{"id":1722,"date":"2026-05-26T07:06:11","date_gmt":"2026-05-26T06:06:11","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/?p=1722"},"modified":"2026-05-26T08:27:25","modified_gmt":"2026-05-26T07:27:25","slug":"27-tokikom","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/2026\/05\/26\/27-tokikom\/","title":{"rendered":"27. TOKIKOM"},"content":{"rendered":"\n<p><strong><em>Beste bateratze prozesu bat, Topaguneko lehendakaritzatik bultzatuta, eta t<\/em><\/strong><strong><em>eknologia komuna itsasgarri. Tokikoen irismena eta hedadura: Euskal Herriaren mapa trinkoa marrazten. Hirietako zailtasunak, politikaren interferentziak, aro berriak eta esplorazioak. Euskal hedabideen etxea, lankidetzan eraikia, hegemoniko izateko. <\/em><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Topagunean hasi berritan, <strong>berehala erreparatu nien euskara elkarteek kudeatzen zituzten toki komunikabideei<\/strong>. <em><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/category\/20-goiena\/\">Goiena sortzeko<\/a><\/em> fasean harreman estua izan nuen Euskal Herriko beste hainbat proiekturekin, gu Debagoienean egiten ari ginen bilakaera eskualde gehiagotan ere gerta zedin. Hamar urte geroago, ordea, egindako urratsak txikiak ziren; eta handiagoak egiteko premia, larria. <a href=\"https:\/\/teknopata.eus\/kontaktua\/\"><em>Joxe Rojas<\/em><\/a> arloaren arduraduna indarka ari zen jendea mugiarazi nahian.<\/p>\n\n\n\n<p>Iritsi berriaren ausardia baliatu nuen Topaguneak bere apustua igo zezan. Bazegoen abian TOKIKOM izeneko jardun partekatu bat bere bazkideen komunikabideen artean, batez ere publizitate eskaintza bateratuaren inguruan. Hortik aurrera <strong>urrats berriak egiteko, enpresa egitura bat sortu beharra ikusten zen:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"937\" height=\"532\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/Pantaila-argazkia-2026-05-18-162248.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1717\" style=\"width:638px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/Pantaila-argazkia-2026-05-18-162248.png 937w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/Pantaila-argazkia-2026-05-18-162248-300x170.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/Pantaila-argazkia-2026-05-18-162248-768x436.png 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 937px) 100vw, 937px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Herri mailako dinamika batentzat munta handiko urratsa zen, eta erronkak eskatzen zuen federazioaren trakzio indartsua, herrietako elkarteak animatzeko.<\/strong> Topagunearen zuzendaritzak gogotsu heldu zion erronkari, eta indar horrekin otsailean bertan egin genuen komunikabideen batzarra Eibarko Markeskuan. Luze eta zabal hitz egin ondoren, gure proposamenak gehiengo esanguratsu baten onespena jaso zuen. Lehen urratsa egina zegoen!<\/p>\n\n\n\n<p>Handik aurrera dinamika erabat azkartu zen, eta <strong>2012ko udan bertan notaritzan geunden enpresaren eskriturak sinatzen<\/strong>. Sozietate mugatuaren figura aukeratu genuen une hartan, azkartasunari ematen geniolako garrantzia; baina kooperatiba bat osatzea zen helburua, eta SL-a behin-behineko urratsa zen. Topaguneko lehendakari nintzen aldetik, TOKIKOM-en ere lehendakaritza hartu nuen; kontraesana badirudi ere, <strong>horrekin bermatu nahi nuen jaio berriak bide autonomoa egingo zuela, etxe handiaren gonapean geratu gabe. <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Lehen urrats hauek jasota daude TOKIKOM-en 10. urteurrenean egin zen <a href=\"https:\/\/tokikom.eus\/zer-da-tokikom\/10-urte-hamaika-ahots\/\"><em>bideo honetan<\/em><\/a>.