{"id":269,"date":"2010-02-07T17:40:33","date_gmt":"2010-02-07T17:40:33","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/elexpuru\/aralar-hau-oskurantismo-hutsa-da-batzar-nagusiei-gobernu-foralaren-kontrol-eta-kritika-lana-lapurtzea-esaten-zaio-honi"},"modified":"2015-11-23T11:45:09","modified_gmt":"2015-11-23T10:45:09","slug":"aralar-hau-oskurantismo-hutsa-da-batzar-nagusiei-gobernu-foralaren-kontrol-eta-kritika-lana-lapurtzea-esaten-zaio-honi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2010\/02\/07\/aralar-hau-oskurantismo-hutsa-da-batzar-nagusiei-gobernu-foralaren-kontrol-eta-kritika-lana-lapurtzea-esaten-zaio-honi\/","title":{"rendered":"Aralar: \u201cHau oskurantismo hutsa da. Batzar Nagusiei Gobernu Foralaren kontrol eta kritika lana lapurtzea esaten zaio honi\u201d"},"content":{"rendered":"<p><!-- [if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Otsailaren 4an Aralarrek behean datorren agiria kaleratu zuen bezperako agerraldia baloratuz. Otsailaren 5ean I\u00f1aki Aldekoa batzarkideak <a href=\"http:\/\/www.noticiasdealava.com\/2010\/02\/06\/opinion\/el-convenio-de-la-diputacion-y-la-upv-para-iruna-veleia\">iritzi-artikulua<\/a><br \/>\nargitaratu zuen DNA egunkarian gai beraren inguruan.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">AFA-EHU KONBENIOAZ HITZ EGITEKO KULTURA DIPUTATUAK EGINDAKO AGERRALDIAREN BALORAZIOA <\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Joan den urteko azaroaren 6an berak eskatuta, Lorena Lopez de Lacalle, Euskara,\u00a0 Kultura eta Kiroletako diputatuak agerraldia egin zuen atzo Arabako Batzar Nagusien aurrean, AFA eta EHUren artean sinatutako KONBENIOAz hitz egiteko. Agerraldian entzundakoak joan den azaroaren 26an plazaratu genuen balorazio ezezkorra sendotu digu.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Lehenik eta behin, erabilitako oskurantismoa eta presa kritikatu nahi ditugu; atzera-bueltarik gabeko egoerak bilatu dira, itxura guztien arabera. Honen froga nabarmenena: Diputatuak berak egindako eskaera azaroaren 6koa izan arren, ez duela agerraldia otsailaren 3ra arte egin; agenda kontuengatik omen. Noiz, eta informazio-gai eta eztabaida-gai den KONBENIOA gauzatzeko epea jada burututa dagoenean (2010eko urtarrilaren 29an, seigarren klausularen arabera), horrela ezinezko bihurtuz gaiari buruzko inolako aurre eztabaida edo kritikarik. <\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Are gehiago,<br \/>\nazalpenaren orduan diputatuak pare bat zeharkako aipamen egin zituen soilik<br \/>\nKONBENIOAren sinadura egunaz eta PLAN ZUZENDARIAren elaborazioaz eta<br \/>\nentregatzeaz, eta bera eta bere laguntzaileek PLAN ZUZENDARIAz jardun zuten<br \/>\nbakarrik, hori ez zenean eskatutako agerraldiaren helburua. (Esan beharra dago,<br \/>\nlaguntzaileetako bat, Nu\u00f1ez jauna, bilerako izarra, ez dela agertzen 2009ko<br \/>\nazaroaren 6an eskatutako agerraldi-eskarian, azalpenik behar ez duten arrazoiengatik).<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Hau ez da ez serioa eta ez ondradua. Hau oskurantismo hutsa da, aurrerako ihesa, atzera-bueltarik gabeko egoeren bilaketa. Izan ere, KONBENIOAren helburua burututa da jada. Batzar Nagusiei Gobernu Foralaren kontrol eta kritika lana lapurtzea esaten zaio honi. Horregatik eskatu zuen gure taldeak aktan ager zedila gure protesta gai-ordenari iruzur egiteagatik, Batzordeko presidentearen baimenarekin.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Berretsi egiten ditugu gure azaroaren 26ko agiriaren 3. puntuan KONBENIOAren aurka egoteko eta baliogabetzea edo atzeratzea eskatzeko erabiltzen genituen argudioak.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Gainera informatu nahi dugu aurrerantzean hainbat ekimen burutuko dugula ganbara honetan, orain arte aurrera eraman nahi izan ez ditugunak, Euskara,\u00a0 Kultura eta Kiroletako Departamentuaren jarrera aldaketaren zain egon garelako, baina azken agerraldi hau ikusita ezin gara geldi geratu, ez dugulako nahi gure zuhurtasuna eta kortesia konplizitate bihur daitezen.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Azkenik, pentsatzen dugu Iru\u00f1a-Veleiaz Euskara,\u00a0 Kultura eta Kiroletako Departamenduak hartu dituen erabakiek (444\/2008 Foru Agindua, Amelia<br \/>\nBaldeonen destituzioa, Lurmenen aurkako kereila eta, azkenik, KONBENIOAren<br \/>\nprozedura eta edukia) katramila ikaragarrian sartu dutela Foru Gobernua, zeinen<br \/>\negonkortasunaz erantzule sentitzen garen, neurri batean, behintzat.<\/span><\/p>\n<p>Gasteiz, 2010eko otsailaren 4a.<\/p>\n<p><span lang=\"EU\">ARALAR<\/span>, <span lang=\"EU\">ARABAKO BATZAR NAGUSIAK<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Otsailaren 4an Aralarrek behean datorren agiria kaleratu zuen bezperako agerraldia baloratuz. Otsailaren 5ean I\u00f1aki Aldekoa batzarkideak iritzi-artikulua argitaratu zuen DNA egunkarian gai beraren inguruan. AFA-EHU KONBENIOAZ HITZ EGITEKO KULTURA DIPUTATUAK EGINDAKO AGERRALDIAREN BALORAZIOA Joan den urteko azaroaren 6an berak eskatuta, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2010\/02\/07\/aralar-hau-oskurantismo-hutsa-da-batzar-nagusiei-gobernu-foralaren-kontrol-eta-kritika-lana-lapurtzea-esaten-zaio-honi\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-269","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/269","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=269"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/269\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1699,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/269\/revisions\/1699"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=269"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=269"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=269"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}