{"id":311,"date":"2009-05-15T11:43:20","date_gmt":"2009-05-15T11:43:20","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/elexpuru\/kaixo-lagunak"},"modified":"2009-05-15T11:43:20","modified_gmt":"2009-05-15T11:43:20","slug":"kaixo-lagunak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2009\/05\/15\/kaixo-lagunak\/","title":{"rendered":"Kaixo lagunak:"},"content":{"rendered":"<p>Juan Martin Elexpuru naiz, eta <a href=\"http:\/\/www.veleia.com\/\">Iru\u00f1a-Veleiak<\/a>o auziari hauspoa eman nahirik sortu dut blog hau, gaiaren egungo egoera oso etsigarria ikusita.<\/p>\n<p>2005 eta 2006an grafito \u201cezohikoak\u201d agertu ziren, 1.000 inguru, euskarazko idazkiak, latinezkoak, grezierazkoak, hieroglifikoak, marrazkiak eta abar. Handik bi urtera batzorde zientifiko batek faltsuak zirela deklaratu zuen eta Arabako Diputazioak aztarnategia itxi, arkeologoak kalera bota eta auzibidean jarri zituen.<\/p>\n<p>Une honetan Eliseo Gil eta Idoia Filloyk, beste bi lagunekin batera,&nbsp; hiru kereilari eta milioi askoko isun mehatxuari aurre egin beharrean daude. Beren irudi pertsonala eta profesionala hondoratuta dago. <\/p>\n<p>Azken hilabeteetan txosten guztiak irakurri ditut, argazkiak mila aldiz ikusi, industen jardun dutenekin eta aditu askorekin hitz egin, eta ondorio batera heldu naiz: nire ustez, <b>benetakoak dira ostraketako inskripzioak<\/b>.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/elexpuru\/txostena-gorrotxategi-eta-lakarrari-erantzuna-gaztelaniaz\">Idatzi luze bat prestatu dut<\/a> Batzordeko Gorrochategui eta Lakarra filologoen txostenei erantzunez. Gazteleraz, auzipetutako arkeologoek beren zereginetarako erabili ahal izan dezaten. pdf formatuan jaso daiteke, beste zenbait eranskinekin batera. Beste pdf batean <a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/elexpuru\/txostena-gorrochategui-eta-lakarrari-erantzuna-euskaraz\">ondorioak eta eranskinak aurkituko dituzu, euskaraz<\/a>. <a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/elexpuru\/ostraketako-euskal-testuak\">Euskarazko testuen transkripzioa<\/a> ere aurkituko duzu, eta klik egitea aski izango duzu ostraken argazkietara joan ahal izateko.<\/p>\n<p>Gaia ezagutaraztea eta denon artean gauzak argitzen joatea da blog honen helburu nagusia. Horregatik, iritzi eta ekarpen guztiak ondo hartuak izango dira. Hori bai, ez diet erantzungo identifikatu gabeko erabiltzaileei. <\/p>\n<p>Gero arte.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Martin Elexpuru naiz, eta Iru\u00f1a-Veleiako auziari hauspoa eman nahirik sortu dut blog hau, gaiaren egungo egoera oso etsigarria ikusita. 2005 eta 2006an grafito \u201cezohikoak\u201d agertu ziren, 1.000 inguru, euskarazko idazkiak, latinezkoak, grezierazkoak, hieroglifikoak, marrazkiak eta abar. Handik bi urtera &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2009\/05\/15\/kaixo-lagunak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[3],"class_list":["post-311","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-aurkezpena"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/311","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=311"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/311\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=311"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=311"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=311"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}