<\/p>\n\n\n\n<p>Euskal Herri zabaleko tokiko proiektuak izanik bazkide, hastapenean <strong>funtsezkoa zen ikuspegi bateratua sendotzea eta kultura partekatu bat eraikitzen joatea<\/strong>. Goienaren sorreran hori deliberazio bidez egin ahal izan genuen hurbiltasuna baliatuta; baina Euskal Herriko luze-zabalean eta ikuspegi aniztasuna handiagoa izanik, nire intuizioak ziostan hori ez genuela lortuko soilik hitzekin; eta partaideek lehendik zeukatena bateratzen hastea baino, <strong>hobe genuela elementu berri komunak sortzea, eta elkarrekintzak batuko gintuela beste ezerk baino areago.<\/strong> Horregatik indar berezia jarri nuen teknologian, hor baitzeuden ahulen gure herrikako komunikabide txikiak. <em><a href=\"https:\/\/www.codesyntax.com\/eu\">CodeSyntax<\/a><\/em>-i erronka bota nion plataforma teknologiko ahaltsu eta malgua garatzeko, herri bakoitzak bere lana azpiegitura komunaren gainean eginda, uneoro denok izan genitzan eskura azken belaunaldiko lanabesak, gehi sarekideok metatutako materiala eta eskarmentua. Horrela, <strong>ardura teknikoaren zama arinduta, komunikabide bakoitzak denbora gehiago izango zuen ondoen egiten zekiena egiteko, hau da, bere tokiko informazioa lantzeko<\/strong>. Bete-betean asmatu genuen planteamenduarekin, plataforma teknologikoa bihurtu zen TOKIKOM-en muina.<\/p>\n\n\n\n<p>Juridikoki egituratu aurretik ere, TOKIKOM-ek bazuen arlo komertzial bateratua, hain zuzen esparru horretan zegoen garatuen toki komunikabideen arteko lankidetza. Behin enpresa sortuta, indar handiagoz ekin zitzaion euskarriak, salneurriak eta estrategiak bateratzeari, eskaintza komun batekin joan ahal izateko bezero handiagoetara. Euskal Herriaren zati handi bat estaltzen genuen modu hiperlokalean, horrek irismen berezia ematen zion gure publizitateari. Eta agerkariak gero eta digitalago izan diren heinean, <strong>trafikoaren neurketak argi erakutsi du toki komunikabideek duten pisu handia herritarren kontsumoan.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"790\" height=\"592\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/irudia-1.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1732\" style=\"width:576px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/irudia-1.png 790w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/irudia-1-300x225.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/irudia-1-768x576.png 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 790px) 100vw, 790px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Goiena-n ikasitakoaren haritik, garrantzi handia eman nion herrietako proiektuak eskualdeka elkarri begira jartzeari, jardunen bateratzeak edota proiektuen bategiteak ekar zitzakeen onuren bila. Oro har, herrietan argi ikusten zuten Debagoieneko prozesuak nolako indarra eman zion bertako komunikazio taldeari, baina kosta egiten zitzaien imajinatzea antzeko zerbait posible zenik bakoitzaren etxean. Horregatik, hara eta hona ibilita erein genuen <strong>haziak ez zuen gehienetan berehalako emaitzarik izan, urteak behar izan dira salbuespenak salbuespen izateari uzteko<\/strong> eta mugimendu orokortua igartzen hasteko.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta, hala ere, toki komunikabideen garapenarekin Euskal Herriaren mapa trinko bat marrazten ari ginen:<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"685\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/Pantaila-argazkia-2026-05-26-070807-1024x685.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1758\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/Pantaila-argazkia-2026-05-26-070807-1024x685.png 1024w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/Pantaila-argazkia-2026-05-26-070807-300x201.