{"id":4213,"date":"2019-08-10T13:03:21","date_gmt":"2019-08-10T12:03:21","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=4213"},"modified":"2019-08-15T19:19:32","modified_gmt":"2019-08-15T18:19:32","slug":"soria-eta-euskaldunak-iritzi-artikulua-argian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2019\/08\/10\/soria-eta-euskaldunak-iritzi-artikulua-argian\/","title":{"rendered":"&#8220;Soria eta euskaldunak&#8221; iritzi-artikulua Argian"},"content":{"rendered":"\n<p>Ikusirik euskal hedabideek ez dutela Soriako erakusketaren berririk ematen, ondorengo iritzi-artikulua bidali dut hedabideetara. <a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/albistea\/soria-eta-euskaldunak\">Argia <\/a>izan da lehena ateratzen. Igandeko <a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2018\/018\/002\/2019-08-11\/soria-eta-euskaldunak.htm\">Berria<\/a>n, nahiz eta Koen-en parrafoa ez duten sartu. <a href=\"https:\/\/www.naiz.eus\/eu\/iritzia\/articulos\/soria-eta-euskaldunak\">Naiz<\/a>.  <a href=\"https:\/\/www.noticiasdenavarra.com\/2019\/08\/15\/opinion\/soria-eta-euskaldunak\">Noticias de Navarra <\/a>eta Noticias de Gipuzkoa ((08-15). Bestalde, \u00bf<a href=\"http:\/\/www.heraldodiariodesoria.es\/amp\/noticias\/cultura\/estan-raices-euskera-tierras-altas_119982.html?__twitter_impression=true\">Est\u00e1n las raices del euskera en Tierras Altas<\/a>? artikulua arkitu dugu El Heraldo de Sorian (2018ko abuztua).<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Soria\neta euskaldunak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Uztailaren 17an zabaldu zen Santa Cruz de Yanguas-en\n(Tierras Altas, Soria) oso erakusketa garrantzitsu bat, Eduardo Alfaro Pe\u00f1a\narkeologoa, Eduardo Aznar Mart\u00ednez antropologoa eta probintziako agintariak\nbertan zirela: erromatar garaiko hilarrien erakusketa. Eskualdean aurkitutako\n44 estelaren argazkiak eta traskripzioak ikus daitezke, eta horietako 12\nfisikoki. Benetako altxorra euskararen historiarentzat, hilarri hauetan\nagertzen diren pertsona-izenengatik euskara arkaikotik baitatoz. Hau ikusita\ngero jarraituko ote dute ematen euskalduntze berantiarraren ipuin telebisatua?<\/p>\n\n\n\n<p>Hurrengo egunean <em>El Heraldo de Soria<\/em>k orri osoko kronika zekarren. Zera irakurtzen dugu, besteak beste: <em>\u201cTenemos un patrimonio excepcional, y dentro de este algunas piezas que est\u00e1n dando un nuevo giro a los estudios sobre el origen del euskera. La estela de Antestius Sesenco, datada entre los siglos I y II, y hallada en Villar del R\u00edo, es en este sentido el gran atractivo que de hecho ya est\u00e1 suscitando reserva de visitas desde el Pais Vasco (\u2026) De alguna manera esto certifica que en Tierras Altas exist\u00eda una nomenclatura ind\u00edgena vascona o \u201cvascoaquitana\u2026\u201d.<\/em> Ezin da esan, nonbait, \u201chemen euskaraz egiten zen\u201d, baina tira, zeharbidez esaten da, eta testuingurua ezagututa ez da gutxi.<\/p>\n\n\n\n<p>Adiskide baten bidez erakusketaren berri izan\nnuelarik, harritu nintzen euskal hedabideetan ez zelako ezer agertzen. Pare bat\negun itxoin ondoren, uztailaren 21ean mezua bidali nuen Euskal Herriko egunkari\nguztietara, Argiara eta EITBren irrati eta telebistera. Ezagunak ditudan kazetariei\nzuzenean horietako zenbait. Horrela zioen:<\/p>\n\n\n\n<p>\u201cArratsaldeon:\nez dira data onenak horrelako lanetarako, baina berri on batekin natorkizue.