{"id":3568,"date":"2018-05-14T15:39:54","date_gmt":"2018-05-14T14:39:54","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=3568"},"modified":"2018-05-14T15:48:45","modified_gmt":"2018-05-14T14:48:45","slug":"iruna-veleia-mundua-aldrebes-jose-luis-erdozia-mauleon-berrian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2018\/05\/14\/iruna-veleia-mundua-aldrebes-jose-luis-erdozia-mauleon-berrian\/","title":{"rendered":"&#8220;Iru\u00f1a-Veleia: mundua aldrebes&#8221;, Jose Luis Erdozia Mauleon Berrian"},"content":{"rendered":"<p>Larunbateko <a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1832\/019\/003\/2018-05-12\/irua_veleia_mundua_aldrebes.htm\">Berria<\/a>n artikulu hau agertu zen. Jose Luis Erdozia Mauleon etxarriarra Euskal Filologian doktorea da eta euskaltzain urgazlea.<\/p>\n<h1 class=\"article-titu titu1\">Iru\u00f1a-Veleia: mundua aldrebes<\/h1>\n<p>2018ko maiatzak 12<\/p>\n<p>Nolako poza euskaldunok hartu genuena halako aurkikuntza \u00abzazpigarren alabarenean\u00bb gertatu zela jakindakoan! Zakurraren ipurdira \u00abeuskalduntze berantiarra\u00bb eta euskarari buruzko beste zenbait sasiteoria. Sasiteoriko hauek eta guzti, hasiera batean, emozioz beterik, egia bada ere, haien teorien iraupenari erreparatuta ziurrenik, berehala ekin ziotela emozioa ukazio bihurtzeari. Nolako itxura, dena dela, azterbide zientifikoa ohitura omen duten \u00abaditu\u00bb hauena!<\/p>\n<p>Aurreko batean nioen bezala, aurkikuntzaren emozioak itsutu, lau haizeetara zabaldu, eta ondoren aurkikuntzaren subjektua aztertzeari ekin? EHUko eta Madrileko Unibertsitate Complutenseko katedradunak eta irakasleak, Arkeologia, Latin filologia, Antzinako Historia, Euskararen Historia eta Euskararen Gramatika Historikoa haien ardurapean aipatu unibertsitateetan. \u00abAditu\u00bb hauek hasi ziren grafitoak faltsuak zirelako arrazoiak plazaratzen. Eta horietako batzuk benetan bitxiak, edozeinek baztertzeko modukoak, Descartesena esate baterako, Niscart baita, seguru asko (inola ere ez, behintzat, Descartes), ostrakak idatzita ageri duen izena. Ostraka horietako bakarren batek \u00abEusko label\u00bb idatzita zuela esatea falta izan zitzaien bakarrik.<\/p>\n<p>Baina, hara non, 2011n, Miguel Thomson ikerlari eta ebaluatzaile zientifiko madrildarrak, banan-banan, hankaz gora jarri zituen \u00abaditu\u00bb horien argudioak: <em>Nefertiti, Deidre, Secuano, Ioshe\/Ieshu, Pather, Cuore, Veleia, Novva, si\/no, \/z\/ eta \/k\/<\/em> hizkiak agertzearena&#8230; Hauexek omen dira, bereziki (ez ditut orain arte, nik behintzat, beste batzuk ezagutu), Iru\u00f1a-Veleiako grafitoak faltsuak direla esateko arrazoiak. Hauxe, eta ez beste ezer, baldin bada ostrakak aurkitu zituzten arkeologoek iruzur egin izanaren froga, ez da zalantzarik oso aurkikuntza garrantzitsu baten aurrean gaudela eta ez soilik euskararen historiaren aldetik, historia eta kristau erlijioarenetik ere bai. Horregatik behar dugu, lehenbailehen, grafitoen afera argitu, baina horretarako arkeometria baliatu behar da ostrakak, eta hauetan dauden grafitoak ere bai, aztertu eta datatzeko, Paleolitos Aroko kobazuloetako margoekin egiten ari diren moduan. Hauxe ari dira etengabe eskatzen Sos Iru\u00f1a-Veleiako kideek eta Lurmenekoek. Entzun edo irakurri diozue \u00abaditu\u00bb horietako bakarren bati gauza bera eskatzen? Adierazgarria oso!<\/p>\n<p>Penagarria bada ere, \u00abaditu\u00bb bati atxikitzen zaion \u00abazterbide zientifikoarekin\u00bb fidaturik antza, \u00abfroga interesatu\u00bb horiek sinisteko modukoak iruditu zaizkio jende askori, tartean hainbat euskaltzaleri ere bai, eta argudio faltsu horiek dira jende gehienen oroimenean geratu direnak. Edo okerragoa izan daitekeena, bost axola diola grafitoen afera argitzea euskalherritar askori, tartean direla, ulertezina suertatzen bazait ere, arabarrak orokorrean eta Arabako euskal elkarte gehienak ere. Froga interesatuak direla esan dut lehentxeago, eta hala berresten dut, ezen Iru\u00f1a-Veleiako ostraketako grafitoak benetakoak izanez gero, non geratuko litzaieke \u00abaditu\u00bb horietako batzuei zenbait teoria? Baina, interesak eta interesik ezak beste baterako utziko ditut.<\/p>\n<p>Garbi dago, beraz, arrazoi hauek izan badira grafitoak faltsuak direla ondorioztatzeko, \u00abaditu\u00bb horiek eman beharko dituztela azalpenak zergatik jokatu duten horrela argituz eta ez Lurmeneko arkeologoek. Grafitoak faltsuak zirela ondorioztatu nahian egin zituzten txostenak eta txosten horietan oinarriturik auzipetu dituzte Lurmeneko arkeologoak. Thomsonek, bata bestearen atzetik, erakutsi du \u00abadituen\u00bb froga horiek ez dutela egiazkotasunik edo oinarri zientifikorik, hauek ostraken garaietarako ezinezko direla esaten dituztenak, hark baietz erakutsi baitu, badirela Iru\u00f1a-Veleiako idazkunetako ezaugarriak dituztenak beste zenbait eremutan.<\/p>\n<p>Lurmenekoei fiskalak kartzela eta 600 euro bakoitzeko eskatzen die, 476 ostraka \u00abhondatzeagatik\u00bb. Zer eskatu beharko litzaioke, orduan, ikusi berri ditugun \u00abaditu\u00bb-en txosten interesatu horiei esker Iru\u00f1a-Veleiako ardura lortu duen Nu\u00f1ez arkeologo jaunak hondeamakina sartzeagatik indusketa eremuan? Horixe, hondeamakina sartzearena, ote da metodo egokiena indusketa arkeologikoa egiteko? Hori bai hondamendia! Izenburuan esaten dudan moduan, honek guztiak \u00abmundua aldrebes\u00bb dirudi.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Larunbateko Berrian artikulu hau agertu zen. Jose Luis Erdozia Mauleon etxarriarra Euskal Filologian doktorea da eta euskaltzain urgazlea. Iru\u00f1a-Veleia: mundua aldrebes 2018ko maiatzak 12 Nolako poza euskaldunok hartu genuena halako aurkikuntza \u00abzazpigarren alabarenean\u00bb gertatu zela jakindakoan! Zakurraren ipurdira \u00abeuskalduntze berantiarra\u00bb &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2018\/05\/14\/iruna-veleia-mundua-aldrebes-jose-luis-erdozia-mauleon-berrian\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-3568","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3568","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3568"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3568\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3571,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3568\/revisions\/3571"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3568"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3568"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3568"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}