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/Pantaila-argazkia-2026-05-26-070807-768x514.png 768w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/Pantaila-argazkia-2026-05-26-070807.png 1113w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Eskualdetze guztiak baliotsu izaki, garrantzi berezia zuten guretzat hiriburuak, haietan baiginen ahulen; eta, gure ahalmen mugatuen baitan, hirietan jarri genuen lehentasunetako bat. Bilbon <em><a href=\"https:\/\/bilbaoeuskaraz.bilbao.eus\/2014\/02\/27\/abian-da-uriola-info-bilboko-agerkari-digitala\/\">Uriola<\/a> <\/em>sortu zen (berriki itxi da, min eman dit) eta Iru\u00f1ean <em><a href=\"https:\/\/euskalerriairratia.eus\/\">Euskalerria irratia<\/a><\/em>-rekin harremana sendotu zen. Gerora etorri ziren <em><a href=\"https:\/\/xaloatelebista.eus\/\">Xaloa telebista<\/a> <\/em>baztandarraren lizentzia Iru\u00f1errian emititzeko, eta <em><a href=\"https:\/\/alea.eus\/honi-buruz\/\">Arabako alea<\/a> <\/em>Gasteiz eta Araba osorako agerkaria, <em><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/Pantaila-argazkia-2026-05-23-063205.png\">koalizio ezohiko<\/a><\/em> bati esker. TOKIKOM-en esparrutik aparte geratzen ziren Donostia <em>(<a href=\"https:\/\/irutxulo.hitza.eus\/\">Irutxuloko Hitza<\/a>) <\/em>eta Baiona <em>(<a href=\"https:\/\/gureirratia.eus\/\">Gure irratia<\/a>)<\/em>.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Hiriek zailtasun erantsiak jartzen dizkiote tokiko komunikazioari.<\/strong> Handik eta hemendik etorritako jendearekin hazten dira erritmo bizian, meheagoa dute berezko komunitateen iragan partekatua, eta indartsuagoa indibidualismorako joera; ez da herrietan bezainbeste garatzen osagai komunitarioa. Gainera, hirietan eragin handiagoa dute hedabide orokorrek, sarri hirietako gaiak interes orokorreko ere bihurtzen direlako. Testuinguru hori kontuan, are txalogarriagoa da <em>Euskalerria irratia-<\/em>ren kasua, urte luzez lizentziarik gabe eta prekarietatean jardun arren, Iru\u00f1errian tresna komunitario baliotsua izatera iritsi delako.<\/p>\n\n\n\n<p>TOKIKOM-en egitekoetan pisu handia zuen solaskidetza bateratuak. Toki komunikabide gehienak txikiak izaki, ohikoa zen ikusezinak izatea hedabide handientzat, nahiz <em><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/Pantaila-argazkia-2026-05-19-081704.png\">datu agregatuek<\/a> <\/em>nabarmen kontrakoa adierazi. Erakundeen partetik ere, bulkada zegoen <strong>tokikoen tropela elkartzeko eta ahots bateratua lantzeko, lankidetza publiko-soziala emankorragoa izan zedin<\/strong>. Hemen ekarpen handia egin zuen TOKIKOM-en sorrerak; hain handia, azkartu eta erraztu egin zuela<em> <a href=\"https:\/\/hekimen.eus\/\">Hekimen<\/a> <\/em>elkartearen sorrera: lehen aldiz, herri ekimeneko euskarazko hedabideak sektore moduan antolatu ziren.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Dinamika hauetan, beti ere, aldagai politikoa oso presente zegoen<\/strong>, Topagunearen atalean kontatu nuen bezala:<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"897\" height=\"341\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/irudia.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1729\" style=\"width:684px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/irudia.png 897w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/irudia-300x114.png 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/irudia-768x292.png 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 897px) 100vw, 897px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Ur handiegitan sartu gabe, <em>Topalabe <\/em>taldean idatzi genuen <em>Berrikusi eta berrikasi <\/em>dokumentuan labur eta gordin aipatzen da politikaren interferentzia euskalgintzan:<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full is-resized\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"616\" height=\"361\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/Pantaila-argazkia-2026-05-21-075238.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-1724\" style=\"width:483px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/Pantaila-argazkia-2026-05-21-075238.png 616w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-content\/uploads\/sites\/141\/2026\/05\/Pantaila-argazkia-2026-05-21-075238-300x176.