{"id":3113,"date":"2017-06-25T17:55:35","date_gmt":"2017-06-25T16:55:35","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=3113"},"modified":"2017-06-25T17:55:35","modified_gmt":"2017-06-25T16:55:35","slug":"euskalduntze-berantiarraren-fantasia-bizkaiko-diputazioaren-tesia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2017\/06\/25\/euskalduntze-berantiarraren-fantasia-bizkaiko-diputazioaren-tesia\/","title":{"rendered":"Euskalduntze berantiarraren fantasia, Bizkaiko Diputazioaren tesia"},"content":{"rendered":"<p>Gezur bat ehun aldiz esaten bada, egia bihurtzen ei da. Euskalduntze berantiarraren teoria lau haizetara zabaldu du EITBek, Alberto Santanak zuzendutako dokumentala behin eta berriz emanez. Santana, beste gauza batzuen artean, Bizkaiko Diputazioko teknikaria da Etnografia Ondarearen alorrean. Ematen duenez, <em>tesi<\/em> bihurtzen ari da dokumentalak <em>hipotesi<\/em> gisa aurkezten duena eta aditu gehienen ustez <em>fantasi<\/em> hutsa dena.<\/p>\n<p>Gutun hau agertu da ekainaren 24ko<a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/5002296\/025\/002\/2017-06-24\/alkarraiarako_bidaia_bizkaiko_aldundiarekin.htm\"> Berria<\/a>n<\/p>\n<p class=\"sinadura\">Iritzia ZUZENDARIARI&nbsp; <span class=\"data\">2017-06-24<\/span> \/&nbsp; <span class=\"egilea\"><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/egilea\/gorka_jauregizuria.\">Gorka Jauregizuria.<\/a> <\/span><\/p>\n<div id=\"markoa\">\n<div class=\"estua\">\n<div id=\"edukia\">\n<section>\n<article>\n<div class=\"goiburua\">\n<header>\n<h4 class=\"titularra\"><strong>Alkarraiarako bidaia Bizkaiko aldundiarekin<\/strong><\/h4>\n<\/header>\n<\/div>\n<div id=\"albis-goia\">\n<div class=\"albisGorpu\">\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\"><span class=\"lehena\">E<\/span>kainaren 9ko <em>Bizkaiko Hitza-<\/em>n argitaratutako artikulu batean, iragartzen zen Bizkaiko Foru Aldundiak ibilbide historiko batzuk antolatzen zituela. Haietako bat Arrigorriagako Abrisketako San Pedrora zen; gainera, euskaraz, dohainik eta bertara joateko autobusa. Ikasteko eta goiz polit bat pasatzeko aukera. Hura pagotxa! Erdia ez bazen ustel, laurdena gutxienez bai. Arrigorriagan autobusa hartu, jesarri eta alaitzeko Radio Nervi\u00f3n bete-betean. Hori dela eta, autobuseko geldialditxo bat aprobetxatu nuen Diputazioak edo ipinitako gidari-arduradunari eskatzeko irratia, mesedez, euskaraz ipintzeko: Gaztea Irratia, Bilbo Hiri irratia&#8230; Aurpegi arraroa jarri, irratia kendu eta handik aurrera zigortuta, animaziorik gabe.<\/p>\n<p>Heldu ginen Abrisketako San Pedrora, eta han hasi zen gidari-arduraduna bere azalpen interesgarriekin: \u00abIkusten duzue han. Han dago Malmasingo gotorlekua. Han indigenak bizi ziren eta txor, txor&#8230; Aukera eduki nuenean galdetu nion indigenak erabili beharrean zergatik ez zuen <em>euskaldunak<\/em> hitza erabiltzen. Aditu moduan, bere erantzuna izan zen han bizi zirenak ez zegoela argi euskaldunak zirenik. Azken teoria batek esaten omen zuen euskara gure inguruan berria zela, eta gurekin zetorren atso-agure bisitari euskaldun batek ere adostasuna adierazi zion. Harrituta, zer erantzun ez nekiela geratu nintzen. Baina konforme ez. Pixka bat geroago, batez ere nire ezjakintasuna argitzeko, gidari-arduradunari galdetu nion nondik zetorren euskarari buruzko teoria berri hori. Eta galdetu zidan ia ez ote nuen ikusi telebistan plazaratutako teoria: <em>Euskalduntze berantiarra<\/em> saioa.<\/p>\n<p>Aurrekoak gogora ekarri zidan Bilboko arkeologia museoa orain bi hilabete, bisita gidatu batean azaltzen zuen Bizkaiko Aldundiko beste aditu euskaldun baten esana: \u00abAzken teoriek esaten dute aitzina hemen ez zela euskaraz egiten\u00bb. Susmo txarra hartu nion baina ez nuen ezer esan. Halere, gaitzak ez du inoiz lo hartzen. Dirudienez, Alberto Santanak eta EITBk etengabe martxan darabilten txorradak esateko makinak gasolina gehiago eman die Bizkaiko aldundiko soldatapeko eta beste zenbaitzuei.<\/p><\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/article>\n<\/section>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gezur bat ehun aldiz esaten bada, egia bihurtzen ei da. Euskalduntze berantiarraren teoria lau haizetara zabaldu du EITBek, Alberto Santanak zuzendutako dokumentala behin eta berriz emanez. Santana, beste gauza batzuen artean, Bizkaiko Diputazioko teknikaria da Etnografia Ondarearen alorrean. Ematen duenez, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2017\/06\/25\/euskalduntze-berantiarraren-fantasia-bizkaiko-diputazioaren-tesia\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-3113","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3113","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3113"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3113\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3114,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3113\/revisions\/3114"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3113"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3113"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3113"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}