{"id":4101,"date":"2019-04-08T08:21:00","date_gmt":"2019-04-08T07:21:00","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=4101"},"modified":"2019-04-09T11:13:01","modified_gmt":"2019-04-09T10:13:01","slug":"coca-cola-kadukatua-edatearen-ondorioak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2019\/04\/08\/coca-cola-kadukatua-edatearen-ondorioak\/","title":{"rendered":"Coca-Cola kadukatua edatearen ondorioak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2017\/06\/03\/ostegunean-aurkeztu-zitzaien-hedabideei-euskararen-aztarnak-sardinian\/\"><em>Euskararen aztarnak Sardinian <\/em><\/a>liburua zen <a href=\"https:\/\/www.eitb.tv\/eu\/bideoa\/artefaktua-2-denboraldia\/6197\/149474\/juan-martin-elexpuru\/\">Artefaktua<\/a> programaren ardatza, Euskararen eta paleosardinieraren ustezko harremana, eta hari buruz izan ziren galde-erantzunak, azken aldera Ibon Serranok eta biok Yolanda Mendiolaren Iru\u00f1a-Veleiari buruzko galdera batzuei erantzun bagenien ere.&nbsp;<\/p>\n<p>Baina Santi Leon\u00e9 historialari nafarrak ez zuen horrela ikusi <a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2639\/gaizki-erranka\"><em>Edan Coca-Cola<\/em><\/a> titulatzen duen Argiako <em>Gaizki erranka<\/em>-ko zutabean. Bai, benetan gaizki errana, &nbsp;Iru\u00f1a-Veleiako gaiak 3 minutu eta 20 segundo soil hartu baitzituen. Aski historialari nafarra asaldatzeko.<\/p>\n<p>Alberto Barandiaranen <a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/albistea\/veleia-afera-plazaratu-du-alberto-barandiaranek\"><em>Veleia afera<\/em><\/a> (2010) zeruraino jasotzen du: \u201cBere garaian, miresmenez irakurri nuen Barandiaranen lana, eta oraindik iduritzen zait euskaraz dugun saiakera eta ikerlan eredugarrienetarik. Beraz, aise ulertu nuen \u2013aise ulertzen ahal zuen nornahik\u2013 zer-nolako ekarpena egin zion liburuak euskal kulturari; eta zer-nolako ekarpena Sautrelari, egilea gonbidatzeak\u201d. Harrapazak\/n!!! Hainbesterako ote? Ba ezagutzen ditugu oso bestelako iritzia dutenak, baita kazetari ikuspegi soil batetik begiratuta ere. Eta izan da ikuspegia argudioekin eta datu zehatzekin jantzi duenik, Idoia Filloy arkeologoa esaterako, duela gutxi <a href=\"https:\/\/www.elsaltodiario.com\/arqueologia\/idoia-filloy-iruna-veleia-yacimiento-juicio-falsedad-grafitos-eliseo\"><em>El Salto\/Hordago<\/em><\/a> aldizkarian argitaratutako artikulu batean. Merezi du irakurtzea.<\/p>\n<p>Haserre ageri zaigu programa arduradunekin: \u201cZailxeago egiten zait, ordea, igartzea zer ekarpen klase egin dioten Elexpururen zenbait teoriak euskal kulturari, eta zer ekarpen klase teoria horiek zalantzan batere jarri gabe hedatzeko aukera emateak non eta Artefaktuan serio izan behar lukeen literatura saio batean alegia. Homeopata bat gonbidatuko genuke medikuntza saio \u2013berriz diot, serio\u2013 batera?\u201d. <em>\u201cJesus Maria ta Jose!\u201d<\/em>, esango zuen gure amak bizi balitz.<\/p>\n<p>Irakurri ote du Sardiniari buruzko liburua, programaren ardatza? Ezetz dirudi. Eta burutik pasatzen zaigu agian ez dela oso dotorea irakurri gabeko liburu batez iruzkinak egitea, jakinduria infusoa ez baita humanoen dohaina.<\/p>\n<p>Irakurri ote du Iru\u00f1a-Veleiari buruzko azken liburua (<a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2019\/01\/15\/liburuaren-aurkezpenak-jarraipen-zabala-hedabideetan\/\"><em>Qu\u00e9 est\u00e1 pasando con Iru\u00f1a-Veleia<\/em><\/a>, Pamiela 2018), programaren azken zatiaren gaia?&nbsp; Ezetz dirudi. &nbsp;Irakurri izan balu konturatuko zen azken urteetan ur asko igaro dela hiri zahar hartako zubipetik; hogei txosten baino gehiago idatzi dituztela nazioarteko adituek benetakotasunaren alde, batzordekideen faltsutasunaren aldeko argudioak ezeztatuak geratu direla, Ertzaintzak eta epaileak ez dutela inolako faltsifikazio arrastorik aurkitu, ez dagoela frogarik Eliseo Gilen aurka, Arkeometrian espezializatutako laborategi batek hilabetean erabakiko lukeela auzia, hamar urte igaro eta oraindik ez dela epaiketa eguna jarri, eta beste mila gauza. Erlojua ez baitzen 2010ean gelditu.<\/p>\n<p>Coca-Colaren historiak badu bere grazia. Aurkikuntzen faltsutasunaren alde gehien egin duten bi katedratikoek horrela konbentzitzen omen zituzten euskararik ez zekiten batzordekideak, artikulua, ergatiboa<em>, polita, lagun<\/em> eta enparauek irrist egiten zietela ikusita: \u00bf\u201cSi apareciera en un grafito <em>Beba Coca-Cola,<\/em> qu\u00e9 opinariais? Pues para nosotros como fil\u00f3logos vascos (entzutetsuenak, jakina) es como si pusiera eso\u201d.<\/p>\n<p>Gero Barandiaranek erosi zuen Coca-Cola hori, eta Leon\u00e9k gogoratu digunez, &nbsp;Hasier Etxeberria zenaren programan saldu duela bederatzi urte. Orain Leon\u00e9k edan du edari hartatik eta emaitzak bere zutabean ageri dira. Coca-Cola kadukatua edatearen ondorioak, homeopata onenak ere nekez senda ditzakeenak. Agian probatu daiteke aipaturiko <a href=\"http:\/\/www.sos-irunaveleia.org\/informes\">txostenak<\/a>, liburua eta abar borondate onarekin irakurrita.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskararen aztarnak Sardinian liburua zen Artefaktua programaren ardatza, Euskararen eta paleosardinieraren ustezko harremana, eta hari buruz izan ziren galde-erantzunak, azken aldera Ibon Serranok eta biok Yolanda Mendiolaren Iru\u00f1a-Veleiari buruzko galdera batzuei erantzun bagenien ere.&nbsp; Baina Santi Leon\u00e9 historialari nafarrak ez &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2019\/04\/08\/coca-cola-kadukatua-edatearen-ondorioak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-4101","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4101","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4101"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4101\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4109,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4101\/revisions\/4109"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4101"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4101"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4101"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}