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 616px) 100vw, 616px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Euskalgintza sozialean nabarmena izan da bi erroten tiradizoa, ezker abertzalearena esparruan lidergoa mantentzeko, eta jeltzaleena nagusitasun horretan arrakalak irekitzeko. Tiradizoei amore eman gabe interes komunari eustea ez da erraza izan, tarteka ezinezkoa ere bai; eta zubigintzan aritzea susmagarri zen sarri. Hala ere, <strong>2010eko hamarkada hasieran aro politiko berri bat abiatzen ari zen, inertzia kaltegarri horiek gainditzeko aukerak zekartzana<\/strong>, eta hori baliatu beharra zegoen.<\/p>\n\n\n\n<p>TOKIKOM-en lehendakari izan nintzen garaian, harreman estua landu genuen <em><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/\">Berria<\/a><\/em>-rekin. Haiek ere eskualdekako dinamika bazute<em>n <a href=\"https:\/\/hitza.eus\/\">Hitza<\/a><\/em> ezberdinekin; inoiz talkak ere izanak ziren, eskualde berean bi jardunak lankidetzan jarduteko aukerarik egon ez zenean. <strong>2012an iragan hori atzean utzi nahi genuen, eta elkarrenganako konfiantza sortzen ahalegin politean murgildu ginen<\/strong>. Une batean munta handiko urratsez ere hitz egin genuen, azkenean gauzatu ez zirenak; baina orduan jarritako oinarriaren gainean etorri ziren gerora urrats bateratuak Tolosaldean, Araban edota Urola-Kostan, eta gehiago bidean egon daitezke. Finean, <strong>gure ereduan eskualdeko multimedia taldean tokia zuten bertan ziharduten toki komunikabide guztiek, jatorriari erreparatu gabe.<\/strong> Baldintza zen tokiko komunikazioan euskaraz jardutea eta, noski, bateratasuna nahi izatea.<\/p>\n\n\n\n<p>Hain zuzen prozesu horretarako gure ikuspegi bateratua garatzeko eta finkatzeko, ibilbide anbiziotsu bat prestatu nuen. Bagenuen datu bat: <strong>euskarazko hedabideetan (EITBren euskal adarra, Berria, TOKIKOM, tematikoak) 1.000 langile inguru ari ziren lanean, Euskal Herrian beste inork bildu ezinezko taldea<\/strong>. Mila profesional horiek (eta inguruko komunitatea) lankidetzan jarrita, hegemonia eskura geneukake. Jomuga horrekin, gure hausnarketaren helburua zen irudikatzea zer nolako ezaugarri (egiteko, egitura, integrazio maila eta errotze sozial&#8230;) behar lituzkeen <strong>euskarazko hedabideen sistema bateratuak<\/strong>, eta hara iristeko jorratu beharreko esparruak. Bi solairuko etxe bat irudikatu genuen, plano zehatzekin, eta hura eraikitzeko bidean atal hauek:<\/p>\n\n\n\n<ol class=\"wp-block-list\">\n<li>ABIAPUNTUA: hedabideak eta hiztun komunitatea, egindako ibilbidea, egoera, arriskuak&#8230;<\/li>\n\n\n\n<li>JOERAK: kontsumo berriak, multimedia, hiperlokala, telnologia, negozio eredua, ikerketa&#8230;<\/li>\n\n\n\n<li>AUKERAK: euskararen lankidetza, gizarte ekimena eta erakundeen ahalmena. kopuruak..<\/li>\n\n\n\n<li>LANDA-LANA: mapa eta egoera, esperientzia arrakastatsuak, jardunaldi\/mintegiak&#8230;<\/li>\n\n\n\n<li>ETXEAREN PLANOAK: bi solairu, tokikoak nola, orokorrak nola, solairu arteko igogailuak&#8230;<\/li>\n\n\n\n<li>LOGISTIKA: finantzazio publikoa, autoritatea&#8230;<\/li>\n\n\n\n<li>AZKEN HITZA: Sintesia<\/li>\n\n\n\n<li>TXOSTENAK<\/li>\n<\/ol>\n\n\n\n<p>Dokumentua lantzeko, alde batetik, MUren <em><a href=\"https:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/humanitate-hezkuntza-zientzien-fakultatea\">HUHEZI<\/a><\/em> fakultatean aurkitu nuen ikerlari multzo bat, gaitasun handikoa eta oso hurbilekoa (Nekane Goikoetxea Aitor Zuberogoitia, Txema Ega\u00f1a, Eneko Bidegain, Amaia Pavon) eta haiekin lankidetza estua garatu genuen, CodeSyntax garatzen ari zen alde teknologikoarekin batera. Bidaiaren lehen geltokia izan zen TOKIKOM <em><a href=\"https:\/\/tokikom.eus\/jardunaldiak\/2012\/\">Jardunaldia<\/a><\/em> 2012ko ekainean, ikuspegiaren lanketarako oinarriak jartzeko. Handik aurrera, mintegiak antolatzen hasi ginen gure bazkideekin, oinarrizko ideiak eztabaidatzeko; eta, paraleloan, atal espezifikoak garatzeko ardurak banatu