{"id":248,"date":"2010-04-12T21:23:06","date_gmt":"2010-04-12T21:23:06","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/elexpuru\/ostrakak-eta-ostrukak-artikulua-erlea-n"},"modified":"2015-11-23T13:58:55","modified_gmt":"2015-11-23T12:58:55","slug":"ostrakak-eta-ostrukak-artikulua-erlea-n","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2010\/04\/12\/ostrakak-eta-ostrukak-artikulua-erlea-n\/","title":{"rendered":"&#8216;Ostrakak eta ostrukak&#8217; artikulua Erlea-n"},"content":{"rendered":"<p>Igaro dira oporrak eta hemen gara berriro, bizioari ezin utziz. Egia esan, azken egunetan ez dugu bake handirik izan, Patxi H-k polemika piztu baitu Sustatu-n 17050 piezaren kontura.<br \/>\nEuskaltzaindiak Bernardo Atxagaren zuzendaritzapean argitaratzen duen Erlea aldizkariaren 2. alean nire artikulu bat argitaratu da 28. orrialdean, Jose Mari Iturraldearen lan baten barruan. Joan zen abenduan idatzia da eta honela dio:<br \/>\n<!-- [if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><!-- [if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><!-- [if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><b><span lang=\"EU\">OSTRAKAK ETA OSTRUKAK<\/span><\/b><\/p>\n<p>JM Elexpuru<\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Gaztetan, Erroman ikasle nintzelarik, egunero pasatzen ginen Campo dei Fioritik unibertsitatera bidean. Plaza erdian dagoen Giordano Brunoren irudia ikustean,<br \/>\n\u201chementxe erre zuten, Lurra ez zela unibertsoaren erdigunea esateagatik\u201d, azaltzen zigun taldeko zaharrenak. Aspalditxoan, Gasteizko Andra Mari Zuriaren Plaza zeharkatzen dudalarik, begitanzinoa egiten zait, Eliseo Gilen estatua ikusten dut orain gerra-monumentua dagoen lekuan.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Grezia zaharrean agintariek pertsona bat begitan hartzen zutenean, batzarra deitu eta ostraka (zeramika zatia) batean idatziz erabakitzen zuten pertsona hori ostrazismora bidali ala ez, erbestera, alegia. Hemen ere, agintariak bildu eta gizon jakintsuei entzunda gero, foru-dekretua idatzi, aztarnategitik kanporatu eta epaileetara bidali zituzten Eliseo Gil eta Idoia Filloy. Epaileek oraindik ezer esan ez duten arren, urtebete daramate pikotan lotuta, hedabideen listukadak eta aurretik pasatzen direnen isekak jasanez.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Ezinezkoa da lerro gutxitan gertatutakoa laburtzea. Gaian sakondu nahi duenak badu nora jo.\u00a0 Egunkarietan berriki agertu diren lau argazki komentatzera mugatuko naiz. 1) 2009ko urriak 7, herri plataforma bat manifestua<br \/>\nplazaratzen. Eskakizun nagusiak: grafitoen analisi eta ikerketa zientifiko berriak<br \/>\negitea, eta parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa<br \/>\nkontrolatuak burutzea. 2) Urriak 30, Eliseo Gil eta Idoia Filloy prentsaren<br \/>\naurrean, lehenbizikoz ia urtebetean, beren aldeko 13 txosten aurkezten. Harris<br \/>\narkeokogo estatubatuarrarena, Ulrike Fritz egiptologo alemaniarrarena, R.<br \/>\nColmenero epigrafista galiziarrarena, Hector Iglesias filologo lapurtarrarena,<br \/>\ntartean. Ia 1.300 orrialde. Inork ez du euro bat ez eskatu eta ez kobratu<br \/>\nlanagatik. 3) Azaroak 5, Bibat Museoan Kultura Diputatua eta EHUko<br \/>\nErretoreordea Iru\u00f1a-Veleiako hurrengo hamar urterako \u201cPlan Zuzendaria\u201d<br \/>\nsinatzen. 100.000 euro jartzen dira\u00a0 bi hilabetean plana idazteko. EHUri ematen zaio aztarnategiaren kudeaketa eta faltsutasunaren aldeko txostengile bat izendatzen da zuzendari. \u201cErreleboa\u201d gauzatzen da. 4) Azaroak 21, Correo egunkariaren lehen orriko titularra: \u201cGraf\u00f3logos apuntan a Eliseo Gil como el autor de las falsificasiones\u201d. Barruan bi orrialde ostraka \u201cfaltsuen\u201d argazkiekin eta Eliseori buruzko komentario gozoekin. Txostena ezagutzen dugunok ez dakigu negar ala barre egin.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Auzia lehertu zenetik urtebete luze igaro denean, harrigarria da goitik datozen bertsioak sinesten oso zalea ez den gizarte honen isiltasuna, eta\u00a0 batez ere<br \/>\n\u201ceuskaldungoa\u201d deituriko sektorearena. Inork ez daki ezer, ezta filologorik<br \/>\nfilologoenak ere, inor ez da espezialista euskara zaharrean, iritzia emateko<br \/>\nedo gutxienez zalantza astintzeko protoeuskaran katedratikoa izan behar balitz<br \/>\nbezala.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Nolanahi ere, gauza buelta hartzen ari dela dirudi, eta ez harritu hemendik denbora batera Iru\u00f1a-Veleia toponimoa \u201cesaten nuen nik\u201d esaldiarekin oso lotuta agertzen bada. \u201cZenbat aldiz esan nizun nik, e, Joxepa?\u201d<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igaro dira oporrak eta hemen gara berriro, bizioari ezin utziz. Egia esan, azken egunetan ez dugu bake handirik izan, Patxi H-k polemika piztu baitu Sustatu-n 17050 piezaren kontura. Euskaltzaindiak Bernardo Atxagaren zuzendaritzapean argitaratzen duen Erlea aldizkariaren 2. alean nire artikulu &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2010\/04\/12\/ostrakak-eta-ostrukak-artikulua-erlea-n\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-248","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/248","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=248"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/248\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1730,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/248\/revisions\/1730"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=248"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=248"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=248"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}