez dutela izanen ziurtatuko dutenak. \nArruazuko esaera zaharrak dioen moduan, \u00abKulpa gabea, penaz egonen da \nakaso, kofradian ez denak, ez kandelarik jaso!\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>36 grafito faltsutu izana ondorioztatu du epaileak, baina benetan \nargitu du epaiak Iru\u00f1a-Veleia auzia? Hasteko, ez daki epaileak nork \nfaltsutu dituen grafito horiek, ez daki zer erabili den grafito horiek \nfaltsutzeko, ez daki noiz eta nola faltsutu diren eta, larriagoa dena, \nzer pasatzen da gainerako hirurehundik gorako grafitoekin, laurehundik \ngora baitziren auzipean zirenak.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina, zer demontre! Eman dezagun arrazoi osoa duela epaileak eta \nziurtaturik dagoela Iru\u00f1a-Veleia auziko 36 grafito faltsuak direla. \nGrafito guztietako %9a, gutxi gorabehera. Lagin nahikoa, bistan da, \ngainerako guztietara zabaltzeko erabakia. Ez da horrela, Lorena eta \nenparauak? Orduan, jakinik dagoeneko faltsuak direla grafito horiek \nguztiak, ez duzue oztoporik jarriko arkeometrian espezializatua den \nlaborategiren batean aztertzeko 36 grafito horiek dituzten ostrakak, \nezta? Horrela, laborategiek epaiari bermea emanik, \u00abfedegabeon\u00bb ahoak \nitxiko zenituzkete betiko, guk iritzietan baino gehiago egintzetan \nbaitugu \u00abfedea\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Edo, ez zenuten, bada, Lorena eta enparauak, pentsatuko 36 horiek eta\n gainerako guztiak suntsitzea, faltsuak direlako aitzakitan, \nhondeamakinarekin aztarnategian egindako moduan!<\/p>\n\n\n\n<p>Barkaezina litzaizueke zuri eta zuk ordezkatzen duzun erakunde  politikoari bereziki (ordezkari politiko gisa hartu baitzenuen  Iru\u00f1a-Veleiako grafitoak auzitara eramateko erabakia), euskal kulturaren  baitan honelako garrantzia duen afera argitu gabe uztea betiko.&#8221;<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Correo egunkariak elkarrizketa luzea (ez dute lotura jarri sarean) egin zion kultura diputatu ohiari sententziaren harira. J. L. Erdozia Mauleonek Naizen erantzun dio: &#8220;Pozik egonen zara, zu bereziki, Lorena, epaiketaren ageriko eragile nagusi moduan, Gasteizko epaileak Iru\u00f1a-Veleia auziari emandako epaiarekin. &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2020\/06\/15\/zorionak-lorena-lopez-de-lacalle-eta-enparauak-jose-luis-erdozia-mauleonen-artikulua-naizen\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-4779","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4779","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4779"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4779\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4780,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4779\/revisions\/4780"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4779"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4779"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4779"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}