{"id":170,"date":"2010-12-22T00:28:07","date_gmt":"2010-12-22T00:28:07","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/elexpuru\/komuneko-grafologoak-3-alde-egin-zuten-grafologoen-kasua"},"modified":"2015-11-23T18:22:46","modified_gmt":"2015-11-23T17:22:46","slug":"komuneko-grafologoak-3-alde-egin-zuten-grafologoen-kasua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2010\/12\/22\/komuneko-grafologoak-3-alde-egin-zuten-grafologoen-kasua\/","title":{"rendered":"Komuneko grafologoak (3) Alde egin zuten grafologoen kasua"},"content":{"rendered":"<p><!-- [if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">2007ko urtarrilean beren borondatez joan ziren langabeziara, Lurmenen lau urtez lan egin ondoren. 2007ko eta 2008ko haien berri handirik ez dugu, bakarrik EHUko Arkeologia Sailean sarri ikusi izan zituztela hirurak.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">2009ko urtarrilaren 14an (2008-XI-19an eman zuen Batzordeak epaia) Eliseo Gilek Arabako Batzar Nagusien aurrean hitz egin zuen aurkikuntzen benetakotasuna beste behin ere aldarrikatuz. Agerraldiaren ondoren, lagun batek hiru arkeologoak ikusi zituen<br \/>\nBatzar Nagusietatik hurbil dagoen sagardotegi batean trago bat hartzen, Julio<br \/>\nNu\u00f1ez, Santos Yanguas, Lorena Lz de Lacalle eta Otsoa Eribekorekin batera. Pensatzekoa da Eliseoren agerraldia jarraitzetik zetozela.<br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Handik bi egunera, urtarrilaren 16an, hiru arkeologoek eta Lorena Lz de Lacalle diputatuak prentsaurrekoa eman zuten: \u201cArque\u00f3logos que trabajaron en Veleia tiran de la<br \/>\nmanta\u201d titulatu zuen <a href=\"http:\/\/www.elcorreo.com\/alava\/v\/20100224\/cultura\/nuevas-pruebas-contra-mentira-20100224.html\">Correok <\/a>hurrengo egunean. <\/span><!-- [if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><!-- [if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Egunkari honek dionez, \u00a0Lorenaren eskariz agertu ziren prentsaren<br \/>\naurrera. Beste gauza batzuen artean esan zuten ez zutela grafitorik ikusi lurretik<br \/>\nirteten, eta iradoki zuten Eliseo zela faltsutzailea. Hitzerdirik ere ez komuneko<br \/>\ngrafitoez. Eliseo Gil eta Idoia Filloyk berehala erantzun zieten <a href=\"http:\/\/www.veleia.com\/adjuntos\/veleiaNoticias\/46_adjunto1.pdf%20\">veleia.com <\/a>webgunean<br \/>\nipinitako idatzi baten bidez. Puntuz puntuz gezurtatu zituzten salatarien<br \/>\nesanak.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">2009ko maiatzean, larunbat eguerdi batez, beste lagun batek bazkaltzen ikusi zituen Apellaniz eta Berj\u00f3n arkeologoak El Portal\u00f3n jatetxean, Lorena Lz de Lacalle, Otsoa Eribeko, Nu\u00f1ez, Santos Yanguas, Gorrochategui eta Lakarrarekin batera. Zerbait ospatzen ari zirela zirudien. Eta bazuten horretarako motiboa. Eureka!, bonba bat zuten esku artean, froga definitiboa: 2004an egindako letrina. \u201cBaina nola ez zitzaigun lehenago bururatu!?\u201d. Bost urte behar izan zituzten konturatzeko. \u00a0Handik gutxira, ekainaren hasieran jakingo zen berria. Pozik ageri da <a href=\"http:\/\/www.elcorreo.com\/alava\/v\/20100224\/cultura\/nuevas-pruebas-contra-mentira-20100224.html\">Correo <\/a>letrina salatariaren berri ematean: \u201cLudi Veleienses\u201d delakoetarako egindako komuna, urrezko froga, epaitegiaren esku<br \/>\nzegoen dagoeneko. Orain grafologoak kontratatu eta lanean jartzea besterik ez<br \/>\nzen falta.<\/span><\/p>\n<p><!-- [if gte mso 9]&gt;--><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Urriaren 19an deklaratzera deitu zien arkeologoei epaileak, eta urtarrileko\u00a0 prentsaurrekoan esandakoa berretsi zuten hirurek puntuz puntu.<br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">2009ko udatik aurrera, eta indusketak bukatu ziren arte, hiru arkeologoetatik bi, Apellaniz eta Berj\u00f3n, Julio Nu\u00f1ezen zuzendaritzapean ikusiko dituzte lanean\u00a0 Mariturri induskatzen.<br \/>\n<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Grafologoen gorabeherak hurrengorako utziko ditugu. Baina ez nuke atala itxi nahi aurrekoan plazaratutako galderari erantzun gabe. Zer gertatu zen hiru arkeologoak lana<br \/>\nbat-batean uzteko? Gerora gaiak izan duen bilakaera ikusita, zilegi bekigu<br \/>\nberen motibazioak asmatzen saiatzea. Hona hemen nire eta beste askoren ondo<br \/>\noinarritutako susmoa:<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">2006ko bukaera aldera honelako zerbait esango zien EHUko Arkeologia Saileko bururen batek (edo batzuek). \u201cEliseo Gilen aroa amaitzear dago. Ez dakigu grafitoak faltsuak diren<br \/>\nala ez, baina bost axola. Aztarnategia EHUren eskuetara pasatuko da denbora asko baino lehen. Baina ez da gauza erraza izango, eta zuen kolaborazioa beharrezkoa dugu. Urtetarako lana eta ardura garrantzitsuak ziurtatu dituzue, baldin eta lana utzi eta txintxo portatzen bazarete.\u201d<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Eta oso txintxo portatu ziren.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2007ko urtarrilean beren borondatez joan ziren langabeziara, Lurmenen lau urtez lan egin ondoren. 2007ko eta 2008ko haien berri handirik ez dugu, bakarrik EHUko Arkeologia Sailean sarri ikusi izan zituztela hirurak. 2009ko urtarrilaren 14an (2008-XI-19an eman zuen Batzordeak epaia) Eliseo Gilek &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/2010\/12\/22\/komuneko-grafologoak-3-alde-egin-zuten-grafologoen-kasua\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":18,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-170","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/170","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/users\/18"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=170"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/170\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1788,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/170\/revisions\/1788"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=170"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=170"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=170"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}