{"id":2136,"date":"2016-01-27T14:10:08","date_gmt":"2016-01-27T13:10:08","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/?p=2136"},"modified":"2016-01-27T14:12:58","modified_gmt":"2016-01-27T13:12:58","slug":"igone-martinez-de-luna-kultura-diputatuaren-adierazpenak-berrian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2016\/01\/27\/igone-martinez-de-luna-kultura-diputatuaren-adierazpenak-berrian\/","title":{"rendered":"Igone Martinez de Luna Kultura Diputatuaren adierazpenak Berrian"},"content":{"rendered":"<p>Urtarrilaren 26ko <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1798\/006\/001\/2016-01-26\/gazteak_euskarazko_eskaintzaren_parte_izatea_dugu_helburu.htm\">Berria<\/a>n Jon Rejado kazetariak Igone Martinez de Luna Kultura Diputatuari eginiko elkarrizketa luzea dator. Hemen kopiatu dugu Iru\u00f1a-Veleiaz esandakoa.\u00a0 Azpian komentario batzuk.<\/p>\n<p>***<\/p>\n<p><b>Arabako Foru Aldundiak Iru\u00f1a-Veleia zela-eta hasitako auzibidea hortxe dago oraindik. Nola dago kontu hori?<\/b><\/p>\n<p>Kultura diputatu izendatu eta lehen irteera Iru\u00f1a-Veleiara egin nuen. Ikusgarria da aztarnategia. Auzipean egoteak eragin txarra izan du. Gure nahia da lehenbailehen instrukzio fasea amaitzea, eta epaileak ebaztea. Ebaztea gauza bat, bestea, edo dena delakoa.<\/p>\n<p><b>Dena den, auzibideak iraun bitartean, lanean segitu dute.<\/b><\/p>\n<p>Zuzendaritza plan bat dago 2020. urtera arte. Auzibideak estali egin du aztarnategia. Itzal beltz batek inguratu du. Uste dugu han ateratzen ari diren datuak helaraztea garrantzitsua dela. Ematen du baztertuta dagoela, baina ezagutarazi behar dugu gure ondarea arabarron artean, eta arlo zientifikoan ere bertako datu eta emaitzak zabaldu behar ditugu.<\/p>\n<p><b>Nola ezagutarazi nahi duzue?<\/b><\/p>\n<p>Zuzendaria eta biok hainbatetan bildu gara museoetako zerbitzu buruarekin. Uste dugu beste modu batean aurkeztu behar dugula gure ondarea. Ikaragarria da Araban duguna.<\/p>\n<p>***<\/p>\n<ol>\n<li><em>Auzipean egoteak eragin txarra izan du. Gure nahia da lehenbailehen instrukzio fasea amaitzea, eta epaileak ebaztea. Ebaztea gauza bat, bestea, edo dena delakoa. <\/em><em><br \/>\n<\/em><\/li>\n<\/ol>\n<p>Ez du lan erraza Diputatuak. Urduritasuna transmitizen du: [&#8230;] <em>epaileak ebaztea. Ebaztea gauza bat, bestea, edo dena delakoa.<\/em> Bai, epaileak ebatzi beharko du, baina kereila jarri duena Diputazioa da, eta nahi badu, kereila ken dezake; sarri eskatu zaio hori egitea, auzi zientifikoa erabaki arte, bederen. Epaileak Eliseo eta besteak prozesatzea erabakitzen badu, Diputazioak aurrera joko du akusazio partikular gisa? Bere zerbitzu juridikoak botako ditu Lurmenen kontra kondena bilatuz?<\/p>\n<p><em>2. Uste dugu han ateratzen ari diren datuak helaraztea\u00a0 garrantzitsua dela. Ematen du baztertuta dagoela, baina ezagutarazi behar dugu gure ondarea arabarron artean, eta arlo zientifikoan ere bertako datu eta emaitzak zabaldu behar ditugu.<\/em><\/p>\n<p>Oso ados. Nu\u00f1ezek sei kanpaina egin ditu, eta oraindik ez du ezer argitaratu, <em>Veleia<\/em> jartzen duen arari buruzkoak kenduta. Nu\u00f1ezek deklaratu du grafito ugari aurkitu duela (&#8220;numerosos&#8221;) baina oraindik ez da bat bera ere ezagutzera eman. Zeren zain? Zeren beldur? Argitaratzen badira, nolako galbahea pasatuta egongo dira? Hau ez al da oso eskandalagarria?<\/p>\n<p>3.<em> Zuzendaria eta biok hainbatetan bildu gara museoetako zerbitzu buruarekin.\u00a0<\/em><\/p>\n<p>Diputatuak badaki zer nolako sarraskia egin duen Nu\u00f1ez zuzendariak duela gutxi 6. sektorean. Lehenaz gain esan behar, ezagutzen duelako 2010ean hondeamakina handiaz egindakoa. Kargu hartu al dio?\u00a0 zuzendaritzan mantendu behar al du 2020ra arte? Ez al du ikusten zelako eskuetan dagoen aztarnategia? Gauzak horrela jarraitzera, bera ere konplize bihurtzen dela?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtarrilaren 26ko Berrian Jon Rejado kazetariak Igone Martinez de Luna Kultura Diputatuari eginiko elkarrizketa luzea dator. Hemen kopiatu dugu Iru\u00f1a-Veleiaz esandakoa.\u00a0 Azpian komentario batzuk. *** Arabako Foru Aldundiak Iru\u00f1a-Veleia zela-eta hasitako auzibidea hortxe dago oraindik. Nola dago kontu hori? Kultura &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2016\/01\/27\/igone-martinez-de-luna-kultura-diputatuaren-adierazpenak-berrian\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-2136","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2136","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2136"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2136\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2138,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2136\/revisions\/2138"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2136"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2136"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2136"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}