\nAzkenaldian hainbat estela interesgarri aurkitu dira Sorian (Tierras Altas)\neuskarazko hitzekin, eta agian esaldi osoekin, eta horiekin erakusketa\ninauguratu da berriki Santa Cruz de Yanguas-en. Tartean bada <em>Haurce <\/em>(haurke)\n<em>Belsco <\/em>eta euskarazko beste hitz batzuk dituena, I. mendekoa edo,&nbsp;\nlehen aldiz aurkezten dena. Iruditzen zait notizia inportantea dela, haizatzea\nmerezi duena. Aurkitu dituen arkeologoa Eduardo Alfaro Pe\u00f1a da, Eduardo Aznar\nMart\u00ednezek laguntzen dio euskara kontuetan. Harremanetarako: Eduardo Alfaro, tlf.:\nxxx, eposta: xxx. Bera oso interesatua dago. Soriako prentsan agertutako\nerreportaje bat bidaltzen dizuet, erakusketako kartelarekin batera. Izan ondo.\n\u201d<\/p>\n\n\n\n<p>Hiru kazetarik\nbakarrik erantzun zidaten. Batek, egingo zutela zeozer, besteak, pasatuko zuela\nmezua zegokion sailera, eta horrela. Kontua da abuztua aurrera doala eta ez\ndela inon ezer agertu. Hitz bat ere ez. Orain arte euskal kazetariek dei bakar\nbat ere ez diote egin Alfarori. Abaltzisketan patata-tortilla lehiaketa egiten\nbada edo Azpeitian ingeles hutsez kantatzen duen rock taldea sortzen, hori\nnotizia inportantea da, orrialde osoa eskaini dakioke, baina honi kasurik ez.<\/p>\n\n\n\n<p><em>\u201c\u00bfLos euskaldunes aman realmente la historia de la lengua vasca?\u201d <\/em>titulatzen du sarrera Koen Van den Driessche geokimikari beljikarrak Ama Ata blogean; zenbait gogoetaren ondoren zera dio: <em>\u201cPero todav\u00eda m\u00e1s fuerte me parece el completo desinter\u00e9s por el trabajo de Eduardo Aznar y el dr. en Arqueolog\u00eda Eduardo Alfaro en La Rioja y las Tierras Altas en Soria. Los \u2018Eduardoak\u2019 est\u00e1n, cada uno en su campo, convirtiendo la Rioja y el norte de Soria poco a poco en un nuevo \u2018Aquitania\u2019 para el euskera de \u00e9poca romana, y la elite cultural vasca no parece enterarse\u201d.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Sorian interes handia dago gai honetan. Urte hauetan guztietan Alfarok\nbotere publikoen babes osoa eduki du. Herri txikietako biztanleek ulertu dituzte\nhilarri hauen balioak eta atseginez kolaboratzen dute Alfarorekin pieza berriak\naurkitzeko eta zaintzeko orduan. Hango intelektualak eta politikariak (bai\neskuinekoak bai ezkerrekoak) harro daude patrimonio honetaz, eta haietako\nzenbait harritu egiten dira Ebro ibaiaren iparrean, hau da, gaur egungo Euskal\nHerrian, interes handiagoa ez dagoela ikusita.<\/p>\n\n\n\n<p>Uste dut dena esanda dagoela. Etsigarria!<\/p>\n\n\n\n<p>Gogoratu: erakusketa zabalik dago abuztuaren 25era arte. Ostegunetik\nigandera, 11:00-14:00, baina beste egun batzuetan ere bisitak itundu ahal dira.\nPentsatu nahi dugu jende asko joango dela bisitan Euskal Herritik.<\/p>\n\n\n\n<p>Juan Martin Elexpuru<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ikusirik euskal hedabideek ez dutela Soriako erakusketaren berririk ematen, ondorengo iritzi-artikulua bidali dut hedabideetara. Argia izan da lehena ateratzen. Igandeko Berrian, nahiz eta Koen-en parrafoa ez duten sartu. Naiz. Noticias de Navarra eta Noticias de Gipuzkoa ((08-15). Bestalde, \u00bfEst\u00e1n las &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2019\/08\/10\/soria-eta-euskaldunak-iritzi-artikulua-argian\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-4213","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4213","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4213"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4213\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4236,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4213\/revisions\/4236"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4213"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4213"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4213"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}