genituen. <em><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Aitor_Zuberogoitia\">Aitor Zuberogoitia<\/a><\/em>-ri zegokion txosten akademikoak gobernatzea eta <em><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Eneko_Bidegain\">Eneko Bidegain<\/a><\/em>-i landa-lana burutzea; horrez gain, <em><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/eusko-jaurlaritza\/\/contenidos\/informacion\/ent2_0903\/eu_ent2\/ent2.html\">Haritz Solupe<\/a><\/em> GFAko Kultura zuzendari ohiari eskatu nion hitzarmenetik haragoko finantzazio publikoaren formulak aztertzea, eta <em><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Alberto_Barandiaran\">Alberto Barandiaran<\/a><\/em>-i sektore bateratuaren autoritate funtzioaz hausnartzea.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Lan itzela eginda ondu genuen <em><a href=\"https:\/\/tokikom.eus\/gogoeta-euskal-hedabideen-etxea\">Euskal hedabideen etxea, tokikoen ikuspegitik<\/a><\/em> dokumentu mardula. <\/strong>Pertsonalki harro nago hain prozesu konplexua burura eramateko gai izan nintzelako, eta emaitzaren kalitatea espero baino hobea izan zelako.<\/p>\n\n\n\n<p>Dokumentua aurkezteko, 2013ko azaroan antolatu genuen HUHEZI-ren Aretxabaletako kanpusean <em><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/huhezi\/albums\/72157638077779453\/\">GERTUKOM<\/a><\/em> saio arrakastatsua. Sektoreko eta erakundetako pertsona esanguratsuak bildu genituen, eta egindako lanari balio handia eman zioten. <strong>Pozik geratu nintzen bertan ikusi eta entzundakoarekin, baina gerora dokumentuak ez du biderik egin. Hala ere, aurkeztu genuenetik urte mordoska pasatu den arren, ez dut ezagutzen proposamen hoberik. Beraz&#8230;<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>TOKIKOM-en esperientzia hau oso ederra izan zen; jomuga eta bidelagunak (Joxe Rojas, Inazio Arregi&#8230;) gustukoak izan nituen, eta horrek <strong>uste dut berriro ere nire onena aterarazi zidala.<\/strong> <em><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Urko_Aristi\">Urko Aristi<\/a><\/em> lagunak hartu zidan lekukoa, eta esker onez eman nuen agurra enpresaren Batzar Orokorrean.<\/p>\n\n\n\n<p>Handik urte t&#8217;erdira aukera izan nuen esker on hori adierazteko, Gipuzkoako Foru Aldundian kargua hartu eta <em><a href=\"https:\/\/goiena.eus\/debagoiena\/1441209099010-mikel-irizar-ez-nator-lehendik-ondo-egindako-ezer-apurtzera\">lehen elkarrizketa<\/a><\/em> TOKIKOM-i eskaini nionean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Beste bateratze prozesu bat, Topaguneko lehendakaritzatik bultzatuta, eta teknologia komuna itsasgarri. Tokikoen irismena eta hedadura: Euskal Herriaren mapa trinkoa marrazten. Hirietako zailtasunak, politikaren interferentziak, aro berriak eta esplorazioak. Euskal hedabideen etxea, lankidetzan eraikia, hegemoniko izateko. Topagunean hasi berritan, berehala erreparatu nien euskara elkarteek kudeatzen zituzten toki komunikabideei. Goiena sortzeko fasean harreman estua izan nuen Euskal [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":237,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[30],"tags":[],"class_list":["post-1722","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-27-tokikom"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1722","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/237"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1722"}],"version-history":[{"count":30,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1722\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1761,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1722\/revisions\/1761"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1722"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1722"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/ekinetaikasi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